Gure gizarteak gero eta terapia-zaleagoak dira, eta horrek pertsonaren ezinegonak jartzen ditu erdigunean. Mugimendu sozial asko, ordea, feminismoa batik bat, aspalditik dabiltza gogoetan, jakiteko ea nola egin daitezkeen zaintza-prozesuak kolektiboagoak. Nola moldatzen dira gure ongizateaz arduratzeko modu guzti horiek elkarbizitzan? Zer ideologia sozio-kultural daude atzean, eta nola lotzen zaizkio bata besteari?
2021eko Aurrekontu Proiektua izapidetzeko prozesuan, nahitaezko txosten bat egitea aurreikusten da, udalerriko Gizarte Kontseiluaren kontura. Kontseiluak hala erabakita, eta txostena egin aurretik, aldez aurreko eztabaida egingo da Auzogune eta Elkarguneetan, eta, horretarako, egutegi espezifiko bat prestatu da.
Hainbat herrialdetako arte eszenikoetan, zirkuetan eta clownetan aritzen diren artistek ametsak partekatzen dituzte "Pallasos en Rebeldia" izeneko proiektuan; barrearen eta artearen bidez adierazten den espazioa nazioarteko elkartasunerako eta herrien arteko anaitasunerako.