
Gazteak. 16 eta 34 urte bitarteko pertsona gazteak
Emantzipatzeko lagungarri izan dakizukeen guztia azalduko dizugu:
• Alokairu-kontratuak, zure eskubideak eta kontuan hartu beharreko gauzak.
• Zure emantzipaziora jauzi egiteko aurki ditzakezun laguntzak, bai alokairurako, bai erosteko.
• Etxebizitza erosteko jarraitu beharreko urratsak.
• Hipoteka-motak

Curso dirigido a personas que deseen desarrollar actividades de ocio con niños/as y jóvenes en el Ocio y Tiempo Libre.


Ehunbide Fundaziotik antolatutako hezkuntza, osasun eta gizarte arloko profesionalei zuzendutako Eskola Jazarpenari buruzko II. Jardunaldietara gonbidatu nahi zaitugu.
"Begirada aldatzean, gure esku-hartzea aldatu egiten da" lelopean, hainbat gai jorratuko ditugu. Hala nola, eskola-jazarpenaren seinaleen identifikazioa, aldaketa-prozesuetan familiek duten papera zein esku-hartzeen kronifikazioaren zergatia.
Hezkuntzaren, bizikidetzaren, psikologiaren eta familiaren alorretan erreferenteak diren Nélida Zaitegi, Iñigo Ochoa de Alda eta Rosario Ortega Ruiz izango izango dira jardunaldietan zehar hizlariak.
Parte hartzea errazteko, arratsaldeko hitzaldirako haurren zaintza zerbitzua prestatuko da.
Ez geratu plazarik gabe!
Datorren ekainaren 19an jardunaldi bat egingo dugu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) 2025 Barometroaren emaitzak aurkezteko. Barometroak Euskadiko ekimen eta esku-hartze sozialeko erakunde eta sareen egoeraren argazki eguneratua eskaintzen du. 2025eko edizioak erakundeetako belaunaldien arteko bizikidetza aztertzen du, eta EHSS 2024ren Liburu Zurian identifikatutako belaunaldien arteko erreleboaren erronkari erantzuten dio. Jardunaldiak bi helburu ditu: sektorearen datu nagusiak aurkeztea eta esperientziak trukatzeko eta gogoeta egiteko gune bat sortzea, EHSSko erakundeak belaunaldien arteko bizikidetza kudeatzen ari diren moduari buruz.