elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Euskara irabazteko bidean

Actividad

Concentraciones

Horario

19:00 - 21:00

Euskara irabazteko bidean Garikoitz Goikoetxea (Elduain, 1989) Berria egunkariko kazetariak ehun lagunen iritziak oinarritzat hartuta argitaratutako liburua da. Berria, Elkar eta Jakinek elkarlanean sortutako Aleka bildumaren bigarren liburua hau gaur aurkeztuko da Gasteizen.

Euskara irabazteko bidean sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai.  Sentsazioa, euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozenarena. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik.

Beste egoera bat zabaltzen ari da. Garaia da orain arteko erronkei beste batzuk eransteko: ezagutzari, erabilera; aldekotasunari, aktibazioa; bihotzari, mingaina.

Giroa. Euskalgintzako eragileak elkarlanerako bide sendoagoak ere hasi dira urratzen. Aldaketa politikoaren arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen.

Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa.

Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.

Por Saregune el 05-06-2017
Licencia Contacto