elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

"Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak" ikastaroko izen-emate epea, am

Adi egon! "Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak" ikastaroa egiteko izen-emate epea amaitzear dago. 90 orduko ikastaro hau Vitoria-Gasteizen eta Bilbon SETEMen egoitzetan izango da, datorren urriaren 1etik aurrera.

Arlo desberdinetan garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa: giza eskubideak, desazkundea, feminismoak, hezkuntza kritiko eta askatzailea, elikadura burujabetza, gizarte mugimenduak, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, etab. Entzute handiko irakaslegoarekin, bai arlo akademikoan, bai gizarte mugimenduetan, nazio mailan eta nazioartean.

Larunbatetan (zubiak eta jaiegunak salbu) Bilbon eta Vitoria-Gasteizen. > 90 ordu. > Garapena: 2016/10/01 al 2017/03/25. > Irakaslegoa: Arcadi Oliveres, Yayo Herrero, Iván Forero (giza eskubideen defendatzaile kolonbiarra), María Viadero (Mugarik Gabe), Fernando Altamira eta Ester Canarias (Iniciativas Cooperación al Desarrollo), CEAR Euskadi, Bidez Bide, Zaloa Pérez (REAS), Vanesa Cachafeiro (SETEM), Isa Álvarez (EHNE Bizkaia), Marijo Imaz (Ekoizpen), Sagarrak Ekologista Taldea eta mugimendu feministaren erakunderen bat. > Toki kopuru mugatua. > Izen-emateak: 2016/09/26ra arte.

Interesaturik al zaude? Ikusi ikastaroaren egitaraua eta eman izena HEMEN. Irailaren 26ra arte irekita izango da epea. Toki kopurua mugatuta dago!

Por SETEM Hego Haizea el 2016-09-22