elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

HEZITZAILEEN TREBAKUNTZA AI LAKET!! DROGAK, GOZAMENAK ETA ARRISKUAK

Eguna: Martxoak 23 , larunbata
Ordutegia: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Ai Laket!!-eko egoitzan, Herreria kalea 43 tris, Gasteiz.

Hizkuntza: Euskaraz edo gaztelaniaz (Bi taldetan edo bakar batean egiteko aukera, izen-emateen arabera).
Plazak: gutxienez 10 eta gehienez 30 (Bi talde egiten badira, gutxienez 5 eta gehienez 15)

 

Formakuntza kurtso hau, elkartearen arrisku murrizketa eta gozamenen kudeaketa programetan; hala nola, Testing-a, Puntu Informatiboak, Ai Test gunea edota komisioetan (degenerada, komunikazioa, I+D+I)… parte hartu nahi duten boluntario edo bazkide berriak gaitzeko pentsatua dago. Betiere, kontuan hartuta Ai Laket!! droga erabiltzaile edo erabiltzaile ohiek osatzen dugula eta ondorengo hauek direla gure helburuak:

  1. Drogen erabilera arduratsuaren ereduak bultzatzea.
  2. Arrisku murrizketa eta gozamenen kudeaketari zuzendutako mota guztietako neurriak aurrera eramatea.
  3. Drogen erabiltzaileen eskubideen defentsa egitea eta drogen legalizazioaren inguruko eztabaidak bultzatzea.
  4. Drogen inguruko ikerketa ezberdinen difusioa eta analisia ikuspegi intersekzionaletik.
  5. Elkartearen helburua ez da edozein drogaren promozioa edo difusioa.

 

 

Bestalde, baliteke norbaitek elkartean boluntario edo bazkide kolaboratzaile gisa parte-hartzeko asmorik ez izatea, baina bere lanbideagatik edo jakin-minagatik lantegi honetan parte hartu nahi izatea.

Horregatik, formakuntza ikastaro honek bi kuota mota ditu:

ð      Boluntario eta bazkide berriak: 5 € (elkartean parte-hartzeko edo bazkidetzeko asmoa duten pertsonak).

ð      Bestelakoak: 25€ (formakuntzan interesa duten pertsonak, baina elkartean parte-hartzeko asmorik ez dutenak).

Ikastaroaren edukiak:

GOIZEAN (10:00-14:00)

  • Formakuntza eta elkartearen aurkezpena
  • Drogei EZETZ esatetik kontsumo kudeaketara (arrisku murrizketa eta gozamenen kudeaketa).
  • Zinberg-en triangelua: testuingurua, pertsona eta substantzia.
  • Gozamenen eta arriskuen kudeaketa eta prebentziorako komunikazioa.
  • Genero eta drogak

 

ARRATSALDEZ (16:00-20:00)

  • Zer eta nola analizatu ditzakegu drogak?
  • Arrisku murrizketarako neurri orokorrak eta espezifikoak
  • Ai Laket!!-en funtzionamendua.
  • Nola parte hartu?
  • Ebaluazioa
Por Ai Laket!! Euskadi elkartea el 2024-03-12