elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Goian

Eremua

Gizarte-garapena

Helbidea

Eskola K., 9, 01001 Gasteiz, Araba

Telefonoa

688939222

Boluntariotza

Ez

Deskribapen laburra

Goianek, Alde Zaharreko proiektu giza-hezitzailea da, aisialdian kokatuta. Auzo, kultura, kirol, eta hezkuntza talde, elkarte desberdinak eta auzokide batzuk, Goian proiekturari forma emateko lanean gabiltza.

Deskribapena

Urte hauetan, gure ardatz nagusiak eta lan egiteko era eraikitzen joan gara eta hauek dira gure lanaren oinarriak: 1. Alde Zaharrean bizi edo inguruko ikastetxeetan ikasten duten ume eta nerabeei zuzentzen gara. Auzoan daukagun aniztasuna aberastasun bat dela sinisten dugu eta desberbintasunaren eta kultura anitzen errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatu nahi dugu, gazteekin hasita. Hori lortu nahian, eta Goian-en edozein pertsona parte hartu ahal izateko, irtenbideak eta aukerak bilatzen ditugu. 2. Edukiak, prozesuak eta barne dinamikak zaintzen ditugu bai taldeetan bai ekintza desberdinetan, modu integral batean hezi eta islada ditzaten hiritartasuna, elkarkidetza eta kulturartekotasuna konpetentziak. 3. Auzokideak eta familiak elkar ezagutzeko topaguneak sortu nahi ditugu, auzoko sare komunitarioa indartu eta laguntzeko. Auzoak eta sareak kide guztien gizarteratzea errezten ditzake, parte-hartze, elkartasun eta lankidetzaren bitartez. Honetarako, hurrengo ekintzak proposatzen ditugu: - Haur, gazte eta familiei zuzendutako kirol, kultur eta ingurune talde proiektuak eta ekintzak garatuko ditugu. (TABLA CURSO 2013/14). - Aisiaren inguruan eta sare komunitarioaren barnean, lan taldeak sortu nahi ditugu hausnarketa prozesu bat eragiteko eta Alde Zaharreko beharretan oinarrituta, proposamenak aurrera ateratzeko. -Auzokide eta familien artean elkarezagutzeko eta bizikidetza lantzeko topagunak antolatu eta bultzatu. Goian proiektua aurrera eramateko, guztion parte hartzea ezinbestekoa da hortaz, elkar ezagutzera eta kontaktuan jartzera animatzen zaituztegu, elkarrekin disfrutatu eta ikasteko!

Lurralde esparru

Alde Zaharra

Jarduera esparrua

Aisialdia. Aniztasuna.

Azken eguneratzea 0000-00-00