elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

ANIren 2011ko dibulgazio-egitaraua: aurkezpena

 

 Arabako Natur Institutuak (ANIk) gustura jakinarazten du 2011ko bere dibulgazio-egitaraua argitara eman duela (alboan doakizue pdf-a). Programa hau urtero-urtero eskaini du ANIk 1993tik.

Ekintzek natura arloko jakituriaren hainbat alde jorratzen dute: botanika, ornitologia, entomologia eta abar. Gai bakoitza landu duen lagun batek ematen du, gehienetan elkarteko bazkideren batek. Ekintza batzuk lokalean bertan garatzen dira, baina gehienek, horren ordez edo horrezaz gain, landa-irteera eskatzen dute, gehienetan egun bakarrekoa, inoiz asteburu osokoa. Haurrei begira, bereziki egokiak dira Aretxabaletan, bertako administrazio-batzordearekin batera, burutuko diren ekintzak, hegaztientzako habi-kutxekin loturik. Oro har, ez dira ezagupen bereziak eskatzen: nahikoa da naturarekiko interesa eta ikasteko prestasuna. Ekintzak oro har gaztelaniaz burutuko dira.

 

Ekintzetan parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa bazkidea izatea. Ekintza bakoitza burutu baino hilabete bat lehenago gutxi gorabehera, xehetasun gehiago eskaintzen dira elkartearen webgunean (www.ian-ani.org), Ekintzak atalean. Bertatik egin daiteke matrikula. Bestela, ostiral arratsaldeetan, 19:00etatik 21:00ak arte, elkarteak apaizgaitegi zaharrean duen lokalera bisita egin daiteke (UNED eraikina, Pedro Asua, 2-3.a) edo telefonoz deitu (945 246606), ekintza batean izena emateko.

 

ANIk eskainitako programak, aurreko urteotan bezala, Vital Kutxaren babesa eta laguntza ditu.

 

 

[Harremanetarako datuak:

 

Presidentea: Nick Gardner

info@ian-ani.org (bide hau erabiltzea gomendatzen dugu, telefonoari oso ordu jakinetan bakarrik erantzuten zaiolako)]

Por IAN-ANI el 2011-01-18