elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

“BEHARRA DAUKAT! – ¡LO NECESITO YA!”

“BEHARRA DAUKAT! – ¡LO NECESITO YA!” egitasmoa kutsakorra ez den osasun-arazoa edukita, komuna presaz erabili behar duten pertsonentzat pentsatua dago. Gaixo hauen arazorik larrienetarikoa eta benetan arduratzen duena, etengabe eta batzuetan ustekabean, komunera joan beharra da.

www.accualava.org

Nori zuzendutako ekimena da hau?

Kutsagarria ez den osasun arazoren batek eragindako komunera joateko premia larria izaten duten pertsonei: hesteetako hanturazko gaitzen bat dutenei (Crohnen gaitza eta Kolitis Ultzerosoa), dena delakoarengatik ostomizatuta dauden pazienteei, erabat edo partzialki kolektomizatuta daudenei eta ondesteko minbizia, kolon narritakorra eta abar dutenei.

Parte hartzen duen establezimenduari honako hauek emango zaizkio:

  • “BEHARRA DAUKAT!” eranskailuak, sarreran edo erakusleihoan ipini ditzaten. Horrela, pazienteek jakingo dute zeintzuk hartzen duten parte.
  • “BEHARRA DAUKAT!” ekimenari buruzko liburuxka batzuk, paziente zein gizartearentzako informazioarekin, bezeroen artean banatu ahal izateko.

Parte hartzen duen establezimenduari honako hau eskainiko zaio:

  • “BEHARRA DAUKAT!” ekimenean parte hartzen duten establezimenduen zerrendan agertzeko aukera.
  • “BEHARRA DAUKAT!” APP-an agertzeko aukera (eskuko telefonoetarako aplikazioan)
  • “BEHARRA DAUKAT!” webgunean agertzeko aukera.
  • Ekimenarekin lotutako albiste guztietan agertzeko aukera, ACCU elkartearen webgunean eta dagokion ACCU elkarteko sare sozial guztietan agertzeko aukera.
Por ACCU ARABA el 2019-02-27