elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

La Participación como Herramienta Educativa

Jarduera

Hitzaldiak / Erakusketak

Ordutegia

9:00 - 14:00

Jolas eta Ekinek irudikatzen duen eskola motak munduaren irakurketa kritikoa egiteko, bizitzaren arlo ezberdinetan eta egoeretan moldatzen jakiteko eta balio solidario eta gizatiarrago batzuen babespean berrikuntzarako tresnak eman behar dizkie pertsonei.

Ekimena, sormena eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta gizarte trebetasunak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko moduan dauden pertsonak prestatzea, tresna horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak.

Hau lortzeko Jolas eta Ekin Ikasketa-Zerbitzu Solidario (I+ZS) eredu pedagogikoaz baliatzen da. Metodologia honen bidez inguru hurbilean egindako proiektu solidario bat egiten dugun bitartean ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzen eta edukiak ikasten ditugu, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartuz.

Tresna honek arrakasta handia du aurrera eramaten animatzen ari diren ikastetxeen artean, batez ere, ikasle eta irakasleengan izaten dituen emaitza onak direla eta. Arrakasta hau Donostiako San Telmo Museoan egin genuen jardunaldian ere isladatu zen, non hezkuntza maila eta esparru guztietako 100 lagunek parte-hartu zuten.

Metodologia hau zabaltzeko eta hobeto ezagutzeko IKASKETA-ZERBITZUA. La Participación como Herramienta Educativa jardunaldia antolatu dugu ZERBIKAS Fundazioarekin batera, REDAPS sarearen eremuan. Hau martxoaren 17an Gasteizko EUROPA Jauregian izango da eta bertan hurrengo hizlariak izango ditugu: Begoña Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria; Monike Gezuraga, EHU-ko irakaslea, I+ZSn aditua eta Zerbikaseko kidea; eta metodologia hau aurrera eraman duten Euskadiko ikastetxeen esperientziak  egongo dira.

DOSSIER/PROGRAMA OSOA -

Por Jolas eta Ekin el 2016-02-12
Lizentzia Kontaktua