elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egutegi moduan ikusi

Asteazkena 19 Otsaila

"Berdintasunaren alde Bidezko Merkataritza gara" Kontakizun laburren Lehenengo Lehiaketa abian da

Gasteizko Bidezko Merkataritza-Partzuergoak  (SETEM Hego Haizea, Bide Bidean eta medicusmundi Araba osatuta)  Kontakizuren Laburren I.Lehiaketa antolatu du.

Ostirala 21 Otsaila

WEBINARRA Partaidetza eta emakumeak

Emakumeen herritarren eta politikaren parte hartzeak gora egin du azken urteotan, bai tokiko esparruan, bai gobernu zentraletan. Berdintasuna, ordea, zenbakizkoa da, baino ez da. Erabakiak hartzeko esparruak eta lidergo-postuak gizonek betetzen dituzte batez ere, eta egoera horren ondorioz, genero-desberdintasuna areagotzen duten politikak diseinatzen dira. Testuinguru horretan, emakumeen mugimenduak eta erakundeak giltzarri dira diskriminazioen aurka borrokatzeko eta herritarren parte-hartzetik inklusioa bultzatzeko.

Osteguna 27 Otsaila

Zurrumurruen aurkako ipuinak: Kontaidazu beste ipuin bat!

Batzuetan, egiazkoak ez diren, errealitatean oinarritzen ez diren eta bizikidetzan eragin negatiboa duten komikiak, txutxumutxuak edo zurrumurruak kontatzen dizkigute... Baina mundu guztiak gauza bera kontatzen ez duenez, oraingo honetan ipuinak kontatuko ditugu. Ipuinok, lagunduko digute pertsona oro barne hartuko gaituen mundu bat irudikatzen, estereotipoak desmuntatzen, begirada kritiko eta eraikitzailea garatzen eta aniztasuna errespetatzen eta baloratzen. Izan ere, mundu honetan ipuin asko daude, pertsona adina, eta saio honetan guztiontzako lekua egongo da.

Igandea 1 Martxoa

Te-Topaketa

irudi txikia

Te-topaketa emakume desberdinak elkartzeko leku bat da (jatorriak, adinak, kulturak, hizkuntzak, iritziak, pentsaerak, klase sozialak, sexu-identitatea, gorputz eta gaitasun dezberdinak…). Gasteizen bizitzeak batzen gaitu. Aniztasun hau balioesten, berdinkide bezala elkar-ezagutzeko eta baloratzeko elkartzen gara te-topaketan. Ikuspegi feministatik, gure interesak, beharrak, eta erkide dugun guztia deskubrituko dugu.