elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Mintegia: "Emakume afrikar migratzaile eta herritar naizen aldetik nire eskubideak ezagutzen"

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Casa de Asociaciones Rogelia de Álvaro, Sala A, C/ Panamá s/n, Vitoria - Gasteiz

Ordutegia

18:00 - 21:00

Mintegi horrek hauxe du helburu: gune bat sortzea emakumearen alde eta borroka egiteko indarkeria matxistak hartu ditzakeen moduen aurka, hiri-sarean eta etxean, eta era horiexek identifikatzea. Horretarako, identifikatu egingo dira indarkeriaren adierazpen zuzen eta nabariak ez ezik, baita egiturazkoak eta sinbolikoak ere.

"Emakume afrikar migratzaile eta herritar naizen aldetik nire eskubideak ezagutzen: bortizkeria matxisten aurkako prebentziorako komunitate eredurantz" deritzan Mintegira gonbidatzen zaituztegu, eta jarduera hori izango da datorren asteazkenean, Urriaren 3an, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Rogelia de Álvaro izeneko Elkarteen Etxean, A Aretoan, Panamá k. z/g, Vitoria - Gasteizen.

Mintegia zuzendua dago emakume senegaldarrei, afrikar eta bertakoei, baita haien seme-alabei ere.

Mintegi horrek hauxe du helburu: gune bat sortzea emakumearen alde eta borroka egiteko indarkeria matxistak hartu ditzakeen moduen aurka, hiri-sarean eta etxean, eta era horiexek identifikatzea. Horretarako, identifikatu egingo dira indarkeriaren adierazpen zuzen eta nabariak ez ezik, baita egiturazkoak eta sinbolikoak ere.

Beraz, Mintegiak bi parte dauzka berekin. Lehenengoa teorikoagoa da, eta bertan erabiliko da  Johan Galtung-en indarkeriaren triangelua, indarkeria matxisten mota guztiei ekiteko asmoz. Bigarren partea praktikoagoa izango da, eta DAFO azterketa erabiliko; tresna da hori gizatalde jakin baten barneko egoera (ahuleria eta sendotasuna) eta kanpokoa (mehatxu eta aukerak) aztertu ahal izateko, eta talde horrexetan daude emakume senegaldarrak eta emakume afrikarrak Euskadin.

Mintegi hori antolatu dute Solidaridad Internacional - Nazioarteko Elkartasuna eta Mboolo Elkar erakundeek, Vitoria – Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

Por Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional el 2018-10-01
Lizentzia Kontaktua