elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Gasteizko euskaltzaleak martxan

Actividad

Cursos, talleres

Dónde

Askotariko gelan

Horario

18.00etatik 20.00etara

Gasteizen euskararen alde zure harri koskorra jarri nahi al duzu? GEU elkarteko lagunok lau proiektu ditugu esku artean, eta zenbait egitasmo batzuetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

 Nola ez, edozein adin, jatorri, aukera politiko, ikasketa eta lanbideko pertsonak gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera. Noski, ez da beharrezkoa GEU elkarteko bazkide izatea (bazkide egin nahi izanez gero,  egin klik hemen; 25€ urtean).

Etortzera animatzen bazara ala ezin baduzu etorri eta informazioa jasotzen jarraitu nahi baduzu, eman izena mesedez orrialde honetan, GEU elkarteko kideok hau guztia hobeto prestatu ahal izan dezagun. Zuk ezin baduzu parte hartu baina interesa izan dezaketen gasteiztarrak ezagutzen baldin badituzu, mesedez mezu hau zabaltzen lagundu.

Guztion artean Gasteizen euskarari bultzada emango diogu!

Lau proiektu hauen berri emateko, bilera irekia antolatu dugu: 

1) Gasteizen Arabako aldizkari berri bat sortuko dugu, euskaraz. Horretarako, gauza asko erabaki behar ditugu: izena, formatua, bazkideak… Hori guztia zehazten joateko, hainbat topaketa egingo ditugu animatzen zareten guztiekin!

2) Euskaralagunak proiektua abiatuko dugu ere, Gasteizen euskararen alde gure ekarpena egiteko prest gauden pertsonen eta elkarteen sarea osatzeko. Aldizkarirako argazkilariak, txosnan aritzeko sukaldariak, kamisetak diseinatzeko marrazkilariak, mintzalaguntzaileak, Hirinet.net-en idazteko kazetariak, publizitatea jarri nahi duten dendak… denetarik behar du euskalgintzak! Euskararen alde lan egiteko prest gauden gasteiztarron sare indartsu hau nola osatu diseinatzeko, hainbat topaketa egingo ditugu datozen hilabeteotan, interesa izan dezakezuen guztiontzat irekiak, nola ez.

3)  HirinetFM irratsaioa estreinatu dugu Radio Vitorian. Asteazkenero 20.30etatik 21.00etara Gasteizko euskaldunok gure tartetxoa dugu 104.1 frekuentzian. Irratsaioan parte hartzeko prest egon zaitezketen pertsonen bila gabiltza ere: esatari gisa aritzeko, kolaborazioak grabatzeko, produkzio lanak errazteko eta Gasteizko euskarazko irratsaio honi bizia emango dion beste edozein lanerako.

4) Aisialdian euskara bultzatzeko bide berriak topatu eta indarrak batu nahi ditugu. Aisialdi munduan mugitzen zara eta zure alea jarri nahi? Zatoz!

Por GEU ELKARTEA el 13-01-2014
Licencia Contacto