elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Hamaika Begirada Kon-gresuak badu bere programa!

Hamaika Begirada Kon-gresuaren egitaraua ezagutzera eman ahal dugu dagoeneko! Jardunaldiak urriaren 19an eta 20an Gasteizko Goiuri Jauregian burutuko dira. Errealitate anitzak islatuko dira bertan, izan ere, kongresuan parte hartuko duten pertsonak eta erakundeak Euskal Herritik, Estatutik eta Latinoamerikatik etorriko dira. Klikatu HEMEN egitaraua ikusteko.

Kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren esparruen esperientzia eraldatzaileak aurkeztuko dituzte. Kon-gresuan beren ideiak jasoko dira eta bertaratuko direnen artean berdintasun erreal baterantz zuzendutako proposamen feministak eraikiko dira. Proposamen horiek kongresuaren hiru ardatzen ingurukoak izango dira:

  • Bidezko merkataritza, elikadura-burujabetza, eta sexu- eta genero-aniztasunak
  • Antolakuntza-prozesu ez-heteropatriarkalak
  • Ekonomia sozial eta solidarioan estalita ez dauden espazioak begirada feminista gehitzeko

 

Beharrezkoa da izena ematea formulario HONETAN!

Ekimen gehiago ezagutuko ditugu esperientzien azokan, non zure parte hartzea ezinbestekoa den. Aipatutako hiru ardatzekin zerikusia duen esperientzia feminista baten berri duzu? Bidaliguzu informazioa!

Por SETEM Hego Haizea el 2017-10-03