elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Jardunaldia: Berdea eta morea komunikazioan. Komunikazioa garapen jasangarrirako eta gizartea eraldatzeko

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

9:30 - 14:30

Prezioa

dohainik

Jardunaldi hau espazio teoriko-praktiko gisa proposatzen dugu, garapen jasangarrian eta gizarte-eraldaketan diharduten pertsonei, komunikazioaren arloan dihardutenei nahiz gaiaren inguruan interesa duen edonori bideratua.

Komunikatzea ez da soilik informazioa ematea, baliabide gakoa da garapen jasangarrirako eta gizartea eraldatzeko. Gai hauei buruzko informazio-iturri nagusia, oraindik ere, ohiko hedabideak dira (telebista, irratia, prentsa...). Horien helmena ikaragarria da, baina, maiz, ez dute garapenari eta gizartea eraldatzeko heziketari buruzko behar besteko prestakuntzarik eta kontzientziarik.
Paradigma jasangarri eta feminista bat eraikitzen lanean dihardugunok askotan zailtasunak izaten ditugu gure mezuak argi eta eraginkorki helaraztea lortzeko.

 Edukiak:

  1. Komunikabideek garapenean eta Agenda 2030ean izan dezaketen papera
  2. Hedabideak: aldaketarako subjektuak
  3. Generoa komunikazioa, garapen jasangarriari begira
  4. Gizarte zibila aktibatzea
  5. Komunikazio eraginkor eta eraldatzaile baterako estrategiak eta tresnak

 

Lekua: Artium, Vitoria-Gasteiz

Eguna:  2019ko maiatzaren 21a, asteartea

Programa:

9:30 – 9:45
Izen-ematea eta ongietorria.

9:45-10:00
Jardunaldiaren irekiera eta sarrera, AFAren eta UNESCO Etxearen eskutik.

10:00–11:15      
Komunikazioak garapen jasangarrirako eta gizarte eraldaketarako duen garrantzia. Hedabideen papera. Agenda 2030aren kasua.
Alejandra Agudo, 2030 gaian aditua den kazetaria, El País-Planeta Futuro atalean lan egiten duena.

11:15 – 11:45     Atsedena - kafea

11:45-12:45       
Nola komunikatzen dugu genero-ekitatea?.
Irantzu Varela, kazetaria eta militante feminista

12.45 -14.15      
Lantegi praktikoa: komunikazio eraginkorra eta eraldatzailea, gizarte zibila aktibatzeko.
Kane herritarra

14:15-14:30        Jardunaldiaren amaiera

 

Sarrera librea. Mesedez, baieztatu etorriko zaren, esteka honetan:

Izen-ematea

 

Argibide gehiago:
Amancay Villalba
945 264 196 | 94 427 64 32
a.villalba@unescoetxea.org

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2019-05-09
Lizentzia Kontaktua