
Gure programatzaile Raúli esker, Elkarteak.org eguneratu dugu, bere funtzionalitate asko hobetuz eta atarian argitaratzen duten elkarteen lana errazteko.
Guretzat IA ez da Adimen Artifiziala… Adimen Asoziatibo baizik — Gasteizko eta Arabako elkarteen artean elkarrekin sortzen duguna.
Hauek dira dagoeneko gozatu ditzakezun berrikuntza batzuk:
Zure sarbide-datu berberekin, tresna berriak berehala erabiltzen hasi zaitezke.

Hiru saio monografiko, erabilera lagapen bidezko etxebizitza kooperatiboak ulertu eta aktibatzeko: eredua, tresnak eta kasu praktikoak. Herritarrentzat eta teknikarientzat. Izen-ematea: www.ametsaksortzen.eus

Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak (EKB) herritarrei zuzenduta dauden hiru lan saio antolatu ditu, energia-komunitateen inguruan. Lan saio hauek modu presentzial eta interaktiboan egingo dira, eta hurrengo helburuak dituzte: energia-komunitateen eredu energetikoa herritarrei hurbiltzea, ibilbide-orri bat eraikitzea, kasu praktikoak lantzea, zalantzak argitzea eta parte-hartze aktiboa sustatzea.

Gasteiz Anitza Gasteizko kolektiboen sare bat da, hiriko bizikidetza-arazoei ikuspegi integratzailetik eta auzo-elkartasunetik heltzeko sortua. Muturreko pobrezia-egoeran dauden pertsonen gorakadaren, beldurraren eta errefuxiatuen eta migratzaileen kriminalizazioaren aurrean, esku-hartze komunitarioko eredu baten aldeko apustua egiten dugu, non bizilagun guztiok antolatuko garen bizikidetza defendatzeko.
Espiritu horrekin, jardunaldi hauek antolatu genituen gogoeta egiteko:

Lehiaketaren helburua da idazketa eta irakurketa sustatzea, eta bakardadearen gaineko sentsibilizazioa bultzatzea.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake (bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz), narrazio edo testigantza autobiografiko moduan.
60 urtetik gorako pertsonei zuzendua , EAEn edo Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuei, baita Nagusilaneko boluntarioei ere.
Lanak entregatzeko epea: 2025eko azaroaren 14a, 00:00ak arte.
Bidali posta elektronikoz: administracion@nagusilan.org edo posta arruntez:
NAGUSILAN – Resurrección María de Azcue kalea, 32, behea, 20018 Donostia.
Sariak: diploma bat, lore sorta bat eta opari bat. Gainera, 10 kontakizun onenak (5 euskaraz eta 5 gaztelaniaz) argitalpen berezi batean jasoko dira.
Informazio gehiago: https://nagusilan.org/eu/iv-kontakizun-lehiaketa-bakardadeari-buruz/

El Pilarreko Irakurketa Klub Inklusibo Errazerako izen-emateak
Gasteizko azkenaldiko gertakari historikoak ikuspegi gazte eta parte-hartzaile batetik ezagutu nahi duzu?

Mural “Una mirada en los sentidos” único mural callejero accesible de la Comunidad Autónoma Vasca para personas con discapacidad visual que está ubicado en nuestra sede.
Un mural que se ve, se toca, se oye y se siente.
Plaza Labastida 29, bajo (Zabalgana) Vitoria-Gasteiz
¡Ven a descubrirlo y comparte tu experiencia!