elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egutegi moduan ikusi

Astelehena 28 Azaroa

Egilea Saregune

Mejorando V-G Hobetuz: Zer moduz joan da? Prozesua aztertuko dugu

Mejorando V-G Hobetuz bukaerara iristen ari da eta, horregatik, begirada atzera bota nahi dugu, huraxe ebaluatzeko, baina ez dugu guk bakarrik egin nahi, behar zaitugu!

 

Herritar guztiak zarete garrantzitsuak. Badakigu zuen iritzia eta zuen iradokizunak lagungarriak direla programa hobetzen joateko; horregatik, galdetegi oso erraz bat ireki genuen. 

 Galdetegitik atera diren ondorioak eta bildu ditugun datuak kontuan hartuta, behin betiko eredua diseinatzeko lan egingo dugu Gasteizko aurrekontu prozesurako. Hori azaroaren 28an, astelehenarekin, izango da, 18:00-20:30, Europa Jauregiko Green Aretoan.

 

Etortzekoa bazara, edota haurtzaindegi zerbitzua edo zeinu hizkuntzaren interpretea behar baduzu egun horretarako, jar zaitez harremanetan azaroaren 25a baino lehen, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuarekin, 945161687 telefonora deituta edo mjruiz@vitoria-gasteiz.org e-mailaren bidez.

Gogoratu: denok gonbidatuak zaudete. Hiria hobetuko dugu?

Argibideak nahi badituzu, jatorrizko iturrira jo dezakezu.

Asteartea 29 Azaroa

Egilea Saregune

Acércate al voluntariado

irudi txikia

 

¿Has oído hablar del voluntariado y no sabes por dónde empezar? ¿Quieres saber dónde te metes?

¡Apúntate!

Hablaremos de qué es el voluntariado, las primeras inquietudes, las posibles tareas y los primeros pasos que hay que dar.

Para más información: batekin.org, aupa@batekin.org o 945 039 981



Egilea Saregune

Garapen-arlorako komunikazio-eredu berriak: parte-hartzea eta berrikuntza

irudi txikia

Gizarteak eta herritarren partaidetzak komunikazio-paradigma berri bat behar dute, garapenerako GKEek (GGKE) aukera berriak izan ditzagun gizartearekin konektatzeko. Gaur egun, inguru fisikoa eta digitala nahasten diren espazio batean dago herritarra, eta konexio hori teknologien eta sare sozialen bitartez egiten da. Horiei esker jarduera berriak egin daitezke, non orain arte ekintza kolektiboa ezinezkoa zen. Egoera hau dela eta, komunikazio-estrategia berri bat sortu behar dugu GGKEok eta euskal lankidetza-eragileok, herritarrek politika hauetan parte har dezaten.


Asteazkena 30 Azaroa

Egilea Saregune

Ikasi entzuten!

Azaroaren 30ean, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara, Goiuri Jauregian (Martín de Salinas aretoa) hitzordu berria dugu HEI-Herritarrentzako Eskola Irekiarekin.

 

Lehenbizi, gizarte abileziak lantzeko ikastaroak aurkeztuko ditugu, eta bi gauza azpimarratuko dira: elkarlana, jarrera hori beharrezkoa baita gizartean buru-belarri parte hartzeko, eta gatazkak konpontzea, taldeetan lan egiten dugunean sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.

 

Gero, eguneko ekitaldi nagusia! Enrique Sacanell, aditua aldaketa-prozesuetan nahiz lidergoan, eta talde garatzailea. Azalduko digu nola interpreta dezakegun gertatzen dena bestela, hau da, “bihotzetik entzunez” eta gure iritziak saihestuz.

 

Sarrerak mugatuak dira, ez zaitez lekurik gabe geratu!

Zain gauzkazu!

 

Argibideak nahi badituzu, jatorrizko iturrira jo dezakezu.

Asteazkena 7 Abendua

Falsos mitos sobre lactancia materna

irudi txikia

 


En el mes de diciembre el tema a tratar serán los falsos mitos sobre la lactancia materna. Se facilitará información veraz y contrastada sobre la lactancia materna, se irán desmontando los mitos que circulan en nuestra sociedad sobre la lactancia y compartiremos experiencias sobre el tema.
Las niñas/os, abuelas/os y demás miembros de la familia son bienvenidas. 

¡Estáis todas/os invitadas/os a acompañarnos!

 

Astelehena 12 Abendua

Lantegia: 'Cómo hablar con tus hijos/as adolescentes sobre drogas'

Ai Laket elkartetik  lantegi hurrengo antolatu dugu. 

Deskribapena:

Zeintzuk dira gaurko egungo kontsumoak, zergatik batzuk arriskutsu bihurtzen dira, generoaren araberako pautak. Nola hitz egin seme-alabekin babes elementuak indartzeko.

Adina: 

gazte eta helduentzat

Izena eman ezazu apirilaren azaroaren 28tik online edo edozein gizarte etxe eta kirol instalaziotan.