elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

HAR EMAN proiektua: gizarteratzearen sustapena helburu

HAR EMAN proiektua Vitoria-Gasteizen sortutako herri-ekimena da. Proiektuak muina du bizipen desberdinak dituzten herritar talde batek adostutako egitasmo bat: erakustea, ezaguera eta teknologia erabiliz, elkarbizitzak eta horrek gerora berekin dakarren adimen-desgaitasuna duten pertsonak onartzeak gizarteari baloreetako aberastasuna dakarkiotela. Hala ere, nahi hori garatzeko erreminten ezaren aurrean, HAR EMAN sortu da baliabide bat izateko asmoz.

Helburuak

Jasotzea adimen-desgaitasuna duten pertsonekin partekatutako esperientziak hainbat arlotan, hala nola, hezkuntzan, lanean edo eremu soziokulturalean. Esperientzia horiek erakutsiko dute elkarbizitzak sortzen dituen emozioak, sentimenduak eta ongizatea.

 

Norentzat

Sentsazio horiek erakustean HAR EMANeko webgunean (www.har-eman.org) lortzen da islatzea errealitate bat, bideratu behar dena eta erantzunak jaso behar dituena erakunde eta herri ekimenen bidez. Hartara, “kota zeroko” gune inklusiboak sortzea lortuko da, non norbanako sozial guztien gaitasunek lekua izango duten eskubide-subjektu garen aldetik, eta finean, har(tu)-eman horrek sortuko duen elkarren aberastasuna.

 

Asetzen dituen beharrak

Gizarteratzea pertsona guztion eskubideak egikaritzea da, pertsonak izan bagarelako, norberaren ezaugarriak edo egoera gora-behera, tamalez, gaur egungo gizartean hori ez da agerian jartzen.

 

Teknologiak

HAR EMANek uste osoa du teknologia erabili behar dela irizpide instrumentalez ez ezik, irizpide komunikatiboz ere, benetan lagungarria izango delakoan aurrerapen sozial solidarioa lortzeko. Hitz lauak erabiliz: “ONENA erabiltzen dut GEHIEN behar duenaren alde”.

 

Teknologiak ahalbidetzen ditu IKT baliabideak erabiltzea zabalpen-lanak, emaitzen azterketa eta etengabeko hobetze eta berritze teknikak abian jartzeko. Horiek guztiak funtsezkoak dira sortzeko talde-kontzientzia DESBERDINTASUNA onartze aldera.

 

Teknologia horien garapena etengabeko bilakaeran dago eta finantziazioa behar du. Hori dela eta, HAR EMANek finantziazioa lortu nahi du arlo pribatuko korporazio erantzukizun sozialen estrategien baitan. Hartara, jardunbide honekin bat datozenei aurkeztuko die bere burua intereseko talde moduan, baita bere burua eskainiko ere, enpresa- eta erakunde-konpromisoak bete ahal izateko subjektu moduan.

 

Beste erakunde batzuekiko elkarlana

HAR EMAN-en helburua ez da pertsonak artatzea, baizik eta sortzea ideiak eta lan eta giza arloetan pertsonak gizarteratzeko inguruneak. Hartara, arloko elkarteek aukera izango dute HAR EMAN EHU-UPVeko hainbat talderekin batera garatzen ari den gizarteratzea helburu duten praktika onen irizpideak aplikatzeko.

 

Lorpenak

Vitoria-Gasteizen HAR EMAN proiektuaren aurkezpena erakundeei zein herritarrei.

Elkarlana honako hauekin: DOWN España –Gaztedi Rugby Taldea – GUREAK taldea – Vitoria-Gasteizko Udala / Arabako Foru Aldundia.

www.har-eman.org webgunea sustatzeko egitura sortzea

Por HAR EMAN proiektua: gizarteratzearen sustapena helburu el 2015-11-26