elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Mari eta gaileta fabrika

Actividad

Cine/Teatro

Horario

12:00

Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz. Gozoki gozo horiekin etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Alabaina, gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera.

 

Hamaika zaporetako gaileta-kutxa irekitzen dugunean, badakigu barruan gure gogokoak topatuko ditugula, baina baita jan nahi ez ditugunak hortxe egongo direla ere; hau da, beste norbait etorri eta kutxa irekitzen duen arte usteltzen direnak.

Berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten duen antzezlana dugu "Mari eta gaileta fabrika", eta familia osoari zuzenduta dago.       

Hartzaileak: 8 eta 14 urte bitarteko gazteak.

Antzezleak: Ainhoa Artetxe, Nagore González, Itxaso Paia (Eidabe).

Hizkuntza: Euskara.

Gonbidapenak hemen: https://labur.eus/uTVCf

       

Por Portal Asociativo el 17-03-2022
Licencia Contacto