elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Zabalgana Batuz Auzo Elkartea

Eremua

Auzo elkarteak

Helbidea

Avenida de Zabalgana, 46, vitoria

Telefonoa

945770790

Boluntariotza

Ez

Deskribapen laburra

Zabalgana auzokoa, euskalzalea, aurrerakoia eta parte hartzaile ikuspuntutik auzoan bizi garen egoerari begira ekarpenak eta konponbideak bilatzen dituen auzo elkartea, hain zuzen.

Deskribapena

“Zabalgana Batuz Auzo Elkartea” guztiontzako auzo duin eta egokia eraiki nahi genuen hainbat hiritar gara. Izan ere, guztiz osaturiko auzoa ez bada ere, auzokide ororen ongizatearen hobebeharrez lanean jarduteko premia somatu genuen, sor zitezkeen behar guztiei aurre eginez. Ildo honetatik, gizarte zerbitzuak bermatuak izan daitezen beharrezko lanari ekiteko hautua egin dugu, etxebizitza eta lanari dagozkien aldarrikapenak abiapuntutzat hartuta. Auzoak dituen ezaugarri bereziak kontuan izanda; esaterako,daukan zabalera handia zein bizilagunen baldintza sozio-ekonomiko anitzak, Zabalgana Batuz elkarteak denontzat onuragarria izango den lana egitea espero du, betiere geure auzorako berdintasun soziala bilatu eta bultzatu nahian. Hortaz, bide horretatik eramango gaituzten ekimenak plazaratu eta aurrera eramaten saiatuko gara, euskal hizkutza eta kultura sustatzeko asmoa izango dutenak ahaztu barik.

Jarduera esparrua

Gure helburua auzoan bizi baldintzak hobetzea da, biztanleen betebeharrak kontutan hartuz elkar lantzea da. Azkenik, azpimarratu nahi genuke honetarako guztirako zuen proposamen, planteamendu, lan-eskaintza edota aholku guztiak behar-beharrezkotzat jotzen ditugula, eta ondorioz, auzo batzarrak deituko ditugu ahalik eta maiztasun handienarekin gai hauek aztertu eta eztabaidatu ahal izateko. Hona hemen mahaigaineratzen ditugun batzuk: hirigintza, berrantolakuntza, gizarte etxea, osasun zentroa, etb.

Azken eguneratzea 0000-00-00