elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Heriotza Duina eta Ilustratua

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Sala de exposiciones

Ordutegia

8:15-21:00

Prezioa

Sarrera librea

Kataluniako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteak (DMD-Cat) zenbait artista gazte gonbidatu ditu, heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dezaten.

Ilustrazio sorta hautatu honen bidez urrats bat gehiago egin nahi dugu HERIOTZAREN tabua desmitifikatzen. Gure aburuz, gure kultura n sarritan hain isildua izan den hitz hau BIZITZA hitza bezain garrantzitsua da.

Sentimenduak adierazteko bide den aldetik, heriotzaren gaia adierazten den irudi estereotipatua aldatzen lagundu dezake arteak. Bilduma honetako artistek altruismoz lagundu dute proiektu honetan, horietako bakoitzak heriotza duinaz duen ikuspegi erabat asketik abiatuta, eta, betiere, euskarri eta formatu berbera errespetatuz.

Erakusketa proiektu are zabalago baten zatia da, zeinaren xedea heriotzari buruz solas egiteari ateak irekitzea baita. Izan ere, oraindik orain, gai tabua da gure gizartean.

Lasaitasunez hitz egin behar dugu heriotzaz, patxadaz: zer da, gutako bakoitzarentzat, heriotza duina, zer nahi genuke bizitzaren amaierako unean, nola gustatuko litzaiguke hiltzea, eta nola ez…

DMD-DHE elkartetik lekua eta denbora-tartea eskaini nahi dizuegu horretaz mintzatzeko.

Ilustratzaile hauek egin diguten oparia, –bakoitzak heriotza adierazteko duen eite berezieta beretik abiatuta– oso aitzakia ona da solasari ekiteko.

Por DMD-DHE ( Duintasunez Hiltzeko Eskubidea el 2021-11-03
Lizentzia Kontaktua