elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Elkarteentzako Online topaketa

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

10:30 - 12:30

Prezioa

Inscripción: gratuita previa inscripción. Una vez realizada tu inscripción recib

HEIk gure hiriko elkarteekin elkarlanean aritu nahi du, elkarlanerako eta harremanetarako espazio bat eskaintzeko eta Gasteizko bizitzan presentzia handiagoa izan dezaten. Orain arte, HEI ELKARTEAK izeneko ildoan, eskolak elkarteen egunerokotasuna errazteko zenbait prestakuntza jarri ditu martxan, kudeaketarekin, komunikazioarekin, legegintza-berrikuntzekin eta abarrekin zerikusia duten gaietan. Kasu askotan, elkarteek beraiek eskaini dizkiete prestakuntza horiek beste elkarte batzuei (SECOT, Saregune, etab.).

Orain online topaketa bat planteatzen dizuegu. Jakin nahi dugu nola HEIk jarrai dezakeen laguntzen prestakuntza-arloan, eta zuek nola parte har dezakezuen HEIprograman, laguntzaile gisa. Topaketa honetan, guztion artean lankidetza-ildoak aurkitu nahi ditugu, gure udalerriko herritarren parte-hartzea hobetzeko eta zuen erakundearen helburuarekin bat egiteko.

Lantzeko gaiak:

Ekarteekin parte-hartze aktiboagoa planteatu nahi dugu eta HEI programaren jardueretan ikusgarritasuna eman nahi diegu hiru arlo hauetatik:

  • Prestakuntza: lankidetzarako ildoak bilatzea, prestakuntza, hitzaldi eta tailerren bidez, herritarrentzat interesgarriak diren hainbat gairi buruz.
  • Zabaltzea: HEIren jardueren berri ematea elkarteko kideei eta sareei, jendea eskolan parte hartzera animatzeko.
  • Eskariaren araberako jarduerak: elkarteen prestakuntza-beharrak ezagutzea, haientzat interesgarriak diren tailerrak edo hitzaldiak planteatzeko.
  • Bideo labur pedagogikoak: elkartearekin zerikusia duen gai bati buruzko bideo labur bat (2-3 min) egiteko aukera ematea, HEI eskolaren laguntzaz, beren jarduera ezagutarazteko.
Por Herritartasunerako eskola Irekia - HEI el 2020-04-30
Lizentzia Kontaktua