elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Noticias publicadas por la asociación Setem

Por SETEM Hego Haizea el 2024-02-09

Yayo Herrerok hitzaldia eta ikastaroa eskainiko du asteizen: toki irekiak

irudi txikia : Yayo Herrerok hitzaldia eta ikastaroa eskainiko du asteizen: toki irekiak

2024a etorkizunari begira hasiko dugu, errealismoz, baina baita itxaropenez ere, gure ingurune naturalarekin lotzen gaituzten eta lurrean bizitzeko modu adeitsuagoetan pentsarazten diguten bi jarduerekin, Yayo Herreroren eskutik.

Por SETEM Hego Haizea el 2024-01-18

Izen-ematea zabalik SETEMen Guatemalan, Kolonbian, El Salvadorren eta Ekuadorren elkartasun auzolandegietarako

irudi txikia : Izen-ematea zabalik SETEMen Guatemalan, Kolonbian, El Salvadorren eta Ekuadorren elkartasun auzolandegietarako

Zabalik dago SETEMeko elkartasun-auzolandegietan izena emateko epea! Beste uda batez, nazioarteko lankidetzara eta elkartasunera hurbiltzeko esperientzia hau antolatuko dugu Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Ekuadorko tokiko erakundeekin batera. Hilabete bat edo bi iraungo du, hurrengo uztailean eta/edo abuztuan.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-10-13

Black Friday honetan, batu zaitez modako baldintzak salatzeko

irudi txikia : Black Friday honetan, batu zaitez modako baldintzak salatzeko

SETEM Hego Haizeak dei egiten die Black Friday-n gauzatuko dugun ekintzarekin bat egin nahi duten pertsonei eta erakundeei. Modaren industriako esplotazio-baldintzak salatuko ditugu. Lineako prestakuntza baten bidez, ekintza bat diseinatuko dugu elkarrekin, toki ezberdinetan erabil daitekeena.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-09-22

SETEMek bere Balio Faktoriaren prestakuntza eskaintza berria aurkeztuko du Gasteizen

irudi txikia : SETEMek bere Balio Faktoriaren prestakuntza eskaintza berria aurkeztuko du Gasteizen

Datorren ostegunean, irailak 28, 18:30ean, El Mar del Norte Aragoiko konpainiaren ‘Y si mueren los tritones’ ikuskizuna izango da Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. SETEMek antolatutako ekitaldi honetan sarrera librea izango da tokiak bete arte, eta bertan aurkeztuko dute kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaileari buruzko formakuntza-jardueren programa berria. Ekitaldia Gasteizko Udalaren Lankidetza Zerbitzuak lagundu du, eta antolaketan BioAlai kontsumo ekologikoaren elkarteak lagundu du, bere 30. urteurrena ospatzen ari dena.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-05-05

Elikadura burujabetza gertutik: txangoa Tierra, Papel, Tijera proiektu agroekologiko arabarra ezagutzera

irudi txikia : Elikadura burujabetza gertutik: txangoa Tierra, Papel, Tijera proiektu agroekologiko arabarra ezagutzera

Proiektu agroekologiko bat ezagutzea gustatuko litzaizuke? Behin baino gehiagotan irakurri edo entzun duzu elikadura-burujabetzari buruz, eta gehiago jakitea gustatuko litzaizuke? Hala bada, maiatzaren 20ko goizean txango bat egitea proposatzen dizugu, jaten dugunaren atzeko istorioak ezagutzeko. Bisita bat egingo dugu Tierra, Papel, Tijera proiektura.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-04-14

Gasteizek ehungintzan gertatutako istripurik larriena oroituko du

irudi txikia : Gasteizek ehungintzan gertatutako istripurik larriena oroituko du

Rana Plaza eraikinean hainbat arropa-lantegi zeuden, eta 2013ko apirilaren 24an erori zen Savar hirian (Bangladesh). Ezbehar horrek 1.138 lagun hil zituen, eta 2.000 baino gehiago zauritu. Datorren astelehenean, apirilaren 24an, 10 urte beteko dira ehungintza-industriaren historiako hondamendirik handiena gertatu zenetik, eta SETEMek eta Arropa Garbia Kanpainak oroimenezko eta salaketa-ekintza bat antolatuko dugu Gasteizen.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-03-24

Martxoan eta apirilean, armairuak hankaz gora

irudi txikia : Martxoan eta apirilean, armairuak hankaz gora

Moda azkarraren ondorio kaltegarriak gero eta gehiago ezagutzen ditugun arren, oraindik zaila egiten zaigu arropa beste modu batean kontsumitzen hastea. Horregatik SETEMen Balio Faktoriak martxoan eta apirilean bide horretan lagunduko du Gasteizko abiatuko dituen bi ekintzetan.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-01-12

Lan-deialdia ireki du SETEMek: Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-teknikaria

irudi txikia : Lan-deialdia ireki du SETEMek: Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-teknikaria

SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak urtarrilaren 30era arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-teknikari bat bilatzen dugu gure Gasteizko egoitzarako.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-01-12

Energia, norentzat eta zertarako? Eredu energetikoa eztabaidagai Gasteiz eta Muskizen

irudi txikia : Energia, norentzat eta zertarako? Eredu energetikoa eztabaidagai Gasteiz eta Muskizen

Urtarrilean argiaren eta gasaren fakturek gora egin ohi dute. Azken hilabeteetan, gainera, gai energetikoei buruzko berriek geroz eta interes handiagoa pizten dute: berriztagarriak, komunitate energetikoak, enpresa handien irabazien kontrola… Interes horri erantzuteko eta hausnarketan sakontzeko, Balio Faktorian hainbat jarduera prestatu ditugu energia-eredu bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzen laguntzeko.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-01-12

Izen emateak: Latinoamerikan SETEMen elkartasun-auzolandegiak

irudi txikia : Izen emateak: Latinoamerikan SETEMen elkartasun-auzolandegiak

Zabalik dago SETEMen elkartasun-auzolandegietan izena emateko epea! Beste uda batez, nazioarteko lankidetzara eta elkartasunera hurbiltzeko esperientzia hau antolatuko dugu Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Ekuadorko tokiko erakundeekin batera. Hilabete bat edo bi iraungo du, hurrengo uztailean eta/edo abuztuan.

Por SETEM Hego Haizea el 2022-10-14

SETEMen Balio Faktoria martxan jarri da bertoko haziak landatuz

“Bertoko haziak: aniztasuna, jakintza eta zaporeen berreskuratzea Euskal Herrian eta El Salvadorren” mahai-inguruan, Euskadiko Hazien Sarearen eta El Salvadorreko REDES fundazioaren esperientziak trukatuko ditugu. Aniztasun biologiko zein kulturaleko altxor horiek ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutuko ditugu, eta zergatik den garrantzitsua bizitza- eta elikadura-iturri hori pribatizatzen eta homogenizatzen duten multinazionalen aurrean amore ez ematea.

Por SETEM Hego Haizea el 2022-09-23

Kontsumoa eta klima aldaketa: SETEMen Balio Faktoriaren 2022-23 ikasturtearen aurkezpena

irudi txikia : Kontsumoa eta klima aldaketa: SETEMen Balio Faktoriaren 2022-23 ikasturtearen aurkezpena

SETEMen Balio Faktoriaren 2022-2023 ikasturtea hastear dago, eta galdera honekin egingo du: jasangarritasuna, kontu hutsa al da? Hau urriaren 6an, ostegunean, izango da, 18:30ean, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. Bertan elkartuko gara Ekologistak Martxan taldeko Kontsumo Arloko Charo Moran eta Javier Barrios Sinplastico Proiektuko sortzaileetako batekin, klima-aldaketaren edo energia-krisiaren aurrean irtenbide erraz eta indibidualak saltzen dizkigun propagandaren inguruan hausnartzeko.

Por SETEM Hego Haizea el 2022-04-21

Lan eskaintza SETEM Hego Haizean: Lankidetza-teknikaria gure egoitzan

irudi txikia : Lan eskaintza SETEM Hego Haizean: Lankidetza-teknikaria gure egoitzan

SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak maiatzaren 4ra arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Garapenerako Lankidetza-teknikari bat bilatzen dugu gure Gasteizko egoitzarako.

Irakurri hemen baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.

Por SETEM Hego Haizea el 2022-03-03

Lantegiak eta prestakuntza-ikastaroak erraldoi digitalei eta banka armatuari aurre egiteko

irudi txikia : Lantegiak eta prestakuntza-ikastaroak erraldoi digitalei eta banka armatuari aurre egiteko

SETEMen Balio Faktoriako prestakuntzei zegokienez, otsailean eginiko etenaldiaren ostean, martxoan agenda emankorrarekin itzuliko gara. Hemen dugu hilabetearen agenda osoa. Kapitalismo digitala eta banka armatua hizpide.

Por SETEM Hego Haizea el 2022-01-12

Menstruazioari, pobreziari eta jasangarritasunari buruzko lantegia

irudi txikia : Menstruazioari, pobreziari eta jasangarritasunari buruzko lantegia

Zer lotura dute menstruazioak, pobreziak eta jasangarritasunak? Seguruenik pentsatu baino askoz lotura handiagoa, eta, horren berri izateko, lantegi batekin ekingo diogu 2022. urteari. Gasteizen antolatuko du SETEM Hego Haizeak, eta Espacio de Desaprendizajek emango du.

Por SETEM Hego Haizea el 2022-01-12

Izen emateak: SETEMen Erdialdeko Amerikako elkartasun auzolandegietan uda honetan

irudi txikia : Izen emateak: SETEMen Erdialdeko Amerikako elkartasun auzolandegietan uda honetan

Zabalik dago jada SETEMek uda honetan Erdialdeko Amerikan antolatzen dituen elkartasun auzolandegietan parte hartzeko matrikulazio epea! Guatemala eta El Salvadorreko landa-eremuetan garapenerako lankidetza-proiektuak ezagutu nahi dituzu? Hala bada, jarraitu irakurtzen eta eman izena formulario honetan otsailaren 7a baino lehen, otsailaren 12an egingo dugun aurkezpen-jardunaldira joateko.

Por SETEM Hego Haizea el 2021-11-10

Lan-deialdia SETEMen: kooperante Kolonbian

irudi txikia : Lan-deialdia SETEMen: kooperante Kolonbian

Setem Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak abenduaren 10era arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin lankide bat bilatzen dugu, kooperante Kolonbian, Medellin hirian.

Ondoren, baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.

Por SETEM Hego Haizea el 2021-10-08

Jornadas en la Cuadrilla de Ayala para poner en valor el papel de sus mujeres rurales

irudi txikia : Jornadas en la Cuadrilla de Ayala para poner en valor el papel de sus mujeres rurales

Centradas en las teorías y prácticas ecofeministas, las jornadas Mujeres Rurales de Aiaraldea. En defensa de la tierra contará con tres actividades los días 14, 21 y 28 de octubre, en Amurrio, Respaldiza y online, respectivamente.

Por SETEM Hego Haizea el 2021-04-26

Bidezko merkataritza, nekazaritzako elikagaien sistema eta elikadura jasangarriaren alternatibak Balio Faktorian

irudi txikia : Bidezko merkataritza, nekazaritzako elikagaien sistema eta elikadura jasangarriaren alternatibak Balio Faktorian

SETEMek maiatzean abiatuko dituen elikaduraren inguruko ekintzak aurkeztu ditu: txokolateko dastaketa online, Gasteizko alternatiba sostengarriak eta nekazaritzako elikagaien sistemari buruzko ikastaro presentziala. Izen emateak irekita daude.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-11-04

Antzerkia: El apagón

irudi txikia : Antzerkia: El apagón

Pobrezia energetikoari buruzko umorezko ikuskizun hau 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta 40 minutu inguru irauten du. Gasteizko Aldabe gizarte etxean izango da, azaroaren 14an, 19: 00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-07-31

«Banka armatua desarmatuz» bideo-erreportajea aurkezten dugu

irudi txikia : «Banka armatua desarmatuz» bideo-erreportajea aurkezten dugu

SETEM Hego Haizeatik «Banka armatua desarmatuz» bideo-erreportajea aurkezten dugu. 22 minutuko iraupeneko lana da, non kolektibo ezberdinetako hainbat pertsonak beren ezagutzaren ekarpena egin duten, zehazki, bankuek gure aurrezkiekin zer egiten duten azaldu dute. Horrez gain, finantzen sektorearen eta Espainiako armen industriaren arteko lotura nolakoa den aztertu da.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-07-21

SETEM Hego Haizearen 2019 urtea, irudietan laburbilduta

irudi txikia : SETEM Hego Haizearen 2019 urtea, irudietan laburbilduta

Aurreko ekainaren 29an SETEM Hego Haizearen ohiko Asanblada Orokorra abiatu genuen. Osasun krisia dela eta, aurten egoitzan zein modu birtualean garatu genuen gure batzarra, eta 2019 urteko jardueren txostena eta kontuak onartu genituen. Era berean oso baldintzatuta izanten ari den 2020 urterako abiatuko ditugun plan guztiak ere aurkeztu genituen.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-06-19

Elikadura baino gehiago: ekimen agroekologikoak Beizaman

irudi txikia : Elikadura baino gehiago: ekimen agroekologikoak Beizaman

Gizpukoako Beizama herrira goaz bideo-bisita honekin. Bertan, ekoizle agroekologikoak eta aterpetxe turistikoa ezagutuko ditugu. Etorri gurekin zoragarrizko pan honetara!

Por SETEM Hego Haizea el 2020-05-25

Ez ordaindu gerrarik. Armagabetu zure zergak errenta-aitorpena egitean

irudi txikia :  Ez ordaindu gerrarik. Armagabetu zure zergak errenta-aitorpena egitean

Beste urte batez, zerga-ordainketako bulegoak irekiko ditugu. Horietan, aurretiko hitzorduarekin eta doan, Errentaren Aitorpena egingo dizugu, Eragozpen Fiskala barne.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-04-03

#FaktoriaEtxean: kontsumo arduratsua koronabirusaren garaian

irudi txikia : #FaktoriaEtxean: kontsumo arduratsua koronabirusaren garaian

Hiru zuzeneko solasaldi Instagram bidez apirilaren 7, 8 eta 9an! Plastikoa, auzoen ekintzak eta erosketa arduratsuak baita berrogeialdi honetan ere!

Por SETEM Hego Haizea el 2020-01-21

SETEMen 2020ko elkartasun auzolandegietan parte hartzeko izen emate epea irekita

irudi txikia : SETEMen 2020ko elkartasun auzolandegietan parte hartzeko izen emate epea irekita

Otsailaren 7ra arte izango da irekita Izen emate epea. Uztailean edo/eta abuztuan Latinoamerikan abiatuko diren auzolandegietan parte hartzeko aukera.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-01-10

Tailerrak eta dantza ikuskizuna giza eskubideez janzteko

irudi txikia : Tailerrak eta dantza ikuskizuna giza eskubideez janzteko

Lanaldi amaigabeak, miseriazko soldatak, segurtasun eza edo lan-baldintza nekagarriak dira ehungintza-sektoreko langileen baldintzetako batzuk. Sektore horretan langilegoaren % 80 inguru emakumeak dira. Baina modak beste eragin batzuk dakartza katearen beste aldean ere, haren kontsumoak sor ditzakeen indarkeria matxisten kasuan bezala.

Urtarrilean haritik tira egin eta txanponaren bi alde horiek aztertuko ditugu, eta gure janzkerari buelta emateko moduak bilatuko ditugu, bi tailer eta dantza ikuskizun batekin (otsailera atzeratua). Hiru jarduera horiek Gasteizen izango dira.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-01-10

Lan deialdi irekiak SETEM Hego Haizean

irudi txikia :  Lan deialdi irekiak SETEM Hego Haizean

SETEM Hego Haizetik gure talde teknikoan berehala sartzeko lan deialdi batzuk ireki ditugu. Hautagaitzak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: direccion.euskadi@setem.org urtarrilaren 27ra arte (egun hori barne), aurkezpen gutuna eta curriculuma erantsita.

Por SETEM Hego Haizea el 2019-10-04

Kontsumo arduratsua klima-aldaketa geldiarazteko

irudi txikia : Kontsumo arduratsua klima-aldaketa geldiarazteko

Kontsumo arduratsuaren inguruan hiru jarduera Gasteizen, SETEMek abiatuta.

Por SETEM Hego Haizea el 2019-09-12

SETEMen 2019-20rako prestakuntza eskaintzaren inaugurazioa, Afroféminas kolektiboarekin batera

irudi txikia : SETEMen 2019-20rako prestakuntza eskaintzaren inaugurazioa, Afroféminas kolektiboarekin batera

SETEMen Balio Faktoriaren udazken-neguko programazio berria prest dago! Tailer, ikastaro, topaketa. etab. ugari izango ditugu kontsumo arduratsuaren inguruan, eta irailaren 26an hasiko gara inaugurazio-ekitaldi batekin. Begiratu programan gehien gustatzen zaizkizun ekintzak eta eman izena!

Por SETEM Hego Haizea el 2019-05-09

Turismoaren aztarna aztertzeko hitzaldi, tailer eta ikastaroa

irudi txikia : Turismoaren aztarna aztertzeko hitzaldi, tailer eta ikastaroa

Uda hortxe dugula jada, SETEMen Balio Faktorian planteatu nahi dugu nola bidaiatu pasatzen garen tokiei eta bisitatzen dugun jendeari kalterik eragin gabe. Kultura-ondarearen galera, gentrifikazioa, degradazio ekologikoa edo mendekotasun ekonomikoa dira pasatzen den tokietan turismoak utzi ohi dituen aztarnetako batzuk. Logika horretan oinarrituta, hiru jarduera antolatuko ditugu.

Por SETEM Hego Haizea el 2019-04-03

Sistema eraldatu nahi duten kolektiboen erronkak

irudi txikia : Sistema eraldatu nahi duten kolektiboen erronkak

Apirilean, SETEMEn Balio Faktoriak ‘Gatazkak, boterea eta emozioak gure kolektiboetan’ goiburua eramango du, gure erakundeak nola dauden konfiguraturik gogoeta egiteko, eta haietan nola saihets dezakegun eredu heteropatriarkal eta kapitalistak erreproduzitzea. Izan ere, oinarrizkoa da sistema eraldatzeko helburua dugun kolektibook haren praktika berak ez erreproduzitzea.

Por SETEM Hego Haizea el 2019-02-26

Gorputzak eta hemengo eta hango feminismoa: dokuforum, zapalduen antzerkia eta ikastaroa

irudi txikia : Gorputzak eta hemengo eta hango feminismoa: dokuforum, zapalduen antzerkia eta ikastaroa

Martxoan zehar, M8aren harira, aldarrikapen feminista, subertsibo eta antikolonialistek SETEMen Balio Faktoria hartuko dute, gure burua, gure ideiak eta gure gorputzak ahalduntzen dituzten hiru jarduera eskaintzeko.

Por SETEM Hego Haizea el 2019-02-06

Balio Faktoriak otsailetik ekainera arteko programazioa atera du. Ezagutu ezazu!

irudi txikia : Balio Faktoriak otsailetik ekainera arteko programazioa atera du. Ezagutu ezazu!

Otsailetik ekainera arte SETEMen Balio Faktorian abiatuko ditugun jarduera eraldatzaileen programazioa eskura duzu jadanik, deskargatu edo kontsultatzeko. Duela urtebete abian jarri zenetik ohikoa denez, Faktoriak jarduerak antolatzen ditu hil bakoitzean, kontsumoari lotutako gai baten inguruan eztabaidatu eta gogoeta egiteko.

Por SETEM Hego Haizea el 2019-01-31

Irantzu Varelarekin hitzaldia, tuppersex subertsiboa eta maitasun erromantikoari buruzko ikastaroa

irudi txikia : Irantzu Varelarekin  hitzaldia, tuppersex subertsiboa eta maitasun erromantikoari buruzko ikastaroa

Amodioa gai nagusitzat hartuz, SETEMek hainbat formazio antolatu ditu otsailean bere Balio Faktorian. Irantzu Varela, Desmontando a la Pili eta Coral Herrera arituko dira, maitasunaz, plazerez eta San Valentineko konstumismoaz.

Por SETEM Hego Haizea el 2019-01-17

SETEMen 2019ko Latinoamerikan elkartasun auzolandegien prozesua, hastear

irudi txikia : SETEMen 2019ko Latinoamerikan elkartasun auzolandegien prozesua, hastear

Uztailan eta abuztuan Mexiko, Ekuador eta Kolonbian garatuko diren elkartasun auzolandegietan parte hartzeko izen emate epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-11-27

Eman izena SETEMen prestakuntza-jardueretarako, Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan

irudi txikia : Eman izena SETEMen prestakuntza-jardueretarako, Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan

Joan den urrian, Vitoria-Gasteizen, Udalaren Jabetze Feministarako Eskola inauguratu zen. Ikasturte honetan, 2019ko maiatzera bitartean, 72 prestakuntza-aukera eskaintzen dira, eta haietatik, 22 hiriko hainbat erakunderen lankidetzarekin eramango dira aurrera. Halakoen artean, SETEMen Balio Faktoriarekin lankidetzan antolatutakoak nabarmenduko ditugu.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-11-23

‘Fabricando mujeres’, kontsumoan dauden indarkeria matxistak agerian uzten duen dokumentala

irudi txikia : ‘Fabricando mujeres’, kontsumoan dauden indarkeria matxistak agerian uzten duen dokumentala

Datorren azaroaren 28an emango dugu Balio Faktorian, Gasteizko Etxanobe Jauregian. Dokumentala Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanean oinarritzen da

Por SETEM Hego Haizea el 2018-10-09

Ekofeminismoari buruzko topaketa eta ikastaro bat SETEMEn Balio Faktorian

irudi txikia : Ekofeminismoari buruzko topaketa eta ikastaro bat SETEMEn Balio Faktorian

Urrian sistema kapitalistaren engranajeen berrikuspena egin nahi dugu, aztertuz nola eragiten dien gure planetari nahiz bertan bizi garenon bizitza eta harremanei sistema horrek bultzatzen duen kontsumoak. Horretarako, ikaskuntza-dinamika bat proposatzen dugu, topaketa-elkarrizketa baten bidez urriaren 18an, eta ikastaro batekin, hilaren 26an eta 27an –ostirala eta larunbata–.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-09-20

SETEMek bere 2018-19 ikasturterako formakuntza eskaintza inauguratuko du

irudi txikia : SETEMek bere 2018-19 ikasturterako formakuntza eskaintza inauguratuko du

irailaren 26an, asteazkena, Vitoria-Gasteizko Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan, 18:30ean: Arcadi Oliveresen hitzaldia eta Puro Luego taldearen kontzertua.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-05-30

Teknologia bidezkoa, librea… Giza eskubideak trending topic izan daitezke?

irudi txikia : Teknologia bidezkoa, librea… Giza eskubideak trending topic izan daitezke?

Teknologia berriak bizitza errazteko iritsi ziren, baina… errazten ote digute? Balio Faktorian irudimena aske uzten dugu ekainean, horren inguruan pentsatzeko, eta gure elektronika- eta telekomunikazio-kontsumoak pertsonengan zein ingurumenean duen inpaktuaren inguruan.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-04-06

Badira bost urte Rana Plaza hondamenditik. Aldatu al da ehungintza? Arropa arduratsua kontsumitzeko prestakuntzak

irudi txikia : Badira bost urte Rana Plaza hondamenditik. Aldatu al da ehungintza? Arropa arduratsua kontsumitzeko prestakuntzak

Bazenekien apirilaren 24an bost urte beteko direla ehungintza-industriaren historiako hondamen handiena gertatu zenetik? Bangladeshen izan zen, Rana Plaza erakina behera etortzeak 1.100 langile baino gehiago hil eta 2.000tik gora zauritu zituenean. Horregatik, SETEMen Balio Faktorian apiril honetarako arropa-kontsumoa hautatu dugu, kontsumo arduratsuari buruz prestatzen jarraitzeko.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-04-06

Onura sozialen alde egiteko bost modu, gastu militarren ordez

irudi txikia : Onura sozialen alde egiteko bost modu, gastu militarren ordez

Finantza etikoak ardatz hartuta, martxoan, SETEMen Balio Faktorian gogoeta egin dugu bakoitzak gerrei ez laguntzeko eta aurka egiteko ditugun aukeren inguruan. Maiz pentsatzen dugu ez daukagula horretarako aukerarik, armetan inbertitzeko erabakiak estatuetako goi-mailetan hartzen dira eta. Alabaina, Arcadi Oliveres-ekin izan genuen topaketan eta antolatu genuen antimilitarismoari eta feminismoari buruzko ikastaroan oharrak hartu genituen aurrera eraman ditzakegun zenbait ideiaren inguruan.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-03-19

Zer egin zure diruak gerra elika ez dezan? Arcadi Oliveresekin topaketa eta antimilitarismo eta feminimoari buruzko ika

irudi txikia :  Zer egin zure diruak gerra elika ez dezan? Arcadi Oliveresekin topaketa eta antimilitarismo eta feminimoari buruzko ika

Balio Faktoria, SETEMek abiatu berri duen formazio eraldatzailearen egitasmoak, gogor hasiko da bidegiten. Martxoan finantza etikoak jorratuko ditugu, Zer egin gure diruak gerra elika ez dezan? geure buruari galdetuz. Horretarako bi jarduera burutuko ditugu Gasteizen, eta ziur gaude zure interesekoa izango direla.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-01-12

Lan eskaintza SETEMen

irudi txikia : Lan eskaintza SETEMen

SETEMetik ondoko lan eskaintza deialdia ireki dugu:

Por SETEM Hego Haizea el 2017-11-28

Emakume lesbianen kolektiboaren oroimen historikoa berreskuratzen Euskadin eta Chiapasen

irudi txikia : Emakume lesbianen kolektiboaren oroimen historikoa berreskuratzen Euskadin eta Chiapasen

Azaroaren 29an eta abenduaren 3an, gonbidatu egiten zaitugu oroimen lesbofeminista berreskuratzeari buruz Vitoria-Gasteizen antolatu ditugun jardueretara. K’inal Antzetik Chiapasen gure antolakunde kidea denaren eskutik, eta “Identitate lesbikoak mugen gainetik” izenburuz, aukera izango dugu solasaldiak partekatzeko, bai eta dokumental baten eta zenbait testu literarioren aurkezpena ere.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-10-03

Hamaika Begirada Kon-gresuak badu bere programa!

irudi txikia : Hamaika Begirada Kon-gresuak badu bere programa!

Hamaika Begirada Kon-gresuaren egitaraua ezagutzera eman ahal dugu dagoeneko! Jardunaldiak urriaren 19an eta 20an Gasteizko Goiuri Jauregian burutuko dira. Errealitate anitzak islatuko dira bertan, izan ere, kongresuan parte hartuko duten pertsonak eta erakundeak Euskal Herritik, Estatutik eta Latinoamerikatik etorriko dira. Klikatu HEMEN egitaraua ikusteko.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-09-14

Egin "Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak" ikastaroa eta bidaiatu

irudi txikia : Egin "Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak" ikastaroa eta bidaiatu

Urriaren 7an hasiko den Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago. Azkeneko aldiz burutuko da prestakuntza hori aurten, zein azken urteotan bezala 90 ordukoa izango da. Gasteizeko eta Bilboko SETEMen egoitzetan izango dira 10 moduluak, txandaka.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-07-19

SETEMen elkartasun auzolandegiei hasiera eman diete Kolonbian eta Txiapasen

irudi txikia : SETEMen elkartasun auzolandegiei hasiera eman diete Kolonbian eta Txiapasen

Bidaiatzeko unea da uda, baita SETEM Hego Haizean ere. Gure ikastaroetan aritu diren hainbat ikaslek ezin izan dute Latinoamerikara bidaiatzeko aukera galdu eta Medellin (Kolonbia) eta San Cristobal de las Casas (Mexiko) hirietan igaroko dute datozen uztaila eta abuztua.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-07-11

Protocolo de actuación para la prevención, identificación e intervención contra las violencias machistas

irudi txikia : Protocolo de actuación para la prevención, identificación e intervención contra las violencias machistas

Setem Hego Haizea publica su protocolo de actuación frente a violencias machistas.

"Aprendiendo a regular conflictos y cuidar la vida del grupo para un trabajo en equipo no patriarcal".

Por SETEM Hego Haizea el 2017-05-11

Eraldatzaileak diren kontsumo alternatibak ezagutzeko topaketa

irudi txikia :  Eraldatzaileak diren kontsumo alternatibak ezagutzeko topaketa

Datorren maiatzaren 20an "Ekonomia solidario eta kontsumoari buruzko beste begiradak. Tokian tokiko praktika eraldatzaileak eraikitzen" topaketara etortzera animatu nahi zaitugu. Horri esker mundu bidezkoago eta jasangarriago posible egiten duten hainbat tokiko ekimen gertutik ezagutuko ditugu.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-05-04

Merkatu Handia, sistema ekonomiko nagusiaren aurrean alternatibak bilatzen dituen antzezlana

irudi txikia : Merkatu Handia, sistema ekonomiko nagusiaren aurrean alternatibak bilatzen dituen antzezlana

Pez Limbo taldeak sortutako Merkatu handia antzezlana maiatzaren 10ean 19:30etan emango da Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokian. Antzezlanaren bigarrenez ikusiko da Gasteizen, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguneko astean.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-02-15

"Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" ikastaroan izena emateko azken egunak

irudi txikia : "Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" ikastaroan izena emateko azken egunak

SETEMek eskaintzen duen "Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" online ikastaroan izena emateko epea bukatzear dago (otsailaren 20ko astean). On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko. Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-01-19

Sakondu kontsumo arduratsuan jorratzen duen ikastaro online honekin. Matrikula zabalik

irudi txikia :  Sakondu kontsumo arduratsuan jorratzen duen ikastaro online honekin. Matrikula zabalik

SETEMek eskaintzen duen "Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" online ikastaroan izena emateko epea hasi da. On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko. Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu.

Por SETEM Hego Haizea el 2016-12-02

Antzokira goaz, Merkatu Handira goaz

Datorren abenduaren 10ean, larunbata, Pez Limbo Creaciones-en El gran mercado antzerkira gonbidatu nahi zaitugu. Elebiduna izango den antzezlan hori adin guztietako publikoetara egokitua da, eta bidezko merkataritzu du hizpide. Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxeko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian izango da, abenduaren 10eko arratsaldeko 20:30etan. Gonbidapena eskuratzeko hurbildu SETEM, Medicus Mundi Araba edo Bide Bidean elkarteen lokaletara, edo deitu 945065477 zenbakira. Bete dezagun antzokia!

Por SETEM Hego Haizea el 2016-11-07

Ikasi lankidetzaz eta Latinoamerikara bidaiatu! Azken egunak izena emateko

irudi txikia : Ikasi lankidetzaz eta Latinoamerikara bidaiatu! Azken egunak izena emateko

Adi egon! "Hegoaldeko herrialdeen errealitateak" ikastaroa egiteko izen-emate epea amaitzear dago. 40 orduko ikastaro hau Gasteizen dugun egoitzan izango da, eta 21 urtetik gorako dutenei Latinoamerikara bidaiatzeko aukera emango die.

Por SETEM Hego Haizea el 2016-11-04

Campaña Multiplica por cero

irudi txikia : Campaña Multiplica por cero

Las organizaciones que formamos el Consorcio de Comercio Justo de Vitoria-Gasteiz hemos presentado hoy la Campaña Multiplica por 0, a la que se han sumado 19 comercios de Vitoria-Gasteiz, con el fin de visibilizar a los establecimientos que cuentan en sus estanterías con productos de comercio justo y los beneficios sociales y ambientales que tiene el consumo de este tipo de productos. Estos locales podrán identificarse gracias a una pegatina circular de color amarilla colocada en sus escaparates o puertas de entrada, con el lema: Multiplica por 0: las desigualdades de género, la explotación infantil, la injusticia y la explotación del medio ambiente

Por SETEM Hego Haizea el 2016-10-05

Ikasi lankidetzaz "Hegoaldeko herialdeen errealitateak" ikastaroan eta bidaiatu elkartasun auzolandegi batera

irudi txikia :  Ikasi lankidetzaz "Hegoaldeko herialdeen errealitateak" ikastaroan eta bidaiatu elkartasun auzolandegi batera

Adi egon! SETEMen "Hegoaldeko herrialdeen errealitatea" ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago! 40 orduko ikastaro honek bi edizio izango ditu aurten: Donostian eta Gasteizen. Gainera, ikastaroa beteko duten 21 urte baino gehiagoko pertsonek Latinoamerikako herrialde batera bidaiatzeko aukera edukiko dute. Hor, gurekin elkarlanean lan egiten duten erakundeetako baten proiektu bat ezagutu ahalko lukete.

Por SETEM Hego Haizea el 2016-09-19

Beste Europa bat eraikitzeko proposamenen artikulazioa izan da ardatza SETEMen ikastaroen inaugurazioan

Hau ote da nahi dugun Europa? Alternatibak eraiki ditzagun” izenburuko mahai-inguru bat osatuz aurkeztu zuen SETEMek 2016-17rako eskaintzen dituen ikastaroak. Ekitaldia Gasteizko Montehermoso Kulturunean garatu zen, eta bertan Carmen Castro, Tom Kucharz, Ainhoa Bilbao Arkotxa SETEMeko prestakuntza teknikaria eta Jaione Agirre Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen zinegotzia izan ziren parte-hartzaileak.

Por SETEM Hego Haizea el 2016-07-21

Eman izena 2016-17 ikasturterako prestatu ditugun ikastaroetan!

irudi txikia : Eman izena 2016-17 ikasturterako prestatu ditugun ikastaroetan!

SETEMek 2016-17 ikasturterako prestatu ditugun ikastaroen izen-emate epea irekita dago jadanik. Informazio osoa aurki dezakezu www.transformateconsetem.org webgunean. Gainera, harira joan baino lehen ospe handiko hizlariekin ekitaldi bat burutuko dugu, irailaren 14an, arratsaldeko 19etan. Laster berri gehiago izango ditugu!

Por SETEM Hego Haizea el 2016-03-21

"Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" online ikastaroko izen-emate epea, irekita

irudi txikia : "Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" online ikastaroko izen-emate epea, irekita

SETEMek eskaintzen duen "Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" online ikastaroan izena emateko epea hasi da, apirilaren 8ra arte. On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko. Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu. Errealitateak aztertuko ditugu, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutu eta, batik bat, benetako eta hurbileko bestelako aukerak planteatuko ditugu.

Por SETEM Hego Haizea el 2015-03-04

Izen-emate epea ireki da dagoeneko "Kontsumo Kontzientea, arduratsua eta transformatzailea" online ikastaroko!

irudi txikia : Izen-emate epea ireki da dagoeneko "Kontsumo Kontzientea, arduratsua eta transformatzailea" online ikastaroko!

SETEM Hego Haizeak bere prestakuntza-eskaintza martxan jartzeko sentsibilizazio-kanpaina abian jarri du. SETEM ziur dago keinu txikiei esker aldaketa handiak lor daitezkeela, bereziki egungoa bezalako egoera soziopolitikoan, pertsona asko errealitatea beste modu batera ikusi nahian daude eta. Bada,SETEMek prestakuntza pertsonalki hazten laguntzen digun eta mundu osoaren aldaketa sustatzen duen prozesu bat bezala ikusten du

Por SETEM Hego Haizea el 2014-07-18

Irekita badago "Garapenerako Lankidetzarako Estrategiak" ikastaroaren izena emateko epea

irudi txikia : Irekita badago "Garapenerako Lankidetzarako Estrategiak" ikastaroaren izena emateko epea

Hainbat esparrutan (giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena) garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa eskainiko dugu.

Por SETEM Hego Haizea el 2013-03-08

ERREALITATEA TRANSFORMATZEKO KURTSOAK, ZURE ESKU DAGO.

Keinu txikiek aldaketa handiak eragin ditzakete.
Horregatik, SETEMen uste dugu prestakuntza pertsonalki haztera eraman eta mundu mailako transformazioa sustatzen duen prozesua dela.

Gure lehiaketan parte hartu eta gure KONTSUMO KONTZIENTE, ARDURATSU ETA TRANSFORMATZAILEA on-line ikastarorako matrikula bat irabazi ahal izango duzu. Jarraitu ondorengo urratsak eta

ERREALITATEA ALDATZEN HAS EZAZU!


"KONTSUMO KONTZIENTE, ARDURATSU ETA TRANSFORMATZAILEA" ONLINE IKASTARORAKO APUNTATZEKO EPEA ZABALIK. ATXIKITUTAKO PROGRAMA BEGIRATU ETA HEMEN KLIKATU

Por SETEM Hego Haizea el 2012-10-08

Hezitu eta auzolandegietan parte hartu!

irudi txikia : Hezitu eta auzolandegietan parte hartu!

SETEM Hego Haizeak "Hegoaldeko Herrien Errealitatea" ikastaroaren matrikula egiteko epea ireki du.

Por SETEM Hego Haizea el 2012-09-04

"Garapenerako Lankidetza Estrategiak 2012" ikastaroa.

irudi txikia : "Garapenerako Lankidetza Estrategiak 2012" ikastaroa.

Hainbat esparrutan (giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena) garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa.

Garapenerako lankidetza-estrategiak eta -proiektuak garatzeko oinarrizko jarduera eta analisirako irizpide eta tresna teorikoak eta praktikoak eskaintzen ditugu.

Esparru akademikoan nahiz mugimendu sozialen arloan estatu-mailan eta nazioartean ezagunak diren irakasleekin.

Informazio gehiago eta izenemateak:

http://www.setem.org/blog/es/euskadi/A-iexcl-formate-en-cooperacion-al-desarrollo-en-setem