elkarteak.org

es
eu

Berriak

Por Elkarteen Ataria el 2018-10-03

GURE HIRIKO KALEAK GUZTIONAK DIRA!

Gasteizen, PNVk, Okupatu Gasteiz egunerako gune publikoen erabilerarako baimenak ukatu dituela ikusirik, hiriko eragile sozial eta sindikalen hainbat kidek beharrezkoa ikusi dugu zentsurarik gabeko espazio publikoaren erabileraren gaineko hausnarketa egitea. Hausnarketa hau zabaltzeko asmoarekin prentsaurreko bat deitu dugu datorren ostegunean goizeko 11:00etan. 
Deialdi honetan *ahalik eta eragile gehienen parte hartzea lortu nahiko genuke*, izan ere, kaleen erabileraren defentsa guztioi dagokigun afera bait da. 
*Ostegunean 10:45etan (11:00etan prentsa) Katedral berriaren pareko plazan (O'connors Pubaren parean)*
Kolektibo bateko kidea bazara eta atxikimendua eman nahi baduzue idatzi: movimientosocialesgasteiz@gmail.com   
Mila esker! *Ta zabaltzen laguntzen badiguzue asko eskertuko genuke.*
Ostegunerarte!          
 
*Gasteizko Herri Mugimenduko kideak*

Mintegia: "Emakume afrikar migratzaile eta herritar naizen aldetik nire eskubideak ezagutzen: bortizkeria matxisten aurk

irudi txikia : Mintegia: "Emakume afrikar migratzaile eta herritar naizen aldetik nire eskubideak ezagutzen: bortizkeria matxisten aurk

"Emakume afrikar migratzaile eta herritar naizen aldetik nire eskubideak ezagutzen: bortizkeria matxisten aurkako prebentziorako komunitate eredurantz" deritzan Mintegira gonbidatzen zaituztegu, eta jarduera hori izango da datorren asteazkenean, Urriaren 3an, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Rogelia de Álvaro izeneko Elkarteen Etxean, A Aretoan, Panamá k. z/g, Vitoria - Gasteizen.

Haurrentzako Tailerra "Esperientzia, ikusi, ukitu, entzun: Senegaleko eta Euskal Herriko musika – kulturan eta dantzan m

irudi txikia : Haurrentzako Tailerra "Esperientzia, ikusi, ukitu, entzun: Senegaleko eta Euskal Herriko musika – kulturan eta dantzan m

"Esperientzia, ikusi, ukitu, entzun: Senegaleko eta Euskal Herriko musika – kulturan eta dantzan murgildu" deritzan Haur Tailerrera gonbidatzen zaituztegu, eta jarduera hori izango da datorren larunbatean, hilaren 6an, 13:00etatik 14:00etara bitartean, Rogelia de Álvaro izeneko Elkarteen Etxean, A Aretoan, Panamá k. z/g, Vitoria – Gasteizen.

Por Elkarteen Ataria el 2018-10-01

Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba: Topaketa Irekia

irudi txikia : Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba: Topaketa Irekia

Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba-k Topaketa Irekia parte hartzeko gonbidatzen zaituzte, urriaren 3an, 19:00etan, Hala Bedi ondoan dagoen lokalean (Bueno Monreal Kalea)

 ANIMA ZAITEZ ETA ZABALDU!!!

Por Elkarteen Ataria el 2018-09-28

Laguntza Gidak

irudi txikia : Laguntza Gidak

Joan den astelehenean saio informatzailea izan genuen : "Administrazioarekiko Erlazio Telematikoa".

Landu genituen materialak uzten ditugu zure laguntzarako.

Por Mugarik Gabe el 2018-09-28

MEMORIA ERAIKIZ

irudi txikia : MEMORIA ERAIKIZ

Mugarik Gabetik, urriaren 19tik 21erako asteburuan estreinatuko den MEMORIA ERAIKIZ erakusketara gonbidatu nahi zaitugu. Gonbidapen hau, urriak 19, ostirala, 13:00 etan Amurrioko Juan Urrutia Plazan kazetarientzako egingo den erakustaldi itxiarentzako da.

¡No te quedes en casa!

irudi txikia : ¡No te quedes en casa!

Todos los MARTES: PASEOS SALUDABLES

Hora: 16:30h

Lugar de encuentro: en la Parroquia de San Juan de Judimendi.

 

TE ESPERAMOS!!!!