Agerian jarri behar da indarkeria matxisten emakume biktimek zeharkatu behar izaten duten salaketa-sisteman tratu txar instituzionala dagoela. Halaber, pertsonak babestu ordez jabetza pribatua babesten duen paradigma ikusarazi behar dugu, bai eta horrek indarkeria matxistaren biktimengan (gehienak emakumeak dira) dituen ondorioak ikusgarri egin ere. Bestetik, kide feministek praxi txarra arintzeko eta, batez ere, biktimaren kontra jar daitezkeen artxiboak edo prozesuak saihesteko xedez salaketa penalean laguntzeko erabil ditzaketen estrategiez hitz egingo dugu; hots, bidelaguntza kolektiboaz arituko gara.
La empresa Mercedes Benz de Vitoria-Gasteiz, ha organizado esta charla para orientar a sus futuros jubilados de cara a informarles sobre lo que supone esta nueva etapa en sus vidas.
Impartido por SECOT (Seniors para la Cooperación Técnica)
Zurrumurruekin amaitzea pertsona ororentzat onuragarria den konpromiso kolektiboa da. Estrategiarekin modu ezberdinetan lagundu edota parte hartu dezakezu.
Adiskide agurgarria:
Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizugu martxoaren 2ko ( astelehena) 17:00etan hitzaldi-solasaldia eskeiniko dela Samaniegon , “Nor bere bizitzaren jabe. Heriotza duina: eutanasia, zainketa aringarriak, aurretiazko borondateak” izenpean, Arabako DMD-DHEren eskutik.
1976ko martxoaren 3ko gertakarietan eta orduko gatazka politiko eta sozialean parte hartu zuten emakumeek bizi izandako istorioak berreskuratuko ditugu. Memoria ofizialak emakumeen oroitzapenak zokoratzen ditu, eta haien bizipenak ikuspegi feministatik berreskuratu eta baloratu behar dira.
"Mujeres" bilduma abiapuntutzat hartuta (haren sorreraren faseak eta bertan ageri diren emakumeak), emakumearen egungo egoera eta erreferente faltak gure gizartean dituen ondorioak aztertuko ditugu.
Ekonomia feministak bizitza eta zaintzak erdigunean kokatzearen urgentzia planteatzen digu eta bizitza eta planeta suntsitzen ari den sistema ekonomikoari aurre egiteko beharra.
Emakumeek betidanik parte hartu dute zinemaren garapenean, baina, urteetan, ikusezin bihurtu da haien ekarpena. Gaur, gero eta gehiago jabetzen gara ikus-entzunezko kontakizunak munduaren imajinarioak, mapa afektiboak eta esplikatiboak sortzeko duen garrantziaz, eta hitzaren eta begiradaren subjektu izateko dugun eskubidea aldarrikatzen dugu.