elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30

Eventos publicados por la asociación Setem

Ostirala 31 Maiatza

Showcooking: Eraldaketa lapikoan (gazteleraz)

irudi txikia

Sasoiko sukaldaritza tailer honetan Marta Franciscok menu goxoa prestatuko du, gure baratzeetako produktuak Palestina, Sri Lanka edo Ekuadorreko beste batzuekin konbinatuko dituena. Guzti guztiak, nekazari txikiek modu duin eta iraunkorrean landutako produktuak. Errezeta solasaldi batez maneatuko dugu, eta Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko ZENTZUZ sarearen eskutik, erabiliko ditugun osagaien jatorriaz gehiago ezagutuko dugu.

Osteguna 30 Maiatza

Showcooking: Eraldaketa lapikoan (gazteleraz)

irudi txikia

Sasoiko sukaldaritza tailer honetan Marta Franciscok menu goxoa prestatuko du, gure baratzeetako produktuak Palestina, Sri Lanka edo Ekuadorreko beste batzuekin konbinatuko dituena. Guzti guztiak, nekazari txikiek modu duin eta iraunkorrean landutako produktuak. Errezeta solasaldi batez maneatuko dugu, eta Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko ZENTZUZ sarearen eskutik, erabiliko ditugun osagaien jatorriaz gehiago ezagutuko dugu.

Larunbata 25 Maiatza

Tierra Papel Tijera ekimenari bisita (Salcedo)

irudi txikia

Bisita honetan Salcedon (Araba) kokatutako proiektu agroekologiko bat ezagutuko dugu, berau sortu zuten pertsonen eskutik. Haiekin solasaldian ezagutuko ditugu urte hauetan emandako urratsak, baita aurre egin beharreko erronkak eta zailtasunak ere, eta gure lurraldean beraiena bezalako proiektuen egoera azalduko digute. Horrez gain, Isa Álvarez Vispo hezitzaile eta agroekologoa izango dugu, elikadura-subiranotasunaren aldeko nekazarien borroken testuinguru globalena eskainiko diguna.

Ostirala 17 Maiatza

Lantegia: Basa-landareen sukaldaritza-hizkuntza (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

irudi txikia

Olarizuko Lorategi Botanikoaren despentsa naturalean barrena egingo dugun ibilbide honetan, ahanzturatik erreskatatuko dugu basa-landare jangarrien bilketaren balio gastronomiko eta soziala, bidean landare horiek ezagutzen ikasiko dugularik. Paseo bat emango dugu espezie jangarriak aurkitu eta identifikatzeko, eta solasaldian arituko gara sukaldean izan dezaketen aplikazioei buruz. Amaitzeko, lorategiaren zati txiki bat dastatuko dugu.

Ostirala 10 Maiatza

Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna

irudi txikia

Aurten Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunak usain berezia dakar. Datorren ostiralean, maiatzak 10, Gasteizek Bidezko Merkataritzako Kafearen eguna ospatuko du, ZENTZUZ sareak, Oxfam Intermon, SERSO San Viator eta Manos Unidas erakundeek antolatuta, Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

Asteartea 23 Apirila

Mahai-ingurua: Top Manta eta Ker Fatou: aldarrikatzen eta kulturak hurbiltzen dituen moda

irudi txikia

Mahai-inguru honetan Top Manta (Bartzelona) eta Ker Fatou (Bilbo) ekimenen istorioak ezagutuko ditugu, arropa eta osagarriak egin eta saltzen dituzten ekimenak direnak, hain zuzen. Baina proiektu hauetan modaz haratago elementu asko elkartzen dira: artisautza, migrazioak, bidezko merkataritza, antirrazismoa, ekonomia solidarioa, oihalen hizkuntza…

Gonbidatuekin batera, euren proiektuen jatorria eta helburuak ezagutuko ditugu, izan dituzten erronkak eta merkaturatzen dituzten artikuluen esanahi kultural eta sinbolikoa ere bai.

Ostirala 19 Apirila

Lantegia: La Trama, antzinako ehungintzako lanbideen tailerra

irudi txikia

Tailer honetan, haria egiteko erabiltzen diren zuntzak eta sorkuntza-prozesuan erabili izan diren tresnak ezagutu eta erabiliko ditugu. Tindu naturalen magian sakonduko dugu, ehunak tindatzeko erabili izan diren landareak eta koloreak ezagutuz.

Ehungailuen historia eta bilakaera ikusi ahal izango dugu Neolitotik gaur egunera arte, eta gero etxera eramango dugun ehun bat egiten dugun bitartean, horren egitura ezagutu eta ikasiko dugu. Gainera, ipuinak, jolasak eta abestiak partekatuko ditugu, emakumeen ekarpen kulturala aitortuz.

Ostirala 12 Apirila

Erakusketa: "Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea"

irudi txikia

Erakusketa hau bisitatzen duenak ehungintza-industria globalaren egituraren harietatik "tira" egin ahal izango du, jantzi baten bizitzaren etapa bakoitzaren atzean ezkutatzen diren ingurumen-inpaktua eta lan-ustiapena agerian jarriz.

Ikus-entzunezko esperientzia bat da, modaren atzean dagoenaz jabetzen laguntzeaz gain, aldaketa-eragile bihurtu nahi gaituena gogoeta eta parte-hartzea sustatzen duten joko interaktiboen bidez.

Ibilbidearen amaieran, erakusketak aldaketa-proposamenak eskaintzen dizkigu, gure eguneroko bizitzan eta kontsumo-ohituretan aplika ditzakegunak, arropa-ekoizpen etikoagoa eta iraunkorragoa sustatzeko.

Ostirala 12 Apirila

Lantegia: Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz

irudi txikia

Lantegi honetan, gogoeta egingo dugu gure gorputzak zeharkatzen dituzten indarkeriei buruz. Lehen saioan, gure gorputzetan modaren eta estetikaren bidez gertatzen diren indarkeria matxistez arituko gara, ehun-collageko praktika bat eginez, brodatua, argazkia eta ilustrazioa bateratuta.

Bigarren saioan, arroparen ekoizpen eta kontsumoari buruz arituko gara elkarrizketan. Zer dio gure arropak gutaz? Badago modurik merkatuak inposatutako arropa-kontsumoa deseraikitzeko? Gogoeta horren inguruan, ehunezko narratibako praktika bat egingo dugu, parte-hartzaile bakoitzak eramango duen jantzi baten gainean, ezarkinen teknika eta brodatua bateratuta.

Emakumeei* zuzenduta

Osteguna 21 Martxoa

Biziraupenaren islak: Pablo Toscoren lentearen atzean Yemengo gerran

irudi txikia

Pablo Toscok, World Press Photo 2021 lehiaketaren irabazleak, Yemengo gerrari buruzko argazki harrigarrien atzean dauden istorioak kontatuko ditu SETEM Hego Haizeak antolatutako hitzaldi honetan. Beren bizitzak berreraikitzen dituzten arrantzaleetatik hasi eta kanpamendu inprobisatuetara lekualdatutako familietaraino, hitzaldi honek aukera paregabea eskaintzen du Pilarreko Gizarte Etxean apirilaren 10era arte erakusgai egongo diren argazkien protagonisten esperientziak sakon ezagutzeko eta ahaztutako gatazka baten konplexutasunak ulertzeko.

Larunbata 16 Martxoa

Erakusketa: “Yemen: Gosea, gerraren beste zauria” Pablo Tosco, World Press Photo 2021eko sariduna

irudi txikia

Erakusketa hau SETEM Hego Haizea GGKEak antolatu du Balio Faktoria izeneko formakuntza programaren barruan, eta Yemengo gerraren errealitate gordina erakusten du. Gatazkak orain arte iraun duen sei urteetan, irudiek suntsipena, behartutako lekualdaketa eta biziraupenaren aldeko borroka atzematen dituzte. Bidaia bisual honek erresilientzia nabarmentzen du desolazioaren erdian eta Yemengo gerrak pertsonetan dituen ondorioak jorratzen ditu. Esperientzia hunkigarria, galdu nahiko ez duzuna!

Asteazkena 13 Martxoa

Mahai-ingurua: Banka armagabetu, bakea eraiki (gazteleraz) (SARRERA DOAN)

irudi txikia

Mahai-inguru honetan, banketxeek armamentuaren fabrikazioa eta gatazka armatuak nola ahalbidetzen dituzten aztertuko dugu, baita aliantza horren beste inpaktu izugarri batzuk ere. Baina ez gara salaketara mugatuko, banka armatu hori armagabetzeko moduaz eta bakea lortzeko bide ez-militarrak bilatzeko premiaz ere hitz egingo dugu, gizarte-mugimenduen eta gizarte zibilaren kanpainen garrantzia nabarmenduz. Hitzaldiak ekintza zehatzak eta irtenbide ez-belizistak bultzatuko ditu. Egin bat elkarrizketa garrantzitsu honekin!

Larunbata 17 Otsaila

Yayo Herreroren ikastaroa: Lurrean bizitzen ikastea

irudi txikia

Ikastaro honetan natura nola sakrifikatu dugun eta Lurrarekin eta gure artean nola konektatu dezakegun aztertuko dugu. Gure nahiak birpentsatzen ikasiko dugu, inguruko guztiarekiko modu duin eta errespetagarriagoan bizitzeko. Planetarekin eta geure buruekin dugun harremanari buruz hausnartzera eta eraldatzera gonbidatzen zaitugu!

Ostirala 16 Otsaila

Yayo Herreroren hitzaldia: Lurrean eta gorputzetan nahitaez lurreratzeko gakoak

irudi txikia

Lurra eta gorputzak haien gainetik eta hortik kanpo balego bezala begiratzen dituen kultura bat eraiki dugu. Hura posible egiten duen antolaketa natural eta sozialaren gainbehera da emaitza. Nola prestatu nahitaezko lurreratzea? Topaketa honetan, galdera honetan murgilduko gara. Banandua izan dena berriz konektatzeko moduari buruz hausnartzeko eta ideiak partekatzeko gunea izango da.

Asteazkena 13 Abendua

Bertso-saioa: Kontsumista arruntaren koplak

irudi txikia

SETEM Hego Haizeatik datorren abenduaren 13an antolatu dugun "Kontsumista arruntaren koplak" bertso-saio berezira gonbidatzen zaitugu. Gogoeta feminista eta umorea uztartuz, lau emakume bertsolarik gure egunerokotasunean kontsumoak sortzen dizkigun kontraesanei helduko diete. Black Friday, gabonak... Planto egin diezaiogun kontsumokeriari, ito baino lehen! Une batez gelditu, ikuskizunaz gozatu eta kontsumo ohiturak birplanteatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Igandea 29 Urria

Tailerra: Sendabelarrak eta antzinako jakintzak

irudi txikia

Lantegi honetan Arabako eta Guatemalako sendabelarrek gaixotasunak tratatzeko eta prebenitzeko dituzten propietateen inguruko antzinako jakintzak partekatuko ditugu, itxuraz urrun dauden tradizioen artean puntu komunak aurkituz. Tailerra amaitzeko, paseo botaniko bat egingo dugu Salburua parkean, landare batzuk ezagutzen eta prestatzen ikasteko eta, horrela, ezagutza hori modu praktikoan erabiltzen ikasteko.

Osteguna 26 Urria

Sukaldaritza tailerra: Antzinako jakintzen berreskurapena

irudi txikia

Sasoiko sukaldaritza tailer honetan Marta Franciscok menu goxoa prestatuko du udazkeneko baratzak eskaintzen dituen produktuetan eta Guatemalako errezetetan oinarrituta. Errezeta solasaldi batez maneatuko dugu, eta Guatemalako gonbidatu batekin labore tradizionalei lotutako jakintzak berreskuratzeaz eta transmititzeaz hitz egingo dugu,  itxuraz urrun dauden lurraldeen arteko topaguneak ezagutuko ditugularik.

Osteguna 28 Iraila

Antzerki Foroa: Y si mueren los tritones (gazteleraz)

irudi txikia

Ikuskizun honek gure elikatzeko moduak ingurumenean duen eraginari buruzko eztabaida ireki nahi du. Krisi ekosozial larri baten erdian gaude, eta horrek planetako pertsona eta izaki bizidun guztiei eragiten digu. Horregatik, ikuskizun honek ikusleen parte-hartze aktiboa bilatzen du, eszenaren funtsezko parte bilakatuz, bere buruari galderak eginez eta alternatibak modu kolektiboan proposatuz.

Larunbata 20 Maiatza

Bisita: Tierra Papel Tijera ekimenari bisita Salzedon (Araba)

irudi txikia

Bisita honetan Salcedon (Araba) kokatutako proiektu agroekologiko bat ezagutuko dugu, berau sortu zuten pertsonen eskutik. Haiekin solasaldian ezagutuko ditugu urte hauetan emandako urratsak, baita aurre egin beharreko erronkak eta zailtasunak ere, eta gure lurraldean beraiena bezalako proiektuen egoera azalduko digute. Horrez gain, Isa Álvarez Vispo hezitzaile eta agroekologoa izango dugu, elikadura-subiranotasunaren aldeko nekazarien borroken testuinguru globalena eskainiko diguna.

Osteguna 20 Apirila

Mahai-ingurua: Iraultza armairu barruan: nire arropa jasangarria izan al daiteke? (gazteleraz)

irudi txikia

Topaketa honetan, moda azkarraren ondorioez jabetzeaz gain, azpimarratuko dugu nola lagun diezaiekegun sektorea eraldatzeko gauzak beste modu batera egiten ari direnei, kontsumoaren eta mobilizazioaren bidez.

Osteguna 30 Martxoa

Tailerra: jantzien serigrafia

irudi txikia

Lantegi honetan serigrafia teknika gertutik ezagutuko dugu, eta serigrafia egiteari ekingo diogu! Arropa Garbia Kanpainan inspiratuta, ingurumen eta giza zaintzak aldarrikatzen dituzten irudi batzuk kotoizko jantzietan inprimatuko ditugu. Modu honetan, arropari bizitza berri bat emango diogu eta, aldi berean, balore hauen erakusleiho bilakatuko dugu.

Astelehena 30 Urtarrila

Foro de intercooperación para otra economía posible

irudi txikia

Foro de intercooperación para otra economía posible: experiencias de Vitoria-Gasteiz, África y América Latina.

Ostirala 27 Urtarrila

Tailerra: Argi-kutsadura. XXI. mendeko ingurumen-, energia- eta kultura-erronka

irudi txikia

Tailer honetan ulertuko dugu gaueko gehiegizko argiztapen artifiziala (justifikatu gabea) ingurumen-kutsaduratzat hartu behar dela, zarata edo gas kutsatzaileen emisioa bezala. Haren ondorio kaltegarriei buruz gehiago jakingo dugu, zeru izartsua ezin ikusteaz haratago (pertsona guztien eskubidea dena): giza osasunaren, ingurumenaren, animalien eta landareen biziraupen-gaitasunaren narriadura, eta baita energiaren erabilera irrazional eta justifikaziorik gabea ere. Kontrolik gabeko argiztapen artifiziala mugatzeak funtsezko alderdia izan behar du klima-aldaketarekin konprometituta dauden udalerrien kultura berrian. Tailerrean xehetasunez eta modu praktikoan ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkigun teknologiak kanpoko argiteriaren kudeaketa hobetzeko, eta nola aplika daitezkeen gure hirian.

Osteguna 19 Urtarrila

Mahai-ingurua: Energia-komunitateak: energia pertsonentzat berreskuratzea, modu jasangarrian (gazteleraz)

irudi txikia

Mahai-inguru honetan komunitate energetikoak zer diren azalduko dugu, eta haien eraginkortasun sozial eta solidarioaz hitz egingo dugu, ekonomikoaz gain. Dagoeneko martxan dauden tokiko esperientzia batzuk ere azalduko ditugu, Lasierrako kontzejukoa kasu, eta amaitzeko zalantzak eta galderak planteatzeko denbora egongo da.

Osteguna 6 Urria

Iraunkortasuna. Sinesgarria? Larrialdi klimatikoa geldiaraziko duen kontsumo baterako gakoak

irudi txikia

Termostatoaren tenperatura aldatu, auto elektrikoa gidatu, plastikozko botilekin egindako arropa erabili… Banakako kontsumo-ohiturek eragina izan dezakete energia-krisian edo larrialdi klimatikoan? Zer neurri izan daitezke eraldatzaileak, eta zein dira marketin hutsa? Bi adituekin solasaldia izango dugu, propaganda “berdearen” eta “jasangarriaren” artean argi apur bat eman diezaguten, zenbait mito apurtuz eta ekintzara pasatzeko gakoak eskainiz.

Asteazkena 6 Uztaila

Mexikoko emakume indigenen Jakintzak dokuforumean

irudi txikia

Uztailaren 6an, asteazkena, SETEMEn egoitzara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu. Marla Gutierrez K’inal Antsetik gure elkarte-kideko partaideak egingo digun bisita aprobetxatuz, Txiapas, Guerrero eta Oaxaka estatuetako emakumeen errealitatera hurbiltzeko topaketa egingo dugu.

Larunbata 9 Apirila

Jantzien konponketa (elebiduna)

irudi txikia

Lantegi honetan jantzien konponketa ohikoenak egiten ikasiko dugu modu praktiko batean. Josteko makina erabiltzen ikasi ondoren, parte hartzaile bakoitzak ekarri duen jantzia konpontzera ekingo diogu: praken barrenak hartu, praken izter artean sortzen diren zuloak partxez estali, alkandora bat estutu... Horretarako beharrezkoak diren ezagutzak azalduko dira eta parte hartzaileek pixkanaka barneratuko dituzte: oihala markatu, moztu, albaindu, plantxatu, josi...

Larunbata 29 Urtarrila

Lantegia: Hilekoa, pobrezia eta jasangarritasuna (euskaraz)

irudi txikia

Tailer honen helburua, alde batetik, pobrezia menstrualak dakarren errealitate sozialean sakontzea da, pobrezia hori ikusarazteko eta ezagutzeko. Eta, bestetik, hilekoa modu jasangarrian zaintzeko moduak ezagutzea, hilekoan erabiltzen diren produktuetatik hasi eta autozaintzara eta gure zikloei eta gorputzei buruz dugun autoezagutzara arte.

Ostirala 17 Abendua

Ikastaroa: Eusko Label eta made in Spain transnazionalak: inpaktuak eta herri-erresistentziak (gazteleraz)

irudi txikia
Askotan, beste herrialde batzuetan gertatzen diren eskubide-urraketen jatorria uste duguna baino hurbilago dago. Zein da enpresa transnazionalen boterea, batez ere Euskadikoak eta Espainiako Estatukoak? Zer gizarte- eta ingurumen-inpaktu eragiten dituzte munduko hainbat lekutan?

 

Asteartea 14 Abendua

ONLINE Mahaingurua: Ekuador, Kongo eta Arabako ekonomia solidarioko ekimenen topaketa

irudi txikia

Topaketa honetan, COVIDaren pandemiak larriagotutako krisialdi sistemikoei (ekonomikoa, soziala, zainketakoa, etab.) aurre egiteko hiru ekimenek abian dituzten estrategiak ezagutuko ditugu: elkarrenganako laguntzari eta lankidetzari balioa ematen dieten estrategiak, gizarte-, ekonomia-, komunitate- eta auzo-ehunak berreskuratzea ezinbestekoa den egoera batean.

Ostirala 10 Abendua

Sukaldaritza Ekojustoa, Marta Franciscorekin

irudi txikia

Zentzuz Sareak bi jarduera antolatu ditu San Martin auzoan kontsumo arduratsua eta tokiko merkataritza sustatzeko. Bigarrena sukaldaritza tailer bat izango da.

Osteguna 2 Abendua

Bisita gidatua San Martinen kontsumo arduratsua sustatzeko

irudi txikia

Zentzuz Sareak bi jarduera antolatu ditu San Martin auzoan kontsumo arduratsua eta tokiko merkataritza sustatzeko. Lehenengoa bisita gidatu bat izango da, hiru komertzio gertuagotik ezagutu ahal izateko.

Ostirala 26 Azaroa

Lantegia: Eredu energetikoa eta ekofeminismoa: alternatibak eraikiz (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

irudi txikia

Tailer honek hitza emango die mundu osoan nagusi den eredu energetikoak sortzen dituen indarkeria-motei, hots, emakumeengan eragin ezberdina duten indakeriei. Aldiz, ekofeminismoak eztabaida horri ekartzen dizkion proposamenak ezagutaraziko ditu, energiak negozioa baino eskubidea izan beharko duelako premisarekin.

Osteguna 11 Azaroa

Doku-forum: SETEM Hego Haizearen Fabricando mujeres 2.0

irudi txikia

SETEM Hego Haizeak bultzatutako Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerlanean oinarritzen den dokumentalaren aurkezpena eta, ondoren, mintzaldia. Ikerlanak bezala, dokumentalak duen xedea da agerian jartzea indarkeria matxisten eta kapitalismoaren arteko lotura, kontsumoaren bidezkoa, eta, orobat, gorantz datozen alternatibak nahiz esparru horretan sortzen diren erronkak erakustea.

Osteguna 21 Urria

Solasaldia: Bizitza erdigunean jartzen dituzten tokiko erresistentziak

irudi txikia

Hitzaldia Arespalditzako emakumeen aretoan izango da urriaren 21ean, 18:00etan. “Bizitza erdigunean jartzen dituzten tokiko erresistentziak” izeneko solasaldia izango da, non Aiaraldeko Ekintzen Faktoriaren Ekonomatua taldeak, Etxaldeko Emakumeak elkarteak eta Guatemalako Mujeres de Afedes erakundeak parte hartuko duten. Gune irekia izango da ekofeminismoari eta koadrilan dauden proposamen alternatiboei buruz gehiago jakin nahi duten pertsona guztientzat. Izen emateak cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera idatziz egin beharko dira.

Ostirala 15 Urria

Tailerra: Bizitze Ona: hausnarketatik ekintzara (gazteleraz)

irudi txikia

Ikastaro honek Bizitze Onaren proposamenaren jatorria eta oinarrian dituen kontzeptuak ezagutzea proposatzen du, bai eta hura gure testuinguruan aplikatzeko modu posibleak aztertzea ere, hausnarketatik ekintzara igaroz.

Osteguna 14 Urria

Dokuforuma: Elikadura baino gehiago: agroekologia eta ekofeminismoa

irudi txikia

Tokiko landa-eremuko emakumeak protagonista izango dituen dokuforuma izango da. Ondorengo solasaldian Isa Álvarez Vispo Arabako landa-inguruneko hezitzaile, agroekologo eta biztanlea eta Ekoizpen Aiaraldeko kolektibo agroekologikoa izango ditugu parte-hartzaile moduan. Jarduera hau urriaren 14an, osteguna, arratsaldeko 18: 00etan izango da eta izen-emateak berdintasuna@amurrio.org helbidera idatziz egin daitezke.

Asteazkena 29 Iraila

No hay matriarcado ni en el supermercado

irudi txikia

Un nuevo curso de la Factoría de Valores de SETEM está a punto de arrancar. Lo hará de la mano de Irantzu Varela y su monólogo “No hay matriarcado ni en el supermercado”, el próximo miércoles 29 de septiembre, a las 19:00h en el Centro Cívico Aldabe de Vitoria-Gasteiz.

Asteartea 22 Ekaina

Lantegia: Online txokolate dastaketa bost zentzumenekin

irudi txikia

Online txokolate dastaketarako izen-emate irekiak

Asteazkena 12 Maiatza

Topaketa ONLINE : ‘Jaten duguna zaintzen: alternatiba jasangarriak Gasteizen’

irudi txikia

Online topaketa, Vitoria-Gasteizko elikadura jasangarriaren ekimenekin. Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna.

Asteazkena 5 Maiatza

‘ONLINE txokolate dastaketa bost zentzumenekin’

irudi txikia

Hartu txokolateak SETEMen egoitzan eta maiatzaren 5ean dastaketa birtual batean elkartuko gara Zoom plataformaren bidez.

Larunbata 12 Abendua

Ikastaroa: Begirada ekofeministak: lurrarekin eta pertsonen artean bakeak egitea (gazteleraz)

irudi txikia

Gerra-une batean gaude bizitzarekin. Ekonomia, politika eta kultura hegemonikoak giza bizitza ahalbidetzen duten oinarri materialen aurka garatzen dira. Degradazio laster hori, gainera, desparekotasunak sakontzen ari da menderakuntza-ardatz guztietan (klasea, generoa, adina, etnia, jatorria edo espeziea).

Ekofeminismoek bide ematen dute espezie gisa zer garen ulertzeko, geure burua ekodependente eta interdependentetzat ikusteko, amankomuneko bizitza antolatzeko erak berriztatu ahal izateko, bizitza duinak bizitzeko aukera lehentasuntzat harturik.

Ostirala 11 Abendua

Topaketa: Krisi ekologikoa eta trantsizio ekosoziala: erronkak eta gakoak pandemia garaian

irudi txikia
Topaketa: Krisi ekologikoa eta trantsizio ekosoziala: erronkak eta gakoak pandemia garaian

Ekofeminismoari eta trantsizio ekosozialari buruzko hitzaldia herritar guztientzat

Asteartea 7 Apirila

#FaktoriaEtxean: kontsumo arduratsua koronabirusaren garaian

irudi txikia

#FaktoriaEtxean #FactoríaEnCasa Instagram bidez zuzeneko topaketen programazioan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Jarraitu SETEMen kontua egunean izateko! Apirilaren 7tik 9ra arte, egunero 19:00etan solasaldi batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Ostirala 17 Urtarrila

Lantegia: Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz

irudi txikia

Arropa kontsumoarekin lotutako indarkeriak aztertuko ditugu tailerrean. Gogoeta egin eta ehunezko narratibako praktika bat egingo dugu. Informazioa eta izen emateak HEMEN.

Ostirala 13 Abendua

Yayo Herrero-rekin ikastaroa: Begirada ekofeministak: lurrarekin eta pertsonen artean bakeak egitea

irudi txikia

Gerra-une batean gaude bizitzarekin. Ekonomia, politika eta kultura hegemonikoak giza bizitza ahalbidetzen duten oinarri materialen aurka garatzen dira. Degradazio laster hori, gainera, desparekotasunak sakontzen ari da menderakuntza-ardatz guztietan (klasea, generoa, adina, etnia, jatorria edo espeziea).

Osteguna 12 Abendua

Lantegia: Gorputza-lurraldea mapatzen

irudi txikia

Lantegi honetan mapaketa kolektibo bat egingo dugu, lurraldeen aurka eta bertan bizi diren gorputzen aurka aurrera eramaten diren indarkerien arteko loturak, bai eta espazio horietatik sortzen diren erresistentziak ere, gogoetagai hartzeko. Gogoeta praktiko horiek eraikiko ditugu, Hegoaldeko feminismoetatik, kartografia feministatik, herri-hezkuntzatik eta ekologia politiko feministatik sortutako metodologiak eta esperientziak aitortuz.

Asteazkena 27 Azaroa

Indarkeria kontsumitzen dugu? tailerra

irudi txikia

SETEMen Balio Faktoriaren jarduera Gasteizko Ahalduntze Feministarako Eskolaren programazioaren barruan.

Asteazkena 9 Urria

Mahai-ingurua: Plastikozko uharteak eta zaborrezko mendiak. Amaiera eman ahal diogu erabili eta botatzeko kulturari? (DO

irudi txikia

Amaiera eman ahal diogu erabili eta botatzeko kulturari?’. Sinplástico kooperatiba eta onlineko dendarekin elkartuko gara, plastikoaren kontsumoa nola murritz dezakegun aztertzeko, ingurumenaren arazo bihurtu da eta. Gasteiz Zero Zabor plataformak ere parte hartuko du, hondakinen tratamendua hobetzeko lantzen dituen proposamenak direla eta. Hitzordua Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian izango da (Barandiaran Aretoa), arratsaldeko 19:00etan.

Osteguna 26 Iraila

Hitzaldia Afroféminas kolektiboarekin: Begirada afrofeminista bat: arrazismoa eta matxismoa merkatu librearen aroan

irudi txikia

“Begirada afrofeminista bat: arrazismoa eta matxismoa merkatu librearen aroan” izenburuko jardunaldiarekin jarriko du SETEMek abian Balio Faktoriaren 2019-20 ikasturtea. Sarrera librekoa, irailaren 26an egingo da, 18:30etan, Gasteizko Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan. Han, udazken-negu hauetan aurrera eramango ditugun prestakuntza eraldatzaileen programa ezagutzera emango dugu, dagoeneko kontsultagai ESTEKA HONETAN.

Ostirala 7 Ekaina

Hobeto jatea presakako mundu batean, Mikel López Iturriaga 'Comidista'rekin

irudi txikia

Mikel López Iturriaga izango dugu gurekin, El Comidista webguneko zuzendaria, ‘Hobeto jatea presakako mundu batean’ topaketan, hain zuzen. Jarduera hori, sarrera librekoa, hilaren 7ean egingo da, ostirala eta 19:00etan, Gasteizko Goiuri jauregian.

Osteguna 16 Maiatza

Mahai-ingurua: Turismoaren inpaktua. Badira posible bidaiatzeko beste era batzuk?

irudi txikia

'Turismoaren inpaktua. Badira posible bidaiatzeko beste era batzuk?' maha-ingurua sarrera librekoa izango da. Bertan hizlari izango ditugu Yolanda Muñoz Alonso, bidaiazalea eta Arabako Emakumeen Asanbladako aktibista, Josu Izueta, tolosar bidaiazale nekaezina, eta Francisco Godoy Vega komisario, irakasle eta poeta txiletarra, Madrilen bizi dena. June Fernández, Pikara Magazinekoa, arituko da dinamizatzaile-lanetan ekitaldi honetan, maiatzaren 16an, osteguna, 19:00etan, Vitoria-Gasteizko Aldabe gizarte-etxean.

Osteguna 11 Apirila

Gatazkak, boterea eta emozioak gure kolektiboetan esperientziei buruzko mahai-ingurua

irudi txikia

Datorren apirilaren 11an, osteguna, Mabel Cañada (Lakabe komunitatearen sortzailetako bat), Fill a l'agulla eta CALA kolektiboekin izango dugun mahai ingurura gonbidatu nahi zaitugu. SETEMen Balio Faktoriaren ekitaldi hori arratsaldeko 19:00etan izango da, Gasteizko Etxanobe Jauregian.

Asteartea 5 Martxoa

“Paradisutik baztertuak” dokuforuma, Esther Pérez de Eulate zuzendariarekin

irudi txikia

Excluidas del paraíso dokumentalaren inguruko emanaldi eta solasaldia egingo dugu, Esther Pérez de Eulate bere zuzendariaren laguntzarekin. Aldaben izango da martxoaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan.

Asteazkena 6 Otsaila

Irantzu Varela, hitzaldia: San Valentineko eromen kontsumista

irudi txikia

‘San Valentineko eromen kontsumista’ hitzaldia otsailaren 6an egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan, eta sarrera librekoa izango da.

Osteguna 10 Urtarrila

Hitzaldia “Kontsumoak zoriontasuna ematen al digu?”

irudi txikia

“Kontsumoak zoriontasuna ematen al digu?” hitzaldiarekin hasiko dugu 2019 urtea, Charo Morán Ecologistas en Acción erakundeko kidearekin.

Larunbata 22 Abendua

Lantegia: sortu musika instrumentuak birziklatutako objektuekin

irudi txikia

7 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra, birziklatutako objektuekin instrumentu musikalak egingo ditugu. Etorri gozatzera!

Larunbata 15 Abendua

“Sencilleces” antzerki-lana (Xucrut Teatre)

irudi txikia

Antzerki-lan honek abenduaren 15ean, larunbata, igoko du oihala, Salburua gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan. Topaketa hau, 3 eta 99 urte arteko –edo gehiagoko– pertsonei zuzendua, Xucrut Teatre taldearen eskutik emango da, eta 2€ko sarrera bat beharko da (gizarte etxeetan eskuratuko da abenduaren hasieratik).

Asteazkena 12 Abendua

Hezkidetza familian: berdintasunean heztearen garrantzia” hitzaldia

irudi txikia

Topaketa hau sarrera librekoa da eta abenduaren 12an egingo da, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Salburua gizarte-etxean (Vitoria-Gasteiz).

Ostirala 30 Azaroa

Ikastaroa: Hirigintza feminista. Zure hiria, begi berriekin ezagutu

irudi txikia

Eman izena oso interesgarri eta praktikoa izango den ikastaro honetan: Hirigintza feminista. Zure hiria, begi berriekin ezagutu, DUNAK taldearen eskutik.

Ostirala 26 Urria

Ekofeminismoa eta desazkundea ikastaroa

irudi txikia

SETEMen Balio Faktorian formazio eraldatzaileak abiatzen hasi gara, eta Ekofeminismoa eta desazkundea jorratuko duen ikastarora gonbidatu nahi zaitugu. Urriaren 26an eta 27an izango da Gasteizko Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean.

Osteguna 18 Urria

Elkarrizketa irekia: Feminismoak eta ekologismoak: ezinbesteko aliantza

irudi txikia

Datorren urriaren 18an SETEMen Balio Faktoriaren urriko lehenengo jarduerara joatera animatzen zaitugu. Sarrera libreko “Feminismoak eta ekologismoak: ezinbesteko aliantza”.

Asteazkena 26 Iraila

Arcadi Oliveresen hitzaldia eta kontzertua

irudi txikia

SETEMen hilabete batzuk lanean tinko eman eta gero, 2018-19 ikasturteko programazioa prest dugula iragartzeko moduan gaude. Atondu ditugun prestakuntza eraldatzaile ugariak ezagutarazteko, gonbidatu egiten zaitugu irailaren 26an, asteazkena, egingo den ekitaldira, Vitoria-Gasteizko Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan, 18:30ean.

Ostirala 21 Iraila

Ekofeminismoari buruzko lantegiak Vitoria-Gasteizen eta Kanpezun, ustekabeko amaiera batekin

irudi txikia

SETEMetik Ekofeminismoan sakontzeko lantegi batzuetara gonbidatzen zaitugu. Irailean antolatuko ditugu, Vitoria-Gasteizen eta Arabako Mendialdean, eta amaieran mural kolektibo bat egingo dugu Gasteizko Alde Zaharrean. Prozesu honetan parte hartzea doakoa da.

Ostirala 8 Ekaina

IKASTAROA: Autodefentsa ziberfeministarako kita

irudi txikia

Datozen ekainaren 8an eta 9an genero desberdinkeriak eta indarkeria matxistei aurre egiteko ikastaroa burutuko dugu. Virgina Díez eta Perrine Deschellette #AkelarreCiberfeminista taldearen kideek izango dira formatzaileak.

Asteazkena 6 Ekaina

TOPAKETA: ‘Smartphonak, tarifa finkoa Giza Eskubide eta jasangarritasunean? Alternatibak daude!’

irudi txikia

Datorren ekainaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, gure bizitzetan gero eta garrantzitsuago bihurtzen ari dira smartphoneen inguruko mahai ingurua izango dugu Gasteizko Goiuri Jauregian. ‘Smartphonak, tarifa finkoa Giza Eskubide eta jasangarritasunean? Alternatibak daude!’ izenburupean, telefonia sostengarriaz arituko gara bertan, mugikorren ekoizpenaren atzean ezagutzeko asmoarekin, eta ingurumena eta giza eskubideak errespetatzen dituzten alternatibak badaudela baieztatzeko.

Larunbata 19 Maiatza

Ikastaroa: Elikadura subiranotasuna eta tokiko ekoizpen agroekologikoa

Datorren maiatzaren 19an, larunbata, kontsumitzen ditugun jakien jatorriaz mintzatuko gara, eta elikadura burujabetza eta tokiko ekoizpen agroekologikoa zer diren ikasiko dugu. Sei orduko ikastaroa izango da (10:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara), eta Gasteizko  Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean burutuko dugu. Izena ematea beharrezkoa da. Animatuko? Modu horretan jarraitzen dugu Balio Faktoriako elikagai justoen hilabetearekin.

Osteguna 10 Maiatza

Mahaingurua, zer ezkutatzen da jaten dugunaren atzean

Zer ezkutatzen da jaten dugunaren atzean? Gonbidatuta zaude maila handiko hizlariak izango dituen mahai-inguru honetara!

Larunbata 14 Apirila

Sormenezko tailerra: diru-zorroak eta nezeserrak arropa birziklatuz

irudi txikia

Apirilaren 14ean, larunbata, 10:30etatik 13:30etara, Truca Rec elkartearen esku sormenezko arropa birziklatze tailerra izango dugu Simone de Beauvoir elkarteen etxean (San Ignacio de Loyola 8, Vitoria-Gasteiz). Bertan parte hartuko dutenek nork bere diru-zorro edo nezeser esklusibo eta biziklatuak egin ahal izango dituzte, zuntz birziklatuak eta lanketa prozesu xumeak erabilita.

Osteguna 12 Apirila

Kalpona Akter sindikalista eta aktibista bangladeshtarraren hitzaldia

irudi txikia

Datorren apirilaren 12an, Gasteizen, Kalpona Akter sindikalista eta aktibista bangladeshtarraren lekukotza entzuteko aukera izango dugu. SETEMen Balio Faktorian apiril honetarako arropa-kontsumoa hautatu dugu, eta hori dela eta elkarlanean burutuko ditugu hitzaldi horiek.

Ostirala 23 Martxoa

Ikastaroa: Nire diruak ez du gerrarik finantzatuko!!

irudi txikia

SETEMen Balio Faktorian Finantza Etikoak landuko ditugu martxoan zehar, galdera bati erantzuna bilatzeko: zer egin zure diruak gerra elikatu ez dezan? Horretarako hainbat jarduera antolatu ditugu; horien artean, antimilitarismoaren eta feminismoaren inguruko ikastaro hau, martxoaren 23an eta 24an.

Asteartea 20 Martxoa

Topaketa Arcadi Oliveresekin: gastu militarrei ihes egiten

irudi txikia

Datorren martxoaren 20an SETEMEko Balio Faktoria indarrez beteta hasiko ditu bere martxoaren jarduerak, finantza etikoen inguruan hausnartuko direnak. Gasteizko Montehermoso Kulturunean izango da, arratsaldeko 19etan, burutuko duen Arcadi Oliveresekin topaketa.

Igandea 3 Abendua

Euskadi eta Chiapaseko emakume lesbianen elkarrizketa eta olerkien argitalpenaren aurkezpena

irudi txikia

Abenduaren 3an, gonbidatu egiten zaitugu oroimen lesbofeminista berreskuratzeari buruz Vitoria-Gasteizen antolatu dugun jarduerara. K’inal Antzetik Chiapasen gure antolakunde kidea denaren eskutik, eta “Identitate lesbikoak mugen gainetik” izenburuz, aukera izango dugu solasaldiak partekatzeko, bai eta  zenbait testu literarioren aurkezpena ere.

Asteazkena 29 Azaroa

Dokumentalaren aurkezpena

irudi txikia

Azaroaren 29an gonbidatu egiten zaitugu oroimen lesbofeminista berreskuratzeari buruz Vitoria-Gasteizen antolatu ditugun jardueretara. K’inal Antzetik Chiapasen gure antolakunde kidea denaren eskutik, eta “Identitate lesbikoak mugen gainetik” izenburuz, aukera izango dugu solasaldiak partekatzeko, bai eta dokumental baten aurkezpena ere.

Osteguna 19 Urria

Kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamen feministak

irudi txikia

Hamaika Begirada *Kon-gresua Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egingo da, urriaren 19an eta 20an, kontsumo arduratsuko eta ekonomia sozial eta solidarioko hainbat proposamen feminista bilduta.

Osteguna 14 Iraila

Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroaren izen-emateak

irudi txikia

Urriaren 7an hasiko den Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago. Azkeneko aldiz burutuko da prestakuntza hori aurten, zein azken urteotan bezala 90 ordukoa izango da. Gasteizeko eta Bilboko SETEMen egoitzetan izango dira 10 moduluak, txandaka.

Larunbata 20 Maiatza

Eraldatzaileak diren kontsumo alternatibak ezagutzeko topaketa

irudi txikia

Datorren maiatzaren 20an Ekonomia solidario eta kontsumoari buruzko beste begiradak. Tokian tokiko praktika eraldatzaileak eraikitzen topaketara etortzera animatu nahi zaitugu. Horri esker mundu bidezkoago eta jasangarriago posible egiten duten hainbat tokiko ekimen gertutik ezagutuko ditugu.

Asteazkena 10 Maiatza

Merkatu Handia, sistema ekonomiko nagusiaren aurrean alternatibak bilatzen dituen antzezlana

irudi txikia

Pez Limbo taldeak sortutako Merkatu handia antzezlana maiatzaren 10ean 19:30etan emango da Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokian. Antzezlanaren bigarrenez ikusiko da Gasteizen, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguneko astean.

Astelehena 3 Apirila

Bakeak egin: Kolonbiako gudaren ume eta emakume biktimentzako adiskidetzearen esanahiak hitzaldia

irudi txikia

Datozen egunetan SETEMen Kolonbian elkarte kide den Corporacion Educativa COMBOS elkartearen bisita izango dugu Euskadin. Hori aprobetxatuz, datorren apirilaren 3an, arratsaldeko 18etan, gure Gasteizko egoitzan “Bakeak egin: Kolonbiako gudaren ume eta emakume biktimentzako adiskidetasunaren esanahiak” izenburuko solasaldia abiatuko dugu.

Osteguna 19 Urtarrila

Memoria lesbikoari buruzko idazketa tailerra Gasteizen

irudi txikia

Gasteizen urtarrilaren 19an hasiko diren memoria lesbofeminista berreskuratzeko idazketa tailerretan parte hartzeko izen emate epea irekita dago jadanik. Hiru orduko hiru sasoietan (arratsaldeko 18etatik 21era) banatuko dira tailerrak (urtarrilaren 19an eta otsailaren 2an eta 16an), Gasteizko Súkubo espazioan eta Píkara Magazine izango da dinamizatzailea. Zure izena eman dezakezu dohainik vitoria-gasteiz@setem.org helbidera idatziz edo 945120746 zenbakira deituz.

Osteguna 19 Urtarrila

Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea online ikastaroa

irudi txikia

60 orduko online ikastaro hau otsailaren azken txanpan hasi eta maiatzan bukatuko da. Kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, finantza etikoak, elikadura burujabetza eta ohiko kontsumoak eragiten dituen genero desberdinkeriak izango dira edukiak.

Larunbata 10 Abendua

El Gran Mercado antzerkia

irudi txikia

Datorren abenduaren 10ean, larunbata, Pez Limbo Creaciones-en El gran mercado antzerkira gonbidatu nahi zaitugu. Elebiduna izango den antzezlan hori adin guztietako publikoetara egokitua da, eta bidezko merkataritzu du hizpide. Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxeko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian izango da, abenduaren 10eko arratsaldeko 20:30etan. Gonbidapena eskuratzeko hurbildu SETEM, Medicus Mundi Araba edo Bide Bidean elkarteen lokaletara, edo deitu 945065477 zenbakira. Bete dezagun antzokia!

Asteazkena 14 Iraila

Mahai-ingurua: Hau ote da nahi dugun Europa? Alternatibak eraiki ditzagun

irudi txikia

Carmen Castro eta Tom Kucharz izango dira partehartzaileak. Castro ekonomialari soziala eta genero europar politiketan aditua da, eta singenerodedudas.com webgunearen sortzailea da. Kucharz Ecologistas en Acción erakundeko kidea eta “No al TTIP, CETA y TiSA” kanpainaren aktibista da.

Larunbata 18 Ekaina

Topaketa: Ekonomia solidario eta kontsumoari buruzko beste begirada batzuk. Tokian tokiko praaktika eraldatzaileak eraik

irudi txikia

Datorren ekainaren 18an Ekonomia solidario eta kontsumoari buruzko beste begiradak. Tokian tokiko praaktika eraldatzaileak eraikitzen topaketara etortzera animatu nahi zaitugu. Horri esker mundu bidezkoago eta jasangarriago posible egiten duten hainbat tokiko ekimen gertutik ezagutuko ditugu. Izen-ematea doakoa eta irekia izango da, baina beharrezkoa da izena ematea ESTEKA HONETAN. Zalantzaren bat izanez gero, formacion.euskadi@setem.org helbidera idatzi edo 945120746 zenbakira deitu ahal duzu.

Asteartea 22 Martxoa

Indarkeria matxistak kontsumitzen dugunean?

irudi txikia

Indarkeria matxistak kontsumitzen dugunean? aurkezpen-tailerrera gonbidatu nahi zaitugu, datorren martxoaren 22an, Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean. Maria Maeztu Forum Feministak antolatuta eta Muxote Potolo Bat elkartearen partehartzearekin. Gasteizko Udalak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko jardueren barruan kokatzen da ekitaldia. Izena ematea derrigorrezkoa da, vitoria-gasteiz@setem.org helbidera idatziz edo 945120746 zenbakira deituz.

Osteguna 11 Otsaila

Finantzak eta genero desberdinkeriak azterlanaren aurkezpena

irudi txikia

Datorren otsailaren 11an (osteguna), 'Finantzak eta genero-desberdinkeriak' azterlana aurkeztuko dugu Gasteizen. Montehermoso Kulturgunean izango da, Betolaza Aretoan, arratsaldeko 18:30etan.

Larunbata 12 Abendua

"Esperientzia lesbiko-feministak Mexikon" mintegia

Hurrengo hilaren 12an, larunbata, "Esperientzia lesbiko-feministak Mexikon. Euskal Herriarekin zubiak eraikiz" mintegira gonbidatu nahi zaitugu, Gasteizko Simone de Beauvoir elkarteen etxean. Bertan, euskaldunok Txiapaseko emakume lesbianoek egindako memoria historikozko lana ezagutzeko parada izango dugu.

Ostirala 13 Azaroa

Kolonbiako bake hizketei buruzko solasaldia, Iván Forerorekin

irudi txikia

SETEMek "Kolonbia, aurrera begira" antolatu duen solasaldira gonbidatu nahi zaitu, datorren ostiralean, azaroak 13, arratsaldeko 18:00etan, gure Gasteizko egoitzan. Iván Forero izango da hizlaria, Giza Eskubideen defendatzaile kolonbiarra dena, eta Gobernu kolonbiarrak eta FARC-EPek elkarrekin dituzten bake hizketak izango dira jorratuko den gaia.

Osteguna 8 Urria

Ikasi "Hegoaldeko herialdeen errealitateak" ikastaroa eta bidaiatu elkartasun auzolandegi batera

irudi txikia

40 orduko ikastaroa, azaroaren 20tik urtarrilaren 23ra. Ikastaroa beteko duten 21 urte baino gehiagoko pertsonek Latinoamerikako herrialde batera bidaiatzeko aukera edukiko dute. Hor, gurekin elkarlanean lan egiten duten erakundeetako baten proiektu bat ezagutu ahalko lukete. Kontsultatu egitarauA HEMEN.

Astelehena 19 Urtarrila

IZENA EMATEKO EPEA: ANTZERKI-SORKUNTZA KOMUNITARIOA: “MODAK TRABA EGITEN DU, HARITIK TIRA EGIN DEZAGUN”

irudi txikia

Ikusleen parte-hartzea pizteko moduko antzezlana sortzean datza.Gizarte-antzerkiko tekniken eta sorkuntza kolektiboko praktika batzuenbidez azken lana egingo dugu, eta publikoa bera izango da lan horrenprotagonista. Lantegian, ikasi egingo dugu antzerkia tresna eraginkorradela elkarrizketarako, elkar ulertzeko eta gizarteko eta pertsonen artekoarazoei aukerak bilatzeko.Lantegiko prozesurako eta antzezlanerako ondoko gaia proposatzendugu: arropa egiteko industriaren atzean dagoen errealitatea. Emakumeentzatsortzen diren injustiziak eta urratzen diren eskubideak, bai arropaegiten den fabriketan, bai merkaturatzeko katean. Lanari, publizitateari,kontsumoari... buruzko gaiak landuko ditugu, hausnartuz, sortuz eta gureesku dagoena aldatuz.Lantegiaren helburua ondokoa da: parte-hartzaileak aldatzea, sormenarenbidez askatzen ikastea eta antzerki-jolasaren bidez hausnarketarakoeremu bat ikustea parte hartze aktiboaren eta publikoarekiko elkarrekintzarenbidez.

Asteartea 16 Abendua

Estatu bortizkeria Mexikon: gizarte zibil antolatuaren aurre egiteak

irudi txikia

Estatu bortizkeria Mexikon: gizarte zibil antolatuaren aurre egiteak. KINAL ANTZETIKen lana. Txiapas

Astelehena 20 Urria

BERTAN BERA UTZITA: Kanbodia: emakumeak jantzigintzaren sektorean, duintasunaren aldeko borroka

irudi txikia

Sentitzen dugu berri txar hau esatea. Ez da Arropa Garbia Kanpainarena errua izan, baizik eta pasaporte batekin arazo bat izan dugu eta ezineskoa da kanbodiako langileak Gasteizera etortzea.
Horregatik, datorren astelehenerako hitzaldia bertan behera utzi behar dugu.
Barkatu eragozpenengatik!

Osteguna 25 Iraila

Kazetarientzako Arropa Garbia Kanpainari buruzko topaketa

irudi txikia

Bakarrik kazetariak joan ahalko dira

"Kazetaritza konprometitua: tragedietatik harantz, borroka duintasuna lortzeagatik. Arropa Garbia Kanpainari buruzko elkarrizketa"

Osteguna 18 Iraila

Decrecimiento, feminismo y consumo responsable

Ponencias que girarán en torno al cuestionamiento sobre el actual modelo de desarrollo capitalista y patriarcal, y el mito del crecimiento económico. Así mismo, plantearán alternativas de transformación social real vinculadas a la economía feminista, el ecofeminismo, el Buen Vivir y modelos de consumo conscientes, responsables y transformadores.

Osteguna 26 Ekaina

HARIMAKILA : prozesuaren emaitzen aurkezpena

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu HARIMAKILA prozesuaren emaitzen aurkezpenera. Sorkuntza artistikoko parte-hartze prozesu hau Mobiolak kolektibo artistikoak eta SETEM erakundeak antolatu dute eta Gasteizko Udalaren babesa izan du “2013ko Giza Eskubideen eta Sorkuntza Artistikoa”ren lehenengo deialdiaren bitartez.

Asteartea 18 Martxoa

Hizketaldia/ mahai-ingurua

Erdialdeko Amerikan eta Asian dauden "maquila" izenekoen egoera ezagutzen duten pertsonen lekukotasunekin.

Osteguna 13 Martxoa

Taller de reciclaje de ropa a cargo del colectivo Truca Rec. Setem Hego Haizea

Un taller para cortar, coser, hablar, diseñar, y, en definitiva crear y recrear. Lo que proponemos es volver a dar vida a la ropa con sencillos procesos y acercarse a una manera de coser abierta, intuitiva, experimental, sin reglas, sin pretensiones, sin límites. INCRIPCIONES: vitoria-gasteiz@setem.org

Si quieres más información, pincha aquí.

Astelehena 3 Martxoa

Gure moda kolokan

Arropa Garbia Kanpainari buruzko erakusketa.

Larunbata 15 Otsaila

Kale antzerki parte hartzeko tailerra

SETEM Hego Haizeak Otsailean izango diren tailer transformatzaileetan parte hartzera gonbidatzen dizue. Tailer honetan gizarte tranformazio sozialarako tresnak ezagutuko dituzue. Tailerra kale antzerkiari buruz izango da. Anima zaitez eta izena eman!

Ostirala 14 Otsaila

Komunikatzen duzu? Zure erakundea 2.0 bihurtu

SETEM Hego Haizeak Otsailean izango diren tailer transformatzailean parte hartzera gonbidatzen dizue. Tailer honetan gizarte tranformazio sozialarako tresnak ezagutuko dituzue. Tailerra komunikazio 2.0-ri buruz izango da. Anima zaitez eta izena eman!

Ostirala 22 Azaroa

Hezitu eta auzolandegietan parte hartu SETEMekin!

irudi txikia

SETEM Hego Haizeak "Hegoaldeko Herrien Errealitatea" ikastaroaren matrikula egiteko epea ireki du. Solidaritatea eta garapenerako lankidetzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroa da. Iparraldea eta Hegoaldearen arteko harremanen gaineko ezagutza eta sentsibilitatea areagotzeko helburua du. Gainera, ikasleek eragileek garapenean nola esku hartzen ulertuko dute, eta, bereziki, lortu nahi dugun gizarte-eredurako mesedegarriak diren alternatibetan sakonduko dute. Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango da.

Ostirala 27 Iraila

"Garapenerako Lankidetzarako Estrategiak" ikastaroko!

irudi txikia

Garapenerako lankidetzako planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa da hau: giza eskubideak, genero parekotasuna, garapenerako heziketa, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena.

Larunbata 11 Maiatza

I. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa

Datorren 2013ko maiatzaren 11n, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dugu.  Hori  dela  eta,  egun  hau  ospatzen  dugun  erakundeen  partzuergoak  I.  Bidezko Merkataritzaren  Gozogintza  Lehiaketa  iragartzen  dizuegu. 

Informazio gehiago gehitutako dokumentuan.

Asteartea 19 Otsaila

CON TU DINERO. Proyección de documental y Coloquio

¿Hasta qué punto la sociedad es consciente de la forma en que se utiliza su dinero? Con este documental Setem Hego Haizea pretende hacer ver algunas de las malas prácticas de las entidades bancarias. Ante esta situación presentamos alternativas. La banca ética. Las redes de economía alternativa. En este documental no pretendemos sentar cátedra. Queremos que cada persona extraiga sus propias conclusiones.

Astelehena 8 Urria

Hezitu eta auzolandegietan parte hartu!

irudi txikia

SETEM Hego Haizeak "Hegoaldeko Herrien Errealitatea" ikastaroaren matrikula egiteko epea ireki du. Solidaritatea eta garapenerako lankidetzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroa da. Iparraldea eta Hegoaldearen arteko harremanen gaineko ezagutza eta sentsibilitatea areagotzeko helburua du. Gainera, ikasleek eragileek garapenean nola esku hartzen ulertuko dute, eta, bereziki, lortu nahi dugun gizarte-eredurako mesedegarriak diren alternatibetan sakonduko dute. Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango da.

Ostirala 28 Iraila

"Garapenerako Lankidetza Estrategiak 2012" ikastaroa.

irudi txikia

Hainbat esparrutan (giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena) garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa.

Larunbata 5 Azaroa

Encuentro presencial – espacio para compartir “Prácticas locales transformadoras. Construyendo el consumo responsable”.

Este encuentro persigue la inquietud compartida por alumnado de formación en SETEM, por conocer más de cerca y a fondo algunas de las experiencias locales más transformadoras en el marco de la producción y el consumo consciente y responsable.
Así pues, nos encontraremos para conocer 3 experiencias, además de profundizar en esa idea de "ciudad en transición" en la que Vitoria-Gasteiz a través de diversas personas y movimientos se está enmarcando.