elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Erbestea ezagutu genuen, babesleku al gara? Bidaia bat Mexikon eta Euskal Herrian zehar

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Bilbao

Ordutegia

9:00etatik 18:00etara.

CEAR-Euskaditik Erbestea ezagutu genuen, babesleku al gara? Bidaia Mexikon eta Euskal Herrian zehar mintegira gonbidatzen zaituztegu, Bilboko Bizkaia Aretoan, urriaren 7an, 9:00etatik 18:00etara.

 

Mintegi honetan bi pasabide eta harrera gune jorratuko ditugu bi une historikotan: Euskal Herriak gerra garaian eta lehen frankismoan bizitako esperientzia eta gaur egun Euskal Herria eta Mexiko zeharkatzen dituztenek indarkeriarik gabeko bizitza baten bila bizi dutena elkarrizketan jarri nahi ditugu. Euskal Herriko eta Mexikoko kolektiboen eskutik egingo dugu, hala nola Caravana de Madres Centroamericanas, Etorkinekin, Intxorta 1937, Irungo Harrera Sarea, eta erbesteratutako eta errefuxiatutako emakume batzuk. Programa osoa atxikitzen dugu.

 

Mintegian izena emateko, bete galdetegi hau

 

Aurrez aurre parte hartzerik ez baduzu, ekitaldia streaming bidez jarraitzera gonbidatzen zaitugu gure Facebooken (https://www.facebook.com/CEAReuskadi)

 

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, honako helbide honetara idatz dezakezu: incidencia@cear-euskadi.org

Por Zehar el 2021-09-08
Lizentzia Kontaktua