elkarteak.org

es
eu

Berriak

Por Sartu-Araba el 2012-03-16

Laneratze

irudi txikia : Laneratze

Formaktiba.info Laneratze programaren webgunea da. Sartu Federazioak diseinatu eta kudeatzen du programa hau. Programa bai langileei bai enpresei prestakuntzari buruzko informazioa ematea du helburu.

Sartu-Alava-k lurralde historikoan kudeatzen du Laneratze eta Saregunek garatu du webgunea.

Gure esku baliabide berria langileen sustapena eta bere prestakuntza eta trebakuntzaren hobetzeko

Por Saregune el 2012-03-13

Spot Sozialen Nazioarteko 5. Lehiaketa

irudi txikia : Spot Sozialen Nazioarteko 5. Lehiaketa

Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere antolatu du “ZureVision-SocialVision” Nazioarteko Lehiaketa.

Lehiaketa honen xedea da elikadura-subiranotasunaren kontzeptua herritarren artean ezagutaraztea. Horretarako, bada, gaur egungo nekazaritza- eta elikadura- sistemaren funtzionamendua eta sistema horrek elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dituzten lagunengan dituen ondorioak salatu eta, aldi berean, emakumeek, munduko hainbat txokotan eta gure inguruan ere, jasan behar dituzten berariazko ondorioak agerian utzi nahi ditugu. Izan ere, elikadura-subiranotasuna aipatutako eredu horri aurre egiteko alternatiba da, eta, hortaz, ikuspegi horren barruan garatzen ari diren esperientzien berri ere eman nahi dugu.

Gizarte-gaiez kezkatuta dauden norbanako eta talde guztiei dei egiten diegu, beraz, kamera edo are telefono mugikorra hartu eta gai hau landu dezaten. Modu horretan, eta ikus-entzunezko baliabideak lagun, gizartea eraldatzeko prozesuan parte hartu ahalko dute.

Kezka apur bat, irudimena eta mundua aldatzeko gogo bizia baino ez dira behar!!!

Info gehiago Mugarik Gabe-n

Por Saregune el 2012-03-09

Berdintasunerako Zerbitzuak Jabetzerako Eskola Birtuala sortu du

Jabetzerako ikastaro eta lantegien helburua da emakumeenganako desberdintasunei buruzko kontzientzia pertsonala nahiz kolektiboa hartzea eta parte-hartze soziala eta politikoa bultzatzea. Izan ere, hori da berdintasun eraginkorra eta egiazkoa lortzeko modu bakarra. Ikastaro eta lantegi horiek esparru aproposak dira sozializazio berriak eta aldaketarako prozesu pertsonalak nahiz kolektiboak sortzeko, genero identitate tradizionalak zalantzan jartzetik abiatuta.

Gure web orriko une honetan eskola birtual gisa zabalduko ditugu ikastaro eta lantegietan irakasleek emandako apunte batzuk (hainbat gai eta jakintza arlotakoak). Horrela, edonork kontsultatu ahalko ditu ikastaro eta lantegietan parte hartu duen gorabehera.

Emakumeak jabetzeko eskola birtualera sartu

Por IAN-ANI el 2012-03-09

ANIren 2012ko dibulgazio-egitaraua

irudi txikia : ANIren 2012ko dibulgazio-egitaraua

2012ko bere dibulgazio-egitaraua argitara eman du Arabako Natur Institutuak: txoriak behatu, landareak ezagutu, ugaztunak identifikatu, sorgin-orratzak ikusi, parke naturala bisitatu...

Programa osoa, kolorez, ikus dezakezu hemen!

Inprimatzeko bertsioa, zuri-beltzean.

Por Saregune el 2012-03-09

Proyecto Bikoitza

"BIKOITZA surge para visibilizar la situación de exclusión social que vivimos las mujeres con diversidad funcional (discapacidad física). Somos un colectivo al que no llegan ni las políticas implementadas para eliminar la falta de igualdad de oportunidades por discapacidad ni las que se dirigen a promover la igualdad entre hombres y mujeres.

Por Saregune el 2012-03-05

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Vitoria-Gasteizko Mugimendu Feministari eta Emakumeen Elkarte-mugimenduari omenaldia egin nahi diogu, emakumeen eskubideak aldarrikatzeagatik, haien aurkako diskriminazioak salatzeagatik eta jabekuntza sustatzeagatik. Halaber, beste esparru batzuetan lan egiten duten zenbait antolakundek egin duten lana ere onartu nahi dugu, euren jardueretan genero ikuspegi nabarmena sartu dutelako.