elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Nola egin aurrera pertsonen eta planetaren zerbitzura egongo den ekonomia baterantz?

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

9:00 - 14:00

Ekonomia berriak egungo eredu ekonomikoa eraldatzeko eta pertsonen eta planetaren zerbitzura jartzeko ahalmena dutela erakusten ari dira mundu osoan.

Eredu ekonomiko berri batera aldatzeko trantsizioa bizitzen ari gara, eta Europan une hau aukeratzat jotzen da. Brusela ekonomia berrien aldeko apustua egiten ari da, hainbat joera ekonomikoren katalizatzaileak diren aldetik: ekonomia zirkularra, guztien ongiaren ekonomia, kolaborazioarena, soziala, solidarioa, blue deritzona, finantza etikoak...; elkarguneak bilatzea eta elkarrekin eredu ekonomiko alternatibo baten alde lan egitea da helburua.

Programa

  • 09:00. Jardunaldiaren inaugurazioa.
  • 09:10. Zertarako ezagutu eta aplikatu behar ditu nire antolakundeak ekonomia berrien proposamenak?
    Diego Isabel la Moneda. NESI (ekonomia berriak eta berrikuntza soziala) foroaren zuzendaria. Global Hub for the Common Good fundazioaren sortzaileetako bat.
  • 09:50. Ekonomia berriak eta iraunkortasuna: egungo sistema ekonomikoa eraldatzen ari diren eredu ekonomikoak
    Daniel Truran. ebbf-ren zuzendari nagusia. B Corp-en enbaxadorea. Irakaslea negozio eskoletan. Impact Hub Madrid-en fundatzaileetako bat.
  • 10:30. Biren arteko elkarrizketa: mundua 10 urte barru
    Parte-hartzaileak: Daniel Truran eta Diego Isabel la Moneda.
    Dinamizatzailea: Aitor Buendia. Kazetaria.
  • 11:00. Atsedenaldia - Kafea.
  • 11.20 Esperientzia-panela: Ingurunea eraldatzen duten enpresak.
    • Skunkfunk. Modan txertatutako iraunkortasuna.
      Mikel Feijoo Elzo. Fundatzailea eta lehendakaria.
    • A&B, Laboratorio de Biotecnología. Pertsonen jardun ona.
      Isabel Acevedo Ramírez de la Peciña. Produktuaren zaintzaren eta laneko arriskuen prebentzioren arduraduna I+G+b atalean.
    • Fairphone, aldaketa zure eskuetan. Nola sortu eragin positiboa telefonoak fabrikatu, erabili eta birziklatzeko moduan.
      Iratxe Acha Gamboa eta Diego Casado Mansilla. Fairphone komunitatea.
  • 12:20. Lauren arteko solasaldia: bankuekin bankuez hitz egingo dugu, etorkizun iraunkorrago batez.
    Zenbait finantza-erakundek bankuei buruz duten ikuspegia azalduko digute, eta horiek pertsonen eta planetaren zerbitzura egongo den eredu ekonomiko batera eraldatzeko duten eragina aztertuko.
    • Triodos Bank. Borja Lahuerta Blázquez. Enpresa kudeatzailea Triodos Bank-en (Bilbo).
    • Kutxabank. José Luis Bastarrica. Araba sareko zuzendaria.
    • Fiare. Alberto Minués. Bankari ibiltaria.
    • Laboral Kutxa. Oscar Muguerza Telleria. Enpresen negozio garapeneko zuzendaria.
  • 13:00. Hirien eta ekonomia berriaren gida, Kaleidos sarearen barruan.
    José Luis Pérez. Gasteizko Udaleko Partaidetza eta Gardentasun Saileko zuzendaria.
  • 13:30. Ondorioak eta amaiera.
Por Elkarteen Ataria el 2018-10-22
Lizentzia Kontaktua