elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egutegi moduan ikusi

Osteguna 20 Otsaila

"Umorea eta emozioak" formakuntza saioa

Tailer hau berreziketa emozionalerako proposamen baten barruan kokatzen da. Barrearen rolari buruz eta umorearen senari buruz hausnarketa egiteko aukera bat da, betiere emozio biologikoen

eta emozio kulturalen unibertsoaren barruan. Adierazpen eta komunikazio ariketen bitartez, poza eta barrea modu naturalago batean irten daitezela lortu nahi dugu. Umorearen sena lantzeko gonbidapen bat da. Barrearen eta komediaren bitartez nor bere baitan ongi sentitzeko modua bilatzeko. Zergatik egiten dugu barre? Pertsona guztiok gauza beragatik egiten dugu barre? Nola egiten da barre gorputz guztiarekin? Umoreak gure osasunean eta gure harremanen kudeaketan duen eragina bereziki azpimarratuz galdera horietako batzuei erantzuten ahalegintzea da asmoa.

Sorginak. Diziplinatu beharreko emakumeak, atzo eta egun

irudi txikia

IKAk aurten 31 urte bete ditu. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu zenbait gizarte-eragilerekin elkarlanean. Horietako bat duzue hau, Oihaneder (Euskararen etxea) eta Sorginenea

(Emakumeen etxea) bidelagun hartuta.

Sorginak, emakume zahar itsusiak, beti lardaskan, lizunkeriei eta aldrebeskeriei emanak, deabruarekin harreman estuan, ukendu eta edabe nazkagarriak prestatzen, arao izugarriak ezpainetan. Horixe, mendeetan zehar saldu zaigun irudia, gure irudimenean finkatu den klixea. Horren adibidea, IKAk berak sortu zenean erabiltzen zuen irudia.

 

Asteartea 25 Otsaila

La que se sienta segura que levante la mano

Agerian jarri behar da indarkeria matxisten emakume biktimek zeharkatu behar izaten duten salaketa-sisteman tratu txar instituzionala dagoela. Halaber, pertsonak babestu ordez jabetza pribatua babesten duen paradigma ikusarazi behar dugu, bai eta horrek indarkeria matxistaren biktimengan (gehienak emakumeak dira) dituen ondorioak ikusgarri egin ere. Bestetik, kide feministek praxi txarra arintzeko eta, batez ere, biktimaren kontra jar daitezkeen artxiboak edo prozesuak saihesteko xedez salaketa penalean laguntzeko erabil ditzaketen estrategiez hitz egingo dugu; hots, bidelaguntza kolektiboaz arituko gara.

 

 

Asteazkena 26 Otsaila

Egilea SECOT Álava

LA JUBILACIÓN ACTIVA A TRAVÉS DEL VOLUNTARIADO

La empresa Mercedes Benz de Vitoria-Gasteiz, ha organizado esta charla para orientar a sus futuros jubilados de cara a informarles sobre lo que supone esta nueva etapa en sus vidas.

Impartido por SECOT (Seniors para la Cooperación Técnica)

Ostirala 28 Otsaila

Zurrumurruen kontrako estrategia

Zurrumurruekin amaitzea pertsona ororentzat onuragarria den konpromiso kolektiboa da. Estrategiarekin modu ezberdinetan lagundu edota parte hartu dezakezu.

Astelehena 2 Martxoa

Nor bere bizitzaren jabe. Heriotza duina: eutanasia, zainketa aringarriak, aurretiazko borondateak...

irudi txikia

Adiskide agurgarria:

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizugu martxoaren  2ko ( astelehena) 17:00etan hitzaldi-solasaldia eskeiniko dela Samaniegon , “Nor bere bizitzaren jabe. Heriotza duina: eutanasia, zainketa aringarriak, aurretiazko borondateak” izenpean, Arabako DMD-DHEren eskutik.

Martxoak 3, memoria emakumeengandik

irudi txikia

1976ko martxoaren 3ko gertakarietan eta orduko gatazka politiko eta sozialean parte hartu zuten emakumeek bizi izandako istorioak berreskuratuko ditugu. Memoria ofizialak emakumeen oroitzapenak zokoratzen ditu, eta haien bizipenak ikuspegi feministatik berreskuratu eta baloratu behar dira.

Asteazkena 4 Martxoa

Mujeres

"Mujeres" bilduma abiapuntutzat hartuta (haren sorreraren faseak eta bertan ageri diren emakumeak), emakumearen egungo egoera eta erreferente faltak gure gizartean dituen ondorioak aztertuko ditugu.