elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

"Pysanka" sormen tailerra

Jarduera

Besterik

Non

Centro Ucraniano en Vitoria-Gasteiz

Ordutegia

11:00-13:00 h

Prezioa

Gratis

2023ko azaroaren 26an, igandean, 11:00etan, "Pysanka" bigarren sormen tailerra antolatuko dugu Ukrainako Zentroan (Itziar Elkarte-Etxean). Tailer hau gure arte eta lanbide ukrainarrei buruzko jardueretako bat da, eta Vital Fundazioaren finantza-laguntzari esker egiteko aukera dugu. Mykhailo Korostynskyi maisu trebearen gidaritzapean, arrautzak hainbat teknikarekin apaintzen ikasiko dugu, argizaria eta pintura bereziak erabiliz.

Paskuan arrautzak koloreztatzeko ohitura dute zenbait herrik. Ukrainan tradizio horri Pysanka deitzen zaio. Ukrainako herri-pinturaren antzinako forma da, eta, haren bidez, gure arbasoek beren nahiak eta fedea irudikatzen zituzten. Ukrainako tradizioan Paskuako arrautzak egiteak esanahi sakratu sakona zuen, eta eguneroko bizitzaren eta zeremonien parte zen. Pysanka sortzeko eta apaintzeko artea gaur arte gorde da Ukrainan, eta gaur egungo kulturaren funtsezko zati bat da, bereziki, preserbazioaren  esparruan eta ondare kulturalaren garapenean.

Ukrainan, Pysanka Pinturaren Museoa dugu (1987an inauguratu zen), Pysanka Museoa ere deitzen zaiona. Museo hori munduan mota horretako museo bakarra da, eta Kolomyia hirian dago, Ivano-Frankivsk eskualdean.

Tailer honetan parte hartzera eta Pysankaren arte ukrainarra ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Gehienez ere 15 lagunek har dezakete parte. Adina: 16 urtetik aurrera. Erregistratu estekan eta posta elektronikoz jasoko duzu baieztapena. Etorriko zarelakoan.

Inskripzioak: https://tinyurl.com/mp6k9d2d

Ezagutu Ukrainako arrautzak apaintzeko artea!

Asociación Socio-Cultural y de Cooperación al Desarrollo UCRANIA-EUSKADI, https://ucraniaeuskadi.com/

Por Asociación Ucrania-Euskadi el 2023-11-21
Lizentzia Kontaktua