elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Ekofeminismoa eta desazkundea ikastaroa

Jarduera

Besterik

Ordutegia

16:00-20:00 (ostirala) eta 10:00-14:00 (larunbata)

Prezioa

10€

SETEMen Balio Faktorian formazio eraldatzaileak abiatzen hasi gara, eta Ekofeminismoa eta desazkundea jorratuko duen ikastarora gonbidatu nahi zaitugu. Urriaren 26an eta 27an izango da Gasteizko Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean.

“Ekofeminismoa eta desazkundea” ikastaroan, Nerea Ramírez Ingurumen Zientzietan lizentziadun eta Cyclos kooperatibako bazkide fundatzaileak ibilbide historiko baten zehar gidatuko gaitu, egungo ekonomia-sistemaren sorrera eta garapena zein gure bizitzetan dituen ondorio negatiboak erakutsiz. Azkenean, sistema hori geldiarazteko eta atzerarazteko bideak eta alternatibak proposatuko ditu.

Nerea Ramírezek ukituko dituen gaien artean, baditugu, besteak beste, narriadura ekosozialaren sustrai ekonomikoen ardatza eta jasangaiztasuna betikotzen dituzten oinarri kulturalen ardatza. Lantegi honetan, ibilbide historiko bat egingo dugu, bizitzaren aurkako gerra hori nola gertatzen den ulertzeko, eta hari atzera eraginarazteko bidea eta ibilbideak esploratuko ditugu.

Lantegi honetarako, aurrez izena eman behar da; hilaren 26an, ostirala, bilduko gara, 16:00etatik 20:00etara, bai eta 27an ere, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, Simone Beauvoir elkarte-etxeko erabilera askoko aretoan (Vitoria-Gasteiz).

Por SETEM Hego Haizea el 2018-10-10
Lizentzia Kontaktua