elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

DOWN ARABA – ISABEL ORBE

Down Araba Isabel Orbe elkarteak helburu du Down sindromea duten pertsonen bizimoduaren kalitatea eta baldintzak hobetzea euren bizitzan zehar, baita lortzea ahalik eta autonomia eta independentzia mailarik altuena ere.

Guraso talde batek elkartea sortu zuen 1995ean, seme-alaben gizarte-integrazioagatik kezkatuta. Ordutik hona eraldaketa handia izan da, bazkide kopurua asko hazi da eta jarduera asko antolatu dira Down sindromea duten pertsonentzat, euren familientzat eta gizarte osoarentzat. Azken aldaketa handia egoitza berrira joatea izan da, Ariznabarra auzoko Lantarongo gazteluaren kalera, hain zuzen ere.

Nahiz eta Down Araba - Isabel Orbe Elkartea-k bere lekutxoa izan Arabako gizartean, ez dira gutxi bere inguruan sortzen diren zalantzak eta bitxikeriak. Hartara, askotan galdetzen digute gure izenaren nondik-norakoa. Zergatik Isabel Orbe? Isabel Orbe Garay andrea gasteiztarra zen, psikiatrian doktorea eta ibilbide profesional bikaina izan zuena. Gizartearekin zuen konpromisoak eraman zuen Legebiltzarrean aulki bat hartzera 1987tik 1994ra, horri esker pertsona desgaituen alde lan egitea ahalbideratu zuen. Era berean, elkartzeko beharraren kontzientzia piztu zuen guregan, eta hortik gure elkartearen sorrera. Horrexegatik, gure omenaldirik handiena da bere izena hartzea gure elkartearentzat.

Elkartearen inguruan jakin-mina sortzen duen beste kontu bat logotipoa izaten da, hau da, nondik datorren Down hitzaren “o” hori aurpegi irribarretsua. Jende gutxik daki hori ez zela elkartearen jatorrizko logotipoa; izan ere, sortu zen Down sindromea lantzen duten elkarteen estatu bateratzeak gauzatzen duen “Down Espainia”-n. Hori osatzen duten elkarte guztiek logotipo berbera dute, eta Isabel Orbe kidea da 2002. urtetik.

Elkarteak garatzen dituen jarduerek elkartearen helburuak dituzte ardatz; beti ere, autonomia eta bizimodu independentea lortzeko mailarik altuenak sustatuz. Programetan batzuk gailentzen dira, hala nola, Enebizia programa, Down sindromea duten pertsonentzako entrenamendua bizimodu independentea lortzeko helburu. Bestalde, aipagarriak dira Laneratze Aurretiko Formazio programa, Aholkularitza Psikologikoa eta Gizarte Elkarrekintza suspertzeko programa, besteak beste. Halaber, familientzako ekintzak egiten dira, esate baterako, Familia Eskola, Elkarri Laguntzeko Guraso taldeak eta herritarrek kontzientzia harrarazteko jarduerak. Ekintzarik berriena errugbi talde inklusibo bat sortzea da Gaztedi Errugbi taldearekin batera.

Inportantea da jakitea elkarteak diziplina askotariko profesionalen taldea duela. Eurek egindako lanari gehitu behar zaio elkartean egunez eguneko bazkideen laguntza eta lana eta gure jarduerei denbora musutruk eskaintzen dien boluntario talde handi batena.

Por Down Araba Isabel Orbe el 2014-03-03