elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

IKASTAROA: Autodefentsa ziberfeministarako kita

Jarduera

Besterik

Ordutegia

16:30-20:30 (ostirala) y 10:00-14:00 (larunbata)

Prezioa

10€

Datozen ekainaren 8an eta 9an genero desberdinkeriak eta indarkeria matxistei aurre egiteko ikastaroa burutuko dugu. Virgina Díez eta Perrine Deschellette #AkelarreCiberfeminista taldearen kideek izango dira formatzaileak.

Ikastaro honetan aktibismo digitala genero ikuspuntutik aztertuko dugu. Sareko eraso matxistei aurre egiteko estrategia ezberdinak partekatuko ditugu eta autodefentsa ziberfeministarako tresnak arakatuko ditugu.  Azken batean, ahalduntze teknologikorako tresna-kit bat partekatuko dugu eta partehartzaileak Internet, mugikorreko aplikazioak eta sare sozialak beren arau propioak jarraituz erabiltzeko gai izango dira, sareko autodefentsa feministako printzipioetan oinarrituta.

Ikastaroa hilak 8, ostirala, 16:30tik – 20:30etara, eta hilak 9, larunbata, 10etatik – 14etara izango da, Gasteizko Simone Beauvoir elkarteen etxean. Izena ematea beharrezkoa izango da. Zalantzaren bat izanez gero, formacion.euskadi@setem.org helbidera idatzi ahal diozu email bat.

Virginia Díez ekintzailea, komunikatzailea eta kultura kudeatzailea da. Kultura digitalarekin, prokomunarekin, feminismoarekin era DIWO (Do It With Other, egin ezazu besteekin) formakuntzarekin zerikusia duten ekimenak diseinatu eta koordinatzen ditu

Perrine Deschellette ekintzailea eta ikerketaren zale amorratua da, ikuspegi partizipatiboetan aditua. #AkelarreCiberfeminista ko kide bilakatzerakoan ziberfeminismoa aurkitu zuen eta indarkeria matxistarik gabeko Internet askea sustatzeko ekimenak garatzen ditu.

Biak Akelarre Ziberfeminista -ko kideak dira, autoformakuntza eta ikerketa ziberfeministarako kolektibo bat. Kolektibo honek emakumeek, queer pertsonek eta araua jarraitzen ez duten bestelako identitateek sarean jasaten dituzten indarkeriak ikertzen ditu, eta ikerketa horien emaitzetatik Interneten jabekuntza eta autodefentsa feministarako kit-ak garatzen ditu.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-06-01
Lizentzia Kontaktua