elkarteak.org

es
eu

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Enplegurako Coaching-a eta Enpresetan Praktika Pertsonalizatuak

Irailean hasiera emango diogun programa aurkezteko "Enplegurako Coaching-a eta Enpresetan Praktika Pertsonalizatuak”. Ikastaroak bi atal nagusi ditu: lehenengoa teorikoa (enpleguarekin lotutako zeharkako eskumenak), bigarrena berriz, praktikoa (norberaren helburu profesionalera egokitutako praktikak enpresan).

 

Iraupenari dagokionez, atal teorikoak 100 orduko iraupena izango du eta praktikoak 200 ordukoa (gehienez). 

 

DATAK:

  •     Teoria: irailaren 26tik urriaren 25era (Errege Atea kalea, 20)
  •     Praktikak: azarotik aurrera

Zuen entitate/ elkarteko erabiltzaileren batek programan interesa izango balu eta baldintzak betetzen baditu, haren CV edo Izen-Abizenak, NAN/NIE eta telefonoa bidali eta berarekin kontaktuan jarriko gara. Izena emateko azken eguna irailaren 15a izango da, posta elektronikoaren bidez (asanbizente@alava.sartu.org).

 

Aukeraketa prozesuak bi atal izango ditu:

  •     Idazmen eta irakurketa maila neurtzeko proba.
  •     Banakako elkarrizketa.

 

Parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira:

  •     Programaren ordutegira egokitzeko aukera eta lanerako motibazioa.
  •     Prozesu osoan zehar ikasi eta parte hartzeko jarrera.
  •     Norberaren helburu profesionalarekin lotutako aurretiko formakuntza edo/eta esperientzia
  •     Prozesua erabilgarria izateko irakurmen eta idazmen maila
  •     Berehalako laneratzea ahalbideratzen duen egoera (administratiboa atzerritarren kasuan, juridiko-penitentziarioa zigor sistematik eratorritako pertsonen kasuan; etab.
Por Sartu-Araba el 2023-09-04