elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Gaztearen txokoa #2 DEIALDIA

Ekimen honen helburua gure hiriko tokiko arteari leku egitea eta hura sustatzea da. Lehiaketa baten bidez hautatutako hiru artista gazteri «txokoa» izeneko erakusketa-areto txiki baten erabilera ematean datza, Gasteizko San Anton plazako 2. zenbakian dagoen Zas Kultur kultur gunean. Areto horretan, artistek beren esku-hartze artistikoak denbora jakin batez egiteko aukera izango dute.

Lehiaketa hau Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuari eta hark zuzendutako 2023. urterako gazteentzako proiektu eta zerbitzuetarako diru-laguntzei esker egin daiteke.

ZER DA GAZTEAREN TXOKOA?

Ekimen honen helburua gure hiriko tokiko arteari leku egitea eta hura sustatzea da. Lehiaketa baten bidez hautatutako hiru artista gazteri «txokoa» izeneko erakusketa-areto txiki baten erabilera ematean datza, Gasteizko San Anton plazako 2. zenbakian dagoen Zas Kultur kultur gunean. Areto horretan, artistek beren esku-hartze artistikoak denbora jakin batez egiteko aukera izango dute.

NORI DAGO ZUZENDUTA?

Gasteizen bizi, ikasten edo lan egiten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteei.

Banakako proposamenak edo taldekoak izan daitezke, baina talde bakoitzean gehienez bi pertsona egongo dira.

Hautatutako parte-hartzailei Gasteizen geratzea eskatzen zaie bere esku-hartze artistikoak bukatu arte.

LANEN KOPURUA ETA KALITATEA

Parte-hartzaile baikotzak gehienez bi proposamen aurkeztu ditzake lehiaketara.

Proposamen bakoitzak dokumentu batean azaldu beharko da (gehienez bi orrialde, PDF edo DOC formatuan). Bertan, gutxienez, hasierako ideia, bere garapena, gaia eta erabiliko diren euskarri artistikoak (eskultura, pintura, instalazioa, bideo-instalazioa, graffitia…) agertuko dira.

Parte-hartzaile bakoitzak bere proposamenarekin batera curriculum labur bat bidali behar du, baldin badauka, eta aurreko bi lanetako bi irudi eta haien azalpen labur bat (izenburua, teknika… jarriz) bidali beharko du. Hau guztia dokumentu batean egongo da bilduta (PDF edo DOC formatuan, gehienez bi orrialde).

AURKEZPENA

Aurreko bi fitxategiak posta elektronikoz bidaliko dira:
espaciozas@gmail.com helbidera (gehienez 5 MB bakoitza). Mezuaren «Gaia» atalean, «Gaztearen Txokoa deialdia» idatzi beharko da, eta mezuaren atalean honako hauek idatzi: 1) proposamenaren izenburua, 2) egilearen izena, 3) adina, 4) posta-helbidea eta 5) telefonoa. NANaren kopia ere erantsiko da.

JASOTZEKO EPEA

Irailaren 14tik urriaren 14ra arte, biak barne.

Epeak zein lehiaketaren oinarriak eta lotutako gainerako informazioa ZASeko webgunean (zaskultur.com) eta bere sare sozialetan argitaratu eta eguneratuko dira. Halaber, gazteentzako informazio guneetan ere iragarriko da, GIUB/OMIJen esaterako.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Hiru parte-hartzaile aukeratuko dira, bakoitza bere proposamenarekin. Esku-hartze artistikoak, garatzeko aukeratzen den bitartekoa edozein dela ere, «in situ» sortu beharko dira Zas Kultur Espazioan (San Anton plaza, 2. 01002 Vitoria-Gasteiz), irekiera-ordutegian: ostegunetan 19:30etik 21:00etara, ostiraletan 19:30etik 21:00etara, eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara.

Esku-hartze horiek lau astetan zehar egingo dira, parte-hartzaile bakoitzak erreserbatutako espazioa erabiltzeko esleitu zaion denboran. Espazioaren neurriak hauek dira: 2,70 metroko zabalera, 2,60 metroko luzera eta 2,20 metroko altuera. Astean ordu gehiago behar dituzten proposamenak aurkezten badira, Zas Kulturren taldeak bideragarritasuna aztertu ahal izango du. Hala ere, ez da onartuko in situ sortzea eskatzen ez duen proposamenik.

Hautatutako parte-hartzaileek Zas Kulturren sorkuntza-prozesuan egingo duten esku-hartze artistikoa azaltzeko konpromisoa hartuko dute.

ORDAINSARIAK ETA EKIPAMEN EKONOMIKOA

500 € 3 ordainsariak emango dira, bat parte-hartzaile eta esku-hartze bakoitzeko. Taldeen kasuan, bakoitza parte-hartzaile bakarra bezala hartuko dira. Proposamenaren garapenean erabilitako materialak parte-hartzaileek ordainduko dituzte.

EPAIMAHAIA ETA IRIZPIDEAK

ZAS Kultur Espazioko pertsonek 3 proposamen egokienak hautatuko dituzte. Adostasunez hartuko dute erabakia eta bere hautaketa apelaezina izango da.

Positiboki baloratuko dira bideragarritasun teknikoa zein ekonomia erakusten duten proposamenak, aurrekaririk ez dutenak, ahultasun egoeran dagoen publikoari zuzenduta daudenak edo emakumeen ahalduntzea sustatzen dutenak. Baita ere elkarlana edo euskeraren erabilera bultzatzen baldin badute.

Komisariotza ZAS Kulturren ardura izango da.

EPAIA

2023ko urriaren 19an argitaratuko da ZASeko webgunean. Horrez gain, ZASeko sare sozialetan jakinaraziko da eta aukeratutako partaideekin zuzeneko komunikazioa ezarriko d

Lehiaketari edo bere oinarriei buruzko edozein zalantza egonez gero, espaciozas@gmail.com helbide elektronikoari bideratu daiteke gaian “Gaztearen Txokoa” jarriz. Aurkeztutako proposamenek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. ZAS Kultur Espazioak eskura izango ditu haiek erabiltzeko eta erreproduzitzeko (helburu komertzialik gabe) beti egilearen izen-abizenak aipatuz.

Parte-hartzaile bakoitzak beste egileen soinu-banda, musika edo irudiak erabiltzeko baimenen erantzule izango da, baita Creative Commons edo antzeko fitzategiak erabiliz gero lizentzia zuzena aipatzeaz ere. Lanak sarean argitaratzeko eskalatuko dira. Parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar, baita epaimahaiaren erabakiak ere. Antolakuntzari dagokio oinarrietan jasota ez dagoen edozein gorabehera konpontzea.

Por Zas Kultur Espazioa el 2023-09-26