elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Eraldatzaileak diren kontsumo alternatibak ezagutzeko topaketa

Datorren maiatzaren 20an "Ekonomia solidario eta kontsumoari buruzko beste begiradak. Tokian tokiko praktika eraldatzaileak eraikitzen" topaketara etortzera animatu nahi zaitugu. Horri esker mundu bidezkoago eta jasangarriago posible egiten duten hainbat tokiko ekimen gertutik ezagutuko ditugu.

Topaketa 'Konstumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea' online ikastaroaren bukaera da, eta ondoko partehartzaileak izango ditu:

  • FIARE Banka Etikoa: banka etikoa zertan datzan azalduko digute, ohiko bankaren alternatiba bezala.
  • EKILIKUA: jolas kooperatiboak eta jostailu hezitzaileak, balioetan heztea modu hurbileko eta positibo batean lantzen dutenak eta modu jasangarrian ekoitzitakoak.
  • AITOR BASTARRIKA: gure inguruneko landareak eta haien hondakinak erabiltzen ditu ehun naturalak tindatzeko.
  • LAKARI: kontsumo-eredu jasangarria, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasuntsua sustatzea helburu duen erosketa-, aholkularitza- eta heziketa-gune kooperatiboa da.


Jardunaldia Equipare koop. elk. txikiak dinamizatuko du. Gasteizko Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean izango da. Izen-ematea doakoa eta irekia izango da, baina beharrezkoa da izena ematea ESTEKA HONETAN. Zalantzaren bat izanez gero, formacion.euskadi@setem.org helbidera idatzi edo 945120746 zenbakira deitu ahal duzu.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-05-11