elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Sugar Kultur Fest

Jarduera

Jaiak

Non

Judimendi

Arabako hiriburuan komunitate -esperientzia berritzaile gisa jaio da Sugar Kultur Fest egitasmoa. Hainbat auzotarrek eta eragile kulturalek apirilerako abiatutako jarduera multzoak Sugar Fest izena hartu du.

“Apirilaren 15ean hasiko gara, Nazioarteko Artearen Egunean, eta 22an bukatuko dugu” dio bozeramaile den Judimendiko Asier Balza grafitilariak. Azaldu duenez, egitaraua auzoak bizi duen suspertze- unearen ondorioz osatu da: “bultzada soziala sorkuntzara bideratu nahi dugu. Pasa den urritik garatzen goazen parte- hartze zuzenaren bidez, auzotarren berezko baliabideetan oinarritzen gara”. Asmoa ordea beste bat da “Judimendik behar duen errehabilitazio prozesua bururaino eramateko tresna izateko jaio gara, etorkizunean nahi dugun auzoarekin amesten dugulako, auzo bizia nahai dugulako, kultura eta sormenatik, era propositiboan sortzeko jaio gara. Eta bide honetan Sugar Lab markoa izan zen aurreneko pausua eta Sugar Kultur Fest da bigarrena, nahi dugun Judimendi auzoa ikustarazteko, auzo sortzaile izateko aurreneko pausua emateko”

Por Elkarteen Ataria el 2018-04-11
Lizentzia Kontaktua