elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

Jarduera

Jaiak

Ordutegia

11:00etatik 20:00etara

Prezioa

Librea

Datorren maiatzaren 14an Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egingo du Vitoria-Gasteizek. Horretarako, Gasteizko herritar guztiei zabalik egongo diren hainbat jarduera antolatu dira Foruen Plazan, 11:00etatik 20:00etara.

Jardunaldiari hasiera emateko, kontsumo-alternatiben feria irekiko da. Askotariko gaiak jorratuko dituzten standak izango ditu, besteak beste, banka etikoa, energia berriztagarriaren kontsumoa, energia berriztagarrietan oinarritutako jokoak, artisautza, bigarren eskuko arropa, elikadura ekologikoa, telefonia eta Internet eta banaketa iraunkorreko kooperatiba.

Ospakizun honetan, ‘Teatro sobre ruedas’ konpainiak publiko guztiarentzat dituen mikroteatroak nabarmenduko dira. 15 minutuko emanaldiak egingo dituzte etengabe, 12:00etatik 14:00etara eta ondoren, 17:30etik 19:00etara.

Jarduera gehiago ere izango dira egunean zehar, hala nola haurrentzako tailerrak, graffiti tailerra (Fill In Culture taldearekin batera) eta Machinesen kontzertu bat (19:00etan). Gainera, egun osoan zehar, bidezko merkataritzako janaria eta edaria dastatzeko aukera egongo da.

Jarduera hauek Zentzuzek antolatzen ditu, Vitoria-Gasteizko bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sarea, SETEM, Medicusmundi Araba, Bide Bidean eta Mugarik Gabe, Manos Unidas eta Oxfam Intermonek osatzen dutena. Gasteizko Udalak finantzatzen du, Lankidetza Zerbitzuaren bidez, eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Por Zentzuz Kontsumitu el 2022-05-02
Lizentzia Kontaktua