Ikastaroak, Tailerrak
Salón de Grados de la Facultad de Letras
19:00
Datorren ostiralean, apirilaren 1ean, GeoNight (Geografiaren Gaua) ekimenaren seigarren edizioa ospatuko da. 2017an Geografiaren papera aldarrikatzeko sortu zen ekimena da. Urtero, ordutik, aldi bereko ekitaldiak antolatzen dira mundu osoan, kontzeptu eta azterketa geografikoak ezagutarazteko eta ikerketa geografikoa eskuragarriago egiteko.
Aurten, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailetik bat egingo dugu ekimen honekin. Hitzaldi bat antolatu dugu Gasteizko hiri-geografiari buruz. Zehazki, hiriaren hirigintza-bilakaera aztertuko dugu, mugikortasunaz eta azpiegitura berdeez hitz egingo dugu, eta bizitegi-segregazioaren gaia jorratuko dugu. Ondoren, hiriari buruzko eztabaidagune bat irekiko da.
Hitzaldia 19:00etan hasiko da Letren Fakultateko Gradu Aretoan. Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda, eta lekua bete arte. Hedatzea eskertzen da.
Informazio gehiago: https://www.geonight.net/urban-geography-of-vitoria-gasteiz/
Izen ematea: https://forms.gle/AwtptUCi3qTbHGWJ6