elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

La reacción patriarcal: machosfera, masculinismo y ultraderecha

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

18:30

Hitzaldi honetan, ekosistema patriarkalean barreiatuko gara, ekosistema hori mapatzeko, karakterizatzeko eta ultraeskuinak gora egitea ekarri duen osagai erabakigarritzat jotzeko. ‘Matxosfera’ deiturikoa askotariko aktoreen sare bat da, non misoginia eta androzentrismoa araua baitira, non gizonak zapalduta daudela baieztatzen baita eta genero maskulinoaren zoritxar guztien errua feminismoari (eta emakumeei) egozten baitzaio, egiturazko edozein irakurketa lausotzearekin batera.

Magma horretan barreiatzea eta arrakalak identifikatzea ezinbestekoa da orainaldiko erronka politikoak feminismotik pentsatzeko.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Izen-ematea

Hizlaria: Marta Cabezas Fernández, Gizarte Antropologiako doktorea eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko ohorezko irakaslea La Laboratoria - Ikerketa Feministarako Guneak babesten duen ‘Erantzun patriarkala’ ikerketa-taldeko kidea da.

Dinamitzailea: Miren Ortubay Fuentes, Maria de Maeztu Forum Feministako kidea

Laguntzailea: Maria de Maeztu Forum Feminista

Hizkuntza: Gaztelania

Hitzaldia www.vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean webgunean zuzenean ikus daiteke.

Por Sorginenea Gazteizko Emakumeen Etxe Elkartea el 2022-11-02
Lizentzia Kontaktua