elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

DISLEXIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urriaren 8an, Dislexiaren eta Ikasteko Beste Zailtasun Espezifiko batzuen Nazioarteko Eguna izango da. Hainbat ekitaldi antolatu dira mundu osoan; Espainian turkesaz argiztatuko dira hainbat eraikin enblematiko, horien artean San Mames.

 

Urriaren 8an, Dislexiaren eta Ikasteko Beste Zailtasun Espezifiko batzuen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Aurten, San Mames (Bilbo) estadioa argiztatuko da dislexia eta ikasteko beste zailtasun espezifiko batzuk dituzten pertsonen taldea ikusarazteko.

Dislexia Euskadi Elkartea bertan egongo da 20:00etatik 20:30era, zabalgune nagusian.

Gasteizen ere ospatuko dugu Dislexiaren Nazioarteko Eguna, eta, egun horretan Salburua Gizarte Etxean emango den prestakuntza aprobetxatuz (hari buruzko informazio gehiago web honetako Agenda atalean aurkituko duzu), ikastaroaren amaieran (13:30) elkartuko gara parte hartzaileak eta nahi duten bazkide guztiak argazki bat egiteko, gero partekatuko duguna.

Bazkide guztiak eta lagundu nahi diguzuen guztiok animatu nahi zaituztegu gurekin elkartzera eta tarte hori partekatzera, agerian utziz asko garela kolektibo hori osatzen dugun pertsonak.
Zeuek ere argazkiak ateratzera eta elkartearekin partekatzera ere animatzen zaituztegu.

Por Dislexia Euskadi Elkartea el 2022-10-01