elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Ekofeminismoari buruzko topaketa eta ikastaro bat SETEMEn Balio Faktorian

Urrian sistema kapitalistaren engranajeen berrikuspena egin nahi dugu, aztertuz nola eragiten dien gure planetari nahiz bertan bizi garenon bizitza eta harremanei sistema horrek bultzatzen duen kontsumoak. Horretarako, ikaskuntza-dinamika bat proposatzen dugu, topaketa-elkarrizketa baten bidez urriaren 18an, eta ikastaro batekin, hilaren 26an eta 27an –ostirala eta larunbata–.

Sarrera libreko “Feminismoak eta ekologismoak: ezinbesteko aliantza” elkarrizketan, gurekin izango ditugu Ivonne Yanez –biologoa eta ekologista, 30 urtetik hona Ekuadorren naturaren defentsan diharduena, Acción Ecológica antolakundean– eta Leire Urkidi –Ingurumen Zientzietan doktorea, Latinoamerikan meatzaritzan eta ekologian, besteak beste, aritua–. Ekitaldi hori urriaren 18an izango da –osteguna– 19:00etan, Montehermoso jauregiko Ortuño aretoan (Vitoria-Gasteiz).

“Ekofeminismoa eta desazkundea” ikastaroan, Nerea Ramírez Ingurumen Zientzietan lizentziadun eta Cyclos kooperatibako bazkide fundatzaileak ibilbide historiko baten zehar gidatuko gaitu, egungo ekonomia-sistemaren sorrera eta garapena zein gure bizitzetan dituen ondorio negatiboak erakutsiz. Azkenean, sistema hori geldiarazteko eta atzerarazteko bideak eta alternatibak proposatuko ditu.

Nerea Ramírezek ukituko dituen gaien artean, baditugu, besteak beste, narriadura ekosozialaren sustrai ekonomikoen ardatza eta jasangaiztasuna betikotzen dituzten oinarri kulturalen ardatza. Lantegi honetarako, aurrez izena eman behar da; hilaren 26an, ostirala, bilduko gara, 16:00etatik 20:00etara, bai eta 27an ere, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, Simone Beauvoir elkarte-etxeko erabilera askoko aretoan (Vitoria-Gasteiz).

Ez ahaztu errealitatea eraldatzea posible dela, eta horretarako ezinbestekoa dela prestakuntza jaso dezagun. Horregatik, hemen duzu Balio Faktoriaren programazioa, topaketaz, ikastaroz eta lantegiz betea udazken-neguetarako.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-10-09