elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30

Sorginenea Gazteizko Emakumeen Etxe Elkartea

Eremua

Emakumea / Genero Berdintasuna

Helbidea

Calle Santa María 11, Vitoria

Telefonoa

945201460

Boluntariotza

Ez

Deskribapen laburra

Deskribapena

Gure helburua ahalduntze feminista eta jendartearen eraldaketa lortzea da, emakume, lesbiana eta transen* eskubideak erabat gauzatzen direla bermatzeko. Aniztasunarekiko ulermena ere sustatzen dugu, beharrezko jakintza-iturri gisa. Ikuspegi intersekzionaletik abiatuta, diskriminazio soziala, politikoa, ekonomikoa, kulturala eta lanekoa deuseztatzea bultzatzen dugu.

HELBURUAK

 

  1. Emakumeen Etxeko jarduerak diseinatu, kudeatu eta koordinatzea, modu parte hartzailean eta bizimodu jasangarriak oinarri, proiektua definitzen duten balioekin bat. Etxe hau elkargune bat da, ikasteko eta ondo pasatzeko. Espazio irekia, irisgarria, inklusiboa, independentea, anitza eta segurua. Errespetua eta ekitatea bitarteko, erreferente feminista gisa eratzeko.
  2. Elkartearen proiektua ikusaraztea, emakumeen eskubideak ezagutu eta defendatu nahi dituen orok parte hartu ahal izateko.
  3. Proiektuan inplikatutakoen parte-hartze aktiboa sustatzea, ahalduntze prozesu indibidual zein kolektiboak errazteko.
  4. Gasteizko eta Arabako emakume guztien autonomia sustatzea bakoitzaren aniztasunetik abiatuta, izan aniztasun funtzionala, jatorrizkoa, klase sozialekoa, identitateena, orientazio sexualarena, adinarena, erlijio-sinesmenena…
  5. Ahizpatasunerako espazioa izatea, indarkeriarik gabekoa eta segurua, elkar entzuteko, babesteko, trukerako eta elkartasunezko sareak emakumeen artean josteko. Bizitza publikoko eremu guztietan emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa helburu duten sareak jostea.
  6. Eztabaida eta hausnarketa kritiko kolektiboa sustatzea, Sorginenea ideien trukean eta diskurtsoen sorreran erreferentziazko espazioa izan dadin.
  7. Sorginenearen parte diren emakumeen pentsamendu eta jarrerak deskolonizatzen laguntzea, ezagutza eta esperientzia guztiak baloratuz eta hierarkia epistemologikoak saihestuz.
  8. Sexu-orientazio eta genero-identitate anitzak ikusarazten direla bermatzea eta haien aitortza lantzea, heteroaraua eta sexu-genero sistemaren binarismoa gainditzeko hausnarketa indartuz.

Bestelako informazioa

Edozein emakume izan daiteke Sorgineneako bazkide, inprimakia bete baino ez duzu behar. Eskuragarri duzu Etxeko koordinazio bulegoan; bertan entregatu behar duzu inprimakia beteta.

Bazkide izanik, Elkartearen barne-araudiari buruzko informazioa jasoko duzu, baita zure eskubide eta betebeharrei buruzkoa ere. Bazkide egiteko urteko gutxienekoa 12€koa da, eta gehienez 48€koa, eta zure egoeraren araberako hainbat aukera dituzu; adibidez, Etxean lan egiteko denbora ekarpena egin dezakezu, gutxienez ordubete urtean, eta gehienez 4 ordu.

Azken eguneratzea 0000-00-00