Bidaia hezigarrien bitartez gazteek etika eta giza eskubideei buruz ikastea da programaren helburua. 18-30 urte arteko unibertsitateko graduko edo lanbide heziketako ikasketak egiten dauden gazteentzako deialdia ireki da azaroan egingo diren bidaietarako.
Etikasi programa originalean, Belfastera joateko aukera eskaini genuen, baina pandemia egoerara egokitu behar izan dugunez, indarkeria eta giza eskubideen urraketagatik markatutako Euskadiko herri eta leku ezagunetara joateko bidaia hezitzaileak prestatu ditugu:
Era berean, bidaiara joan aurretik formakuntza bat jasoko dute ikasleek, eta bidaia ostean itxiera saioa egingo dugu.
Zabaldu berri dugun deialdia urriak 1 arte egongo da irekia eta xehetasun guztiak hemen bildu ditugu.
Parte hartzeko honako dokumentazioa bidali behar da bakea@egk.eus helbidera urriaren 8rako:
Edozein zalantza izanez gero, idatzi bakea@egk.eus helbidera edo deitu 688 737 097 telefonora (Ainhoa).