elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

IMVG Hiri margotua

Eremua

Gizarte-ekintza

Helbidea

Puerto de Barazar 2, Vitoria-Gasteiz

Telefonoa

647629300

Boluntariotza

Bai

Deskribapen laburra

Deskribapena

Helburuak

Hiritarren parte-hartzea sustatzea

Bere helburua artelan publikoak ekoiztea da, artista profesionalen eta oro har gizartearen inplikazioarekin. Partaidetza-egitura handiaz, Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko fatxadetan hormirudiak sortu dira, eta sortuko dira, “lurraren arrasean” dagoen arte-areto bat eraikiz, non bideak eta emaitzak balio bera duten.

Artista eta sortzaileak bultzatu

IMVGk sortzaileak beren inguruan inplikatzera bultzatzen ditu, baita auzokideak eta interesatuak beren auzoa hobetu eta edertzen dituzten sorkuntzetan aktiboki parte hartzera ere.

Nola funtzionatzen dute lantegiek?

Iraupena

IMVGren muralismo lantegiek 2 alditan banatutako 6 asteko iraupena dute. Ekaina eta uztailean zehar egiten dira.

Diseinua

Lehen bi asteetan artistak parte-hartzaile guztiekin biltzen dira 2 orduko saioetan (19:00etatik 21:00etara) 3 arratsalde astean eta larunbateko goiza. Fase honetan ideien ekaitzak eragiten dira, eztabaidatu eta proposatzen da, marraztu eta konposatzen da… 2 asteen buruan taldeak hormirudiak izango duen eskalarazirriborroa sortuko du.

Ekoizpena

Artista zuzendariek, laguntzaileek eta brotxaren brigadek egunero 8 orduz jarduten dute zirriborroa hormara eramateko. Bolondres bakoitzak lan ordutegiaren barruan (goizez eta arratsaldez, eta larunbat goizez)ahal duen denbora parte hartzen du. Kontua ordutegi malgua sortzea da nahi duten guztiek parte hartzeko aukera eduki dezaten. Astean gutxienez 8 orduko konpromisoa eskatzen da, baina bolondres bakoitzak hobekien datorkionean margotu dezake, eta jakina, nahi beste denbora margo dezake eskatutako gutxiengotikharago..

Lantegia amaitzean…

Lantegia amaitzean inaugurazio bat egiten da: hiri eta auzo jai publiko bat

Bolondres guztiek jasotzen dute:

  • Parte-hartze agiria
  • Prozesuan zehar bildutako material grafikoa duen DVD bat
  • Eta gainera, IMVGren kamiseta bat!

Nahi al duzu parte hartu, babestu edota lagundu?

Parte hartzeko era asko dago, bai margotuz, bai babestuz, baita horma bat baduzu ere!

Azken eguneratzea 0000-00-00