elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

VITORIA-GASTEIZko HERRI-KONTSULTArako JARDUNALDIetarako GONBIDAPENA

Jarduera

Kirola

Ordutegia

AZAROAK 22, OSTIRALA 19:00 – 21:00 INFORMAZIO-SAIOA EZTABAIDA ETA AZALPENA ;AZA

Horretarako topaketa-, hartu-eman-, eztabaidatze- eta erabakitze-jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu. Egunak izango dira hilak 22a eta 23a, Ibaiondo Gizarte Etxean; aukeratu ditugu egun hauek azaroaren 24a delako alkateak kontsultarako jarritako eguna, baina, dakigunez, aurten ere ez da berriro ospatuko.

Gasteizen Herri-Kontsultako udal-araudia egon badago; gainera alkateak urtero gordetzen du data bat kontsulta bat egin ahal izateko; hala eta guztiz ere, ez da inoiz kontsulta bat ere praktikan jarri, ez era instituzionalaren bidez –duela gutxi udalbatzak uko egin zion Bildu taldeak aurkeztutako proposamenari–, ezta herri-ekimenaren bidez ere.

   Hori dela eta, Munizipalistok Elkartearen ustez bada garaia Gasteizen lehenengo Herri-Kontsulta bat aurrera eramateko, hiritarron partaidetza-eskubideen tresna demokratikoa delako, Udalerrian gertatzen ari diren edo gerta litezkeen eztabaidatzeko gaiei buruz erabaki ahal izateko. 

   Uste dugu, halaber, Kontsultako arloa eta galdera zehatza udalerriko elkarte, plataforma, gizarte-mugimendu eta hiritarren artean, baita Udalarekin ere, eztabaidatu eta aukeratu behar dugula elkarlaneko era demokratikoan. Beraz, pentsatu dugu beharrezkoa dela guztion arteko topaketa bat antolatzea erabakiak hartzeko.

   Horretarako topaketa-, hartu-eman-, eztabaidatze- eta erabakitze-jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu. Egunak izango dira hilak 22a eta 23a, Ibaiondo Gizarte Etxean; aukeratu ditugu egun hauek azaroaren 24a delako alkateak kontsultarako jarritako eguna, baina, dakigunez, aurten ere ez da berriro ospatuko. Hona hemen gure proposamena:

AZAROAK 22,  OSTIRALA

18:45 PARTE-HARTZAILEEN HARRERA

19:00 – 20:30 INFORMAZIO-SAIOA eta EZTABAIDA

             GURE INGURUKO HERRI-KONTSULTEN EKIMEN eta PLATAFORMEN MAHAINGURUA

20:30-21:00  INFORMAZIO-SAIOA eta AZALPENA

              VITORIA-GASTEIZen HERRI-KONTSULTA BAT EGITEKO BALDINTZAK eta ARAUDIA

 

AZAROAK 23, LARUNBATA

9:00 -10:30   KONTSULTAko GAIA AUKERATZEKO TAILERRAK

10:30-11:00  BATERATZE-LANA eta KONTSULTAko GAIA ERABAKI

11:00-11:30  ATSEDENA

11:30-13:00  KONTSULTAko GALDERA AUKERATZEKO TAILERRAK

13:00-13:30  BATERATZE-LANA eta KONTSULTAko GALDERA ERABAKI

 

GALDERA BAT DAGO AIREAN!

ZUEN PARTE-HARTZEA GARRANTZITSUA DA GASTEIZ  PARTIZIPATIBOAGOA eta DEMOKRATIKOAGOA IZAN DADIN

Por Munizipalistok el 2019-11-08
Lizentzia Kontaktua