elkarteak.org

es
eu

Berriak

Oporrak Bakean 2015

irudi txikia :  Oporrak Bakean 2015

Aurten ere iritsi da AFANISek kudeatzen duen haur saharauiak hartzeko kanpainari hasiera emateko unea. Aurtengo xedea 16 familia berri lortzea da; horrela, 52 haur ekarri ahal izango ditugu uda gurekin igarotzeko

Por Saregune el 2015-01-22

Gora Gasteiz Inauterietan

Gora Gasteiz Herri Ekimenetik idazten dizuegu, gizarte zabaleko arlo desberdinetako pertsonek abian jarritako herri ekimena. Norabide berdinean gure ahaleginak elkartu, topaguneak bilatu eta indarrak eta ekimenak biderkatzeko borondate argia duelarik. GORA GASTEIZek ilusio berritu bat bultzatu nahi du: herri begirunetsu batena, zaharkitutako eskema erredukzionistetatik at dagoena, pluraltasuna azpimarratzen duena. Horretarako Gasteiztar guztiak gonbidatu nahi ditu Gasteiz atsegin eta ireki baten aldeko defentsan ekitera. Finean bere bizi eta elkarbizitzaz harro sentiaraziko gaituen hiria.

 Gora Gasteizetik, kaleak kolore bete asmoz, aurtengo inauterietan (otsailak 14 eta 15) gure karroza propioarekin parte hartzeko asmoa dugula helarazi nahi dizuegu. Gonbidatu eta animatu zaituztegu gurekin batera parte hartzera. Asmo hau publiko egite aldera prentsaurreko bat burutuko dugu ostiral honetan, hilak 23, goizeko 11:00etan Baratza Artetoan (Aldabe Plaza 4). Prentsaurreko honetan nahiko genuke gizarte eragile ezberdinek Gora Gasteizen karrozan parte hartzeko deialdia zabaltzea.

Gasteiz justu, anitz eta solidarioago baten alde.

 

Por Saregune el 2015-01-19

BATZAR INFORMATIBOAREN DEIALDIA

irudi txikia : BATZAR INFORMATIBOAREN DEIALDIA

Bazkide lagunak,

Euskal herrian zehar egiten ditugun batzar informatiboekin aurrera segitzen dugu. Irailean Nafarroan izan zen, urrian Gipuzkoan, azaroan Bizkaian eta hurrengo batzar informatiboa Gasteizen izango da.

Bilera hil honen 28an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean Mendizabala institutuan (Portal de Lasarte kalea zk.g.) ospatuko da, areto nagusian hain zuzen ere. Mapa.?

Bertan kooperatibaren azkenengo berriak izango dituzue. Topaketa irekia denez gero zuen inguruko ezagun, lagun eta familiartekoei gonbidatzera animatzen zaituztegu kooperatiba ezagut dezaten eta hala nahi izanez gero parte har dezaten.

Agur bero bat

GoiEner Taldea

Por Medicus Mundi Araba el 2015-01-15

SEXU ETA UGALKETA ESKUBIDEAK MUNDUAN ZEHAR, ARGAZKI LEHIAKETA GASTEIZEN

irudi txikia : SEXU ETA UGALKETA ESKUBIDEAK MUNDUAN ZEHAR, ARGAZKI LEHIAKETA GASTEIZEN

medicus mundi araba Elkartetik “Sexu eta Ugalketa Eskubideak Munduan Zehar” ARGAZKI LEHIAKETA antolatu dugu eskubide horiek aldarrikatzeko hemen zein Hegoaldeko herrialdetan.

Argazkiak bidaltzeko epea Otsailaren 15ean itxiko da.

Por Saregune el 2014-12-16

Gasteizko Arrazakeriaren Aurkako Plataforma deialdia

Gasteizko gizarte guztiari dei egiten diogu gaur, pertsona migratzaile eta haien familien nazioarteko egun honetan, gure ahotsak elkartu ditzagun eta baita gure esfortzua ere gure bizilagunengandik banantzen gaituzten hesi horiek suntsitzeko. Ez ditzagun haintzat hartu gure izenean hitz egitean pertsonak banandu nahi dituztenei. Gure izenean ez. Hartu ditzagun elkartzen gaituzten ekintzak, kolore desberdinetako eskuekin eraikitzen direnak, kulturartekotasunetik abiaturik iadanik frogatu dutenak Gasteiz aberatsagoa, anitzagoa, elkartuagoa eta solidarioagoa dela.

Por el 2014-12-06

Charla de Navidad estando en Duelo

Será un espacio de información, guía y acompañamiento en este proceso del duelo.

Por el 2014-12-06

Charla Mensual (Diciembre)

irudi txikia : Charla Mensual (Diciembre)

Estas charlas se realizan de manera mensual.Inician en el mes de Enero a Junio y desde Octubre hasta Diciembre.

En el mes de Diciembre, hablaremos del AMOR.