Kirola
Dohainik
"Eman minutu 1" lehiaketaren 12. edizioak 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzeari buruz kontzientziatu nahi du.
2010ean UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak martxan jarri zuen “Eman minutu 1” ikus-entzunezko lanen lehiaketa. Honen helburua, mundu mailan giza eskubideekin zerikusia duten arazoei buruz gizartea sentikor bihurtzea eta kontzientzia zabaltzea da.
Edizio bakoitzean, lehiaketak gai desberdin batean jartzen du arreta.
2021ean, 12. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 BIZITZAren alde” izena hartzen du eta 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) betetzeari buruz kontzientziatuko du.
Informazio gehiago: https://dame1minutode.org/eu/