elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29

Agenda listado de talleres, actividades, etc

La historia no contada de las mujeres de Vitoria-Gasteiz. Una perspectiva a través de los siglos

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

19:00

Gasteizko historiaren ezkutuko aurpegian emakumeak isilik daude. Haien ekintzak, hiriaren sostenguari egindako ekarpena, haien bizipenak… historia ofizialaren kontakizun misoginoak bultzatutako ahanzturazko mantu baten azpian lurperatu dira, non gizon aberats eta boteredunen elite bat gertakarien erabateko protagonista bihurtu diren.

Hala eta guztiz ere, emakumeek oso etapa gogorrak igaro dituzten arren, haien ekintzarako gaitasunak eta eskubideek gutxieneko historikoak urratu dituzten arren, beti egon dira hor, kulturan parte hartuz, zaintza-lanak eginez, botere-modu desberdinak erabiliz, gizonen lanbide berberetan lan eginez… Haiei zor diegu hiria, gaur egun ezagutzen dugun bezala. Hitzaldi honetan emakume gasteiztarrek guztion onerako eta hiriaren historiarako egindako ekarpenak azpimarratuko ditugu, mendeetan zehar aurre egin behar izan zieten zailtasunak aipatzeaz ahaztu gabe.

 

Por Elkarteen Ataria el 2022-03-07
Lizentzia Kontaktua