elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

EMAKUME MASTER CUP txapelketa

Jarduera

Kontzentrazioak

Otsailaren 4ean, igandea, Gasteizko Beti Jai pilotalekuetan (Mendizorrotza) EMAKUME MASTER CUP txapelketari emango zaio.

Eskuz binakako emakumezkoeen txapelketa hau goizez eta arratsaldez ospatuko da eta jokatuko diren 40 partiduetan Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa, Katalunia, Aragoi, Valentzia eta Aragoitik etorritako 100 neskek parte hartuko dute. 

Beraz aukera ezinobea ESKU PILOTA modalitatean aritzen diren emakumeekin gozatzera etortzeko. Hona hemen egitaraua:


Goizean (11:00 -  13:30)  Mendi 5 – Mendi 4 – Mendi 3 – Ogeta Pilotalekuetan / 30 partidu
Arratsaldean (16:30 -  19:00) Ogeta Pilotalekua / 9 partidua
Arabako Euskal Pilota Elkarteak gonbidatu nahi zaituztegu jaialdira etortzen, eta bereziki parte hartzen zuen elkarte eta eskolako neska eta emakume pilotarientzat antolatuko ditugu bi jarduera hauetan:

1) EMAKUMEZKOEN ESKU PILOTA  TOPAKETA: Esku Pilota modalitateaz gozatzeko jolasak
17:00etatik 18:15etara
Mendi 5 – 4 – 3 Pilotalekuetan
Eskertuko genizueke IZENEMATEA egitea koordinatzailea@pilotaraba.com posta elektronikoan  pilotari bakoitzaren izen abizena eta jaiotze urtea adieraziz


2) Arabako ordezkaria den LEIRE GARAIren PARTIDUAK
18:15etatik aurrera Ogeta pilotalekuan
Animatu etortzen gure pilotaria animatzera


         PARTE HARTU ARABAKO EMAKUMEZKOEN ESKU PILOTA EGUNEAN!

Por el 2018-01-29
Lizentzia Kontaktua